Dokumentua ugalketa-funtzioari eta aparatu genitalei buruzkoa da. Pdf-a, Biologiako Batxilergoko ikasleentzat egokia, giza ugalketa-sistemaren funtzionamendua, ziklo menstruala eta haurdunaldia azaltzen ditu, baita ugalketa-teknika berriak ere.
See more8 Pages


Unlock the full PDF for free
Sign up to get full access to the document and start transforming it with AI.
Aparatu genitala edo ugal aparatua gametoen eraketaz arduratzen diren organoak osatzen dute. Funtzio nagusia umeak sortzea bada ere, norberaren garapenerako beste funtzio asko betetzen ere laguntzen du; adibidez hormonak sortzea. Orain arte aztertu dituzun giza aparatuak berdina dira neskengan eta mutilengan, beraz, ez dugu sexu bereizketarik egin. Aparatu genitala ordea ez da bera bi sexuetan. Normalean, sexu harremanen bidez ugaltzen gara gizakiok. Prozesu horretan, ugal-aparatuak sortutako ugal zelulek edo gametoek elkartu behar dute. Gameto bat -espermatozoideak- gizonak jartzen du eta bestea -obulua- emakumeak. Ume bat jaiotzen denean, bere aparatu genitalak garatu gabe dago oraindik, eta ugalketarako prest egon arte, aldaketa asko jasan beharko ditu. Aldaketak ez dira berdin gertatzen neskengan eta mutilengan, ezta adin berean ere. Aldaketak nabarmena pubertaro garaian gertatzen dira. Pubertaroan gazteek aldaketa fisikoak eta psikologikoak izaten dituzte. Jauzi kualitatiboa egoten da mundua ulertzeko moduan, eta norberaz eta norberaren inguruan gogoeta egiteko aukera izaten dute. Ezaugarri sexualak nabarmen garatzen dira pubertaroan. Taulan jaso dira aldaketak:
Obulutegiak tamainaz handitzen dira. Obuluak askatzen hasten dira. Ziklo menstruala hasten da. Bularrak handitzen dira. Aldakak zabaltzen dira.
Testikuluak eta zakila handitzen dira. Espermatozoideak sortzen hasten dira. Ilea bularrean eta aurpegian agertzen da. Bizkarra zabaltzen da. Ahotsak tonu baxuagoa du.
Gorputza gehiago handetzen da. Aurpegian aknea sortzen hasten da. Ilea pubisean eta besapean agertzen da. Aldaketa psikologikoak gertatzen dira.
Aurreko aldaketa horiez gain beste hainbat gertatzen dira:
Pubertaraz geroztik, emakumearen gorputza hilero prestatzen da ernalketarako. Obulua heldu eta kanporatu arte gertatzen diren aldaketen multzoari ziklo menstrual edo hilekoaren zikloa esaten zaio. Zikloak 28-35 egun iraun dezake, gutxi gorabehera, eta emakume haurdun geratzen denean baina ez da eteten. Ernalketarik gertatu ez bada, urteroaren pareta, endometrioan, askatu egingo da. Oso kapilarizatuta dagoenez, odol-galtzea gertatzen da: menstruazioa edo hilekoa deritzona. Zikloa odol-galtzearekin batera hasten da. Egun hori hartzen da zikloaren lehenengotzat. 5. egunean odol-galera gelditu egiten da, eta urteroaren pareta birsortzen hasten da. Bitartean obulu berri bat helduko da obulutegi batean. Obulutegiak txandakatu egiten dira hilero. 14. egunean, gutxi gorabehera, heldutako obulua askatu egiten da, eta falopioen tronpan uteroraino garraiatzen da zilizioen laguntzarekin. Obulazioa esaten zaio horri. Obularen ernalketa gertatzen ez bada, endometrioa eta obulua eskatu egingo dira, eta ziklo berri bati emango zaio hasiera.
Gizonaren aparatu genitala plazerarekin eta ugalketarekin lotutako atalez osatuta dago. Batzuk gorputz barruan daude, eta beste batzuk berriz, kanpoan.
Aparatu genitalen funtzio nagusia ugalketa bada ere, norberaren esku egon behar du umeak edukitzea. Aukera librea izan behar du. Horregatik, garrantzi handia du sexualitate osasuntsu eta arduratsua edukitzea. Obulutegiak, txandaka, obulu bat askatzen dute hilero falopioen tronpetara. Emakumeak gizon batekin koitoa (zakila baginan sartzea) egin badu, espermarekin batera baginean sartu diren espermatozoideak falopioen tronpetaraino joango dira. Espermatozoideak, gutxi gorabehera, zortzi egun bizi daiteke falopioen tronpetan, baina lehen hiru egunetan baino ezin dute obulua ernaldu. Ernalketa, normalean, hodi horietan gertatzen da, espermatozoide bat obularekin elkartzean. Hala ere, ernalketa urteroan ere gerta liteke. Sartzen den lehen zelulari zigoto esaten zaio. Horren zatiketa mitotikoen bidez osatutakoa da enbrioia. Zortzigarren astetik aurrera fetu izena ematen zaio.
Enbrioia endometrioa finkatzen bada, bederatzi hilabetetan handitzen joango da amaren utero barnean. Egitura berezi bat osatuko da, karena edo plazenta, eta amaren eta fetuaren arteko harremana kontrolatuko du. Fetua plazentarekin lotzen da zilbor-heste hodiaren bidez. Horren barruan odol-hodiak kokatzen dira. Amaren eta efektuaren odolak ez dira inoiz nahasten. Jaio arteko garaia da haurdunaldia. Fetua amnios izeneko poltsa baten barnean kokatzen da, likido amniotikoz inguratuta.
Egoera normalean, ume bat 38 astez garatzen da amaren barruan. Hortik aurrera, jaiotzeko prest dago umea. Amaren gorputza prestatu egiten da umea ondo irten dadin. Uteroaren irteeran dauden muskuluak erlaxatