HIRIEN GARAPENA ERDI AROAN
AURKIBIDEA
- Aldi oparoa.
- Hirien goraldia.
- Eskulangileak eta gremioak.
- Aldaketa handiak kulturan.
- Monarkia feudalen sendotze-aldia.
- XIV.mendeko krisialdia.Nekazaritzako ekoizpena areagotu zen.
Aldi Oparoa (XIII. Mendea)
Biztanleria-hazkundea.
Merkataritzaren garapena.
Landa-eremuak uztea: bizi-baldintzak hobeak ziren hirietan.
Hirien Goraldia
Udalak gobernatzen zuen hiria.
Europako Erresumen Sendotze-Aldia
Eskulangintzaren
goren unea
Biztanleriaren hazkundeak eragin zuen.
Produktuak eskuz egiten ziren, lantegietan.
Monarkia Feudalen Sendotze-Aldia
Administrazioa sendotu zen.
Armadak iraunkorrak ziren.
Gorteak sortu ziren.
Krisialdia (XIV. Mendea)
Nekazaritzaren krisialdia.
Gerrak eta nekazarien matxinadak.
Izurri beltza (1348).
ALDI OPAROA
NEKAZARITZAREN HEDAPENA
- XII.mendetik aurrera, nekazaritza-ekoizpenak gora egin zuen Europan.
- Nekazaritzarako lur gehiago zegoen, zingirak agortu eta basoak bota
zituztelako.
- Hiru urteko labore-txandaketa sistema zabaltzen hasi zen (lursail heren bat
soilik lugorri) .
- Nekazaritza-lana erraztu zuten teknika berriak ezarri ziren:
- Golde belarriduna (erromatar goldea baztertuz). Lursaila sakonago goldatzen
zuen, lurra jaso eta irauli batera egiten zuen gainera.
- Sail ureztatuak hedatu ziren eta labore berriak. Islamaren eraginez
Mediterraneoko eskualdeetan. Lehorte urteetan utza txarrak saihesten ziren.
- Errotak hedatu ziren. Haize-errotak zein ur-errotak. 40 pertsonaren lana egin
zezaketenez, nekazaritza-lanetarako langile gehiago geratzen ziren libre.
- Ekoizpena handitu zen eta ondorioz, elikadura gehiago eskuratu eta beraz,
goseteak murriztu eta jendearen osasuna hobetu. Beraz, heriotza-tasa txikitu
eta jaiotza-tasa handitu.
- Europako biztanleria asko hazi zen: 1000. urtean 42 milioi izatetik 1300an 73
milioi izatera.
TEKNIKA BERRIAK
Erromatar goldea
Belarridun goldea
Nekazaritza
BI URTEKO LABORE-TXANDAKETA
HIRU URTEKO LABORE-TXANDAKETA
Laborea
1)-1.laborea
2)-2.laborea
3)- lugorria
Lehenengo urtea
1
2
2
Lehen urtea.
Lugorri
3
3
1
1
Lugorri
2
Bigarren urtea
Hirugarren urtea
Bigarren urtea.
Laborea
3
MERKATARITZAREN ETA BANKUEN GARAPENA
- Biztanleriaren hazkundeak produktuen beharra areagotu zuen eta horrek
artisau kopurua handitzea eragin zuen.
- Hiri eta landaguneen arteko trukeak ugaritu.
- Garrantzitsuenak ehungintzakoak izan ziren.
- XII.mendetik aurrera merkataritza ere asko garatu zen. Bi itsas bide nagusi
zeuden:
- Mediterraneoko bidea. Espainia eta Italiako hiriak musulmanen eta bizantziarren
portuekin lotzen zituzten. Europarrek luxuzko produktuak inportatzen zituzten
(lurrina, zeta, portzelana, espeziak ... ) eta ehunak eta armak esportatu.
- Atlantikoko eta Baltikoko bidea. Portugalgo eta Kantauri itsasoko portuak
Flandriako (Brujas, Amberes) eta Alemaniako hiriekin (Hanburgo eta Lübeck)
lotzen zituen baita Errusiarekin ere. Gaztelako eta Ingalaterrako artileak,
Frantziako ardoak, Ingalaterrako eztainua eta Baltikoko anbarra, larruak, zura
eta garia eramaten zituzten. Bidea, Hansa izeneko merkatari-talde baten mende
zegoen.
- Merkatariak azoketan biltzen ziren aldian behin. Azoketan toki guztietako
produktuak izaten ziren. Garrantzitsuenak Champagne eskualdekoa ziren
(Frantzia) .
- Merkataritza hazkundeak banku eta finantza-teknika berriak sortu zituen.
Merkataritza bidaia asko kreditu bidez finantzatzen hasi ziren eta
lapurretarik ez gertatzeko, kanbio-letrak sortu zituzten, bidaietan
esku-dirurik ez erabiltzeko.
