Aurkezpena Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuaren Komunikazioa eta Bezeroari Arreta gaiari buruz. Pdf-ak enpresako komunikazio-fluxuak, barne- eta kanpo-komunikazioa aztertzen ditu, Lanbide Heziketako ikasleentzat egokia den Economics gaian.
See more49 Pages


Unlock the full PDF for free
Sign up to get full access to the document and start transforming it with AI.
EUSKO JAURLARITZA GOBIERNO VASCO AENOR R Empresa HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA Lanbide Heziketako Sailburuordetza DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN, POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURA Viceconsejería de Formación Profesional IQNet Euskadi EMEN
Irakaslea: Oihana Agirretxe Muguruza oagirretxe@tolosaldealh.eusTolosaldea Lanbide Heziketa Institutua
Talde formalen eta ez-formalen artean sortzen den komunikazioa asko alda daiteke eta antolakuntzan eragina izan dezake. Egokiena, ahal den neurrian, antolakuntza ez-formala antolakuntza formalean txertatzea izango litzateke. Enpresek langileei beren artean harremanak izateko aukera bultzatu behar dute. Horretarako, askotariko jarduerak egin ditzakete, hala nola kirol-jarduerak, enplegatuentzako eta horien familientzako txangoak, lankideen arteko bazkariak, etab.
Enpresek giza harremanei eman dieten kutsu berriaren ondorioz, ohiko lan-esparrutik kanpo jarduerak antolatzen dituzten enpresak sortu dira. Jarduera horien helburua lankideen arteko harremanak sustatzea izaten da. Proposatzen dituzten jokoen bitartez, helburu jakin batzuk lantzen dituzte, hala nola talde-barneko komunikazioa eta kohesioa, baliabideen optimizazioa, plangintza, arazoen konponketa, rolen esleipena, lidergoa, etab. Joko guztietatik ondorioak eta emaitzak atertzen dituzte beti, enpresaren eguneroko jardunean aplikatzeko.
Adibide gisa, paintball (pintura-bola) izeneko jokoa aipa genezake; joko horretan parte hartzen dutenek pinturaz betetako bolatxoak botatzen dizkiete beste jokalariei. Funtsean, estrategia-joko konplexua da; jokalariak modu iragankorrean edo behin betiko kanporatzen dira pintura-bolez jotzen dituztenean.
a) Zer jarduera izan litezke interesgarriak zure gelako taldea kohesionatzeko?
Gizabanako batek edo gehiagok koordinatuta, lan-jarduera egiteko ahalegina helburu komun bat lortzera bideratzen duten pertsonek osatutako taldea.
Langile berri bat enpresara iristen denean, antolakundean nahasia eta tokiz kanpo senti daiteke. Langile hori errazago integratuko da enpresak harrera-plana egiten badu.
Harrera-planak enpresan sartzen diren langile guztiak integratzeko plan espezifikoak dira; ez dira enpresak une jakin batean aplikatzen duen unean uneko zerbait. Langile guztiek izan behar dute argi zer lanpostutan diharduten, zer hierarkia-mailatan dauden, hierarkian noren mende dauden, etab. Informazio hori guztia lantaldeetan sartu baino lehen eta sartzen ari den bitartean eman behar zaio langile berriari.
Harrera-planek honako zati hauek izan litzakete:
Enpresa batek honela osatutako informatika-departamentua du: bost programatzaile senior, enpresan urte ugari daramatzatenak; programatzaile junior bat, enpresan urte eta erdi daramana; eta programatzaile erdisenior bat, enpresan sartu berria dena. Programatzaile berri hori garrantzi handiko proiektuetan parte hartuz hasi da. Hasieratik, juniorra mesfidati dabil sartu berriarekin, bere ustez berari dagozkion funtzioak eman dizkiotelako.
Adibide honek garbi erakusten du langilearen sarrera ez dela ondo kudeatu; izan ere, langileei ez zaizkie eman dagozkion azalpenak. Horren ondorioz, lan-giro txarra eragin dezaketen tentsioak sor daitezke. Enplegatu berriari egin beharreko harrera ez da arian-arian eta inongo planik gabe egin behar. Harrera prestatzea garrantzitsua da, bai iritsi berriarentzat, galduta sentituko baita, bai dagoeneko lanean ari diren pertsonentzat.