Merkataritzagune eta merkataritza bide nagusiak
Merkataritzaguneak
. Bergen
Zura
Garia
Novgorod
Genovakoa
Reval
Veneziakoa
Mosku
Visby
· Riga
Kataluniakoa
· Zer hiritan egiten ziren
azokarik garrantzitsuenak?
Merkataritza-bideak
· Stralsund
Lübeck
Gdansk
Londres .
Anberes
- Lehorreko bideak
Kiev
.
Azoka
Kolonia
· Krakovia
Tana
Larruak
Eztia
Ehunak
Kaspiar
itsasoa
Ardoa
Bordele
Burdina
Caffa ·
Lyon
Venezia
Santander
Gatza
Montpellier
Genova
Bil
· Trebizonda
Marseilla
Medina del
Campo
· Ragusa
Garia
Espeziak
Toledo
· Durazzo
Lisboa
. Napoles
Valentzia
Sevilla.
Palma
Larrua
Palermo
Cádiz
Mediterraneo
Espeziak
Zeta
Tunis
Garia
Tiro
Kandia
itsasoa
2
INTERPRETATU MAPA.
Hansarena
· Zer bide nagusitu ziren
Mediterraneo aldean?
Champagnekoa
Itsaso
Baltikoa
Smolensk
Artilea
Anbarra
Larruak
Argizaria
Eztainua
-
Hansaren bideak
Hanburgo
Dortmund
Leipzig
Brujas;
Lagny
Paris·
Provins
Frankfurt
Augsburg
· Viena
Troyes
OZEANO
ATLANTIKOA
Itsaso Beltza
Burdina
Armak
Bartzelona
Konstantinopla
Antiokia
- Italiar bideak
Ipar
itsasoa
Polotsk
HIRIEN GORALDIA
HIRIEN HAZKUNDEA
- XI.mendetik aurrera, Europako hiriak asko hazi ziren.
- Hiri zahar asko eskualdeko merkataritza-trukerako gune bihurtu ziren,
biztanleria hazi ondoren.
- Hiri berriak ere sortu ziren merkataritza-bideetako toki
estrategikoetan; bidegurutzeetan, zubietan, portuetan eta ondo
babestutako tokietan (gaztelu eta abadien alboan adib.)
- Hiriak hiru kausa nagusirengatik hazi ziren:
- Nekazaritza-berrikuntzei esker gero eta nekazari gutxiago behar ziren.
Ondorioz, nekazaritza eskulanaren soberakina gertatu zen eta beraz, hirietara
joan ziren lan bila nekazariak.
- Nekazari batzuek ere hirietara emigratu zuten jaun feudalen joputzatik ihes
egiteko; hirian urtebeteko egonaldia egiten zuen edonork jopu izateari uzten
baitzion.
- Merkatariek hirietara jotzen zuten, hango harresien babes bila.
- Hala ere, Erdi Aroko hiriak txikiak ziren. Handienak, Paris,
Herbeheretako hiriak (Bruja, Gante ... ) eta Italia iparraldekoak
(Genova, Milan, Florentzia, Venezia ... ). Hiri hauek 50.000 biztanle
inguru zituzten.
HIRIKO GIZARTEA
- Hiriko biztanleriari burges esaten zitzaion. Hasieran
burguko biztanleei esaten zitzaien horrela, hau da,
merkataritza eta eskulangintza auzoko biztanleei, geroago
hiriko biztanle guztiei.
- Hirietako biztanleen artean desberdintasun handiak:
- Elitea merkatari eta eskulangile garrantzitsuak ziren. Oso
familia aberatsak eta ospetsuak ziren eta hiriko gobernua
kontrolatzen zuten. Hiriko goi-kleroa ere talde horretakoa zen.
- Biztanlerik gehienak eskulangileak eta dendari apalak ziren,
baita aberatsenen etxeetan etxeko lanak egiten zituzten
pertsonak, fraideak eta apaizak, ikasleak, eskribauak ...
- Azpian, gizartearen beheko mailan, pobreak eta baztertuak. Ez
zuten lanik, eskean ibiltzen ziren edota lapurretan.
- Europako hirietan biztanlerik gehienak kristauak ziren.
Hala ere, zenbait judu eta musulman talde ere baziren,
beren auzoetan bereizita bizi ziren: aljama edo
judutegietan juduak eta mairu-auzoetan musulmanak.
FORUA
- Hiriak azkar bihurtu ziren beren eskualdeetako bizitza
erlijiosoaren, politikoaren eta ekonomikoaren topaleku
nagusia.
- Hiri asko, feudo bateko lurraldearen barruan zeudenez,
feudo horretako jaunaren jurisdikziopean zeuden, zela
erregea bera, zela jaun laiko bat edo elizgizon bat.
- Burgesak jaunen aginpidetik askatzeko eta beren burua
gobernatzeko eskubidea izateko borrokatu ziren. Hiri
batek eskubide hori lortzen zuenean, erregeak forua
ematen zion. Dokumentu horretan, hiriaren eskubideak eta
pribilegioak jasotzen ziren bai eta gobernatzeko modua
ere.
ESKULANGILEAK ETA GREMIOAK
GREMIOAK
- XII.mendetik aurrera eskulangintza asko garatu zen, biztanleriak gora
egitean eta hiriak hazi ondoren jendeak eskulangintzako produktuak gero eta
gehiago behar baitzituzten.
- Lanbide bereko eskulangileak elkartu eta gremioak eratu zituzten. Inork ezin
zuen lanbide batean jardun lanbideari zegokion gremioko kide egin gabe.
Helburuko bikoitza zen: elkarri laguntzea eta lanbide horretarako gaitasunik
frogatu ez zutenen lehia saihestea.
- Gremio bakoitzak estatutu bat egiten zuen eta kide guztiek estatutuaren zina
egin behar zuten. Estatutuan, lanbidearen arauak eta elkartekideen
eskubideak eta betebeharrak zehazten ziren.
- Gremioek ekoizpena kontrolatzen zuten; salgaiak egiteko beharrezkoak ziren
lehengaiak zituzten kideen artean, langileen kopurua eta produktuen
kalitatea kontrolatzen zituzten eta prezioak finkatu.
- Gremioek lanbideko kideei eta haien familiei laguntzen zien. Kideek kuota
batzuk ordaintzen zituzten eta kuota horiei esker, gaixoei, alargunei eta
umezurtzei laguntzen zieten. Ospitaleak ere eraiki zituzten inoiz.
- Emakumeak nekez eta gutxitan onartzen zituzten gremioetan; alarguntzean
adibidez.
ESKULANGILEAK
- Era askotakoak zeuden: ehuleak, zapatariak, bitxigileak,
arotzak, okinak, tindatzaileak, zilargileak,
errementariak ...
- Eskuz egiten zituzten produktuak, erreminta gutxirekin.
- Lantegiak txikiak izaten ziren eta maisuaren etxean
egoten ziren.
- Eskulangileak egindako produktuak lantegi horietan
saltzen ziren.
- Gehienetan, lanbide bera zuten eskulangile guztiak kale
berean bizi ohi ziren. Hori dela eta, lanbidearen izena
jartzen zioten kaleari: Tindatzaile kalea, Larru-ontzale
kalea, Letoigile kalexka ... Izen hauetariko askok gaur egun
diraute.
Gasteizko Kaleak
CANTÓN DEL SEMINARIO
CANTÓN DE SANT
CANTÓN CARNICERÍAS
CTN. SAN MARCOS
CALLE HERRERÍA
DE
CANTÓN SANTA ANA
CANTÓN ANORBÍN
CALLE ZAPATERÍA
MARIA
CALLE LAS ESCUELAS
CALLE CUCHILLERÍA
CALLE PINTORERÍA
CALLE SAN
CANTÓN SAN FRANCISCO JAVIER
CANTON DE LA SOLEDAD
CALLE FRAY ZACARÍAS MARTÍNEZ
CALLE SANTA
CALLE CORRERIA
CANTÓN SAN ROQUE
bld de S.Miguel.
IGId .de S.Pedro .
17 00 de motyas de S" Brigida.
18Id.de St Crux.
19
gld de Jot Clara(Cuarteles).
so Cara de Provincia.
EL Juego de Pelota .
29 Campo de las Brigidas.
Sota Las lineas de puntos indican el
Granado del recinto construido en la
Zalezi de Sh Ropringa,
1
10.000
a Puerta de Castilla.
A Puerta de Arriaga o Bilbao
õ Puerta de Francia
6. Puerta del Rey o de Navarra-
7 Hospital Militar .
8 Hospicio
Parterne de la Constitucion
9 Palacio de Montehermoso
Two Carcel .
1 Teatro.
12 Aduana.
13 Colegiata de Sta Maria .
14 Parroquia de S.Vicente :en
golla se halla el Telegrafo.
CALLE NUEVA DENTRO
GASTEIZ
VITORIA.
1 Plaza de la Constitucion
2 Id . de Bilbao.
Materia de la Reina Governadora)
VICENTE
CUESTA DE SAN VICENTE
ESKULANGINTZAKO LANBIDEAK
- Eskulangileek ondo zehaztutako hiru maila izaten zituzten
beren lanbideetan.
- Ikastuna. Gazte batek lanbide bat ikasi nahi zuenean kontratu bat
sinatezn zuen eskulangile batekin eta haren ikastun bihurtzen
zen. Hainbat urtez aritzen zen lanean harentzat, soldatarik jaso
gabe. Lantegi bakoitzean ikastun bat egoten zen maisuaren etxean
bizitzen zena.
- Ofiziala. Prestakuntza eta gero, ikastuna ofiziala bihurtzen zen
eta soldata jasotzen zuen lanaren truke.
- Maisua. Ofizial bat norberarentzat lan egiten hasten zenean,
maisu bihurtzen zen maisu-lan bat edota kalitate handiko pieza
bat egin ostean. Lantegiaren, erreminten eta lehengaien jabea zen
eta bearerntzat ziren jardueraren etekinak eta galerak.