Enpresen antolakuntza enpresak bere helburuak lortzeko egin behar dituen jarduera guztiak identifikatuta hasten da.
Antolakuntza-prozesu orok honako etapa hauek ditu:
Enpresaren giza baliabideak aginte- eta erantzukizun-mailak ezarrita antolatzean datza. Hierarkizatutako antolakuntza orok hiru egitura ditu:
Ondoko irudi honetan, egitura hierarkikoak ageri dira:
PRESIDENTEA Presidentearen Fabrikazio- presidenteordea Salmenta- presidenteordea Langile- artministratzale# Lantoko- artministratzatina Aurrekontu- admmintratzina A langileburuz B langileburua C langllebursa
Antzeko lanak unitate edo arlo espezifikoetan taldekatzea eta unitate edo arlo horien artean komunikazio-lerroak ezartzea da. Hona hemen departamentu motarik ohikoenak:
Pertsona bati zuzentzeko, bere mendekoei aginduak emateko eta erantzukizuna eskatzeko ematen zion ahalmena da agintea.
Talde baten gainean gauzatzen bada, lineala izena ematen zaio; aldiz, pertsona batek edo gehiagok hainbat funtzioren gainean gauzatzen badu/badute, funtzionala esaten zaio.
Taldeetan honako antolakuntza ereduak aztertu beharko dituzue
| ANTOLAKUNTZA- EREDUA | EZAUGARRIAK | ABANTAILAK | DESABANTAILAK |
|---|---|---|---|
| Lineala edo Funtzionala | Taylorismoa | ||
| Batzordeen arabera | |||
| Matriziala | |||
| Toyotismoa (Japoniako markatik dator) | Toyota |
| ANTOLAKUNTZA- EREDUA | EZAUGARRIAK | ABANTAILAK | DESABANTAILAK |
|---|---|---|---|
| Lineala | Erabaki guztiak pertsona bakarrak hartzen ditu. Nagusi bakarrak hartzen du bere gain erantzukizun eta aginte guztiak, eta bere kargura dituenei lana esleitu eta banatzen die. | Erabakiak hartzea eta gauzatzea errazten du. | Ez du espezializazioa sustatzen. Zereginak betetzeko autonomiarik ez izateak motibazioa galtzea eragin dezake. |
| Funtzionala edo Taylorismoa | Lana banatzea eta espezializatzea. | Langileak eraginkorrago jardutea lortzen da. | Aginte-lerroa argi ez badago, arazoak sor litezke nagusien artean. Litekeena da langileak beren funtzioan sailkatu eta besterik ez ematea, eta horrek motibazioa galtzea eta gustura ez aritzea eragiten du. |
| Batzordeen arabera | Gaiak hainbat lantalderi esleitzen zaizkie; esaterako: zuzendaritzakoa, betearazlea, zaintzakoa, kontsultarakoa, etab. | Irtenbide objektiboagoak lortzen dira. | Zailagoa izaten da erabakiak hartzea. |
| Matriziala | Giza baliabideak eta baliabide materialak taldekatu eta, egiten diren proiektuei esleitzen zaizkie, aldi baterako. Enplegatuek bi nagusi dituzte, departamentuburua eta dagokion proiektuko burua. | Langile espezializatuak elkarrekin egiten dute lan. Langileak helburuetan inplikatzen dira, eta horrek motibazioa sustatzen du. | Bi nagusi izanda, gatazkak sor litezke. |
| Toyotismoa (Japoniako Toyota markatik dator) | Langileak lantaldeetan antolatzen dira, eta lantaldeetako kideak oso balioaniztunak dira. Baliabideak ahalik eta gehien murrizten dituzte: izakin gutxiago, toki txikiagoa, material-mugimendu txikiagoa (lehengaiak just in time hornitzen dira, dagokion unean, alegia) eta langile gutxiago. | Baliabideen optimizazioa eta langileen motibazioa. | Langileak balioaniztunak direnez gero, une oro alda daiteke zereginen esleipena. Horrek, berriz, langileak espezializazio txikiagoa izatea dakar. Lantaldeko kideen artean elkartasuna izan ordez, lehia izaten dute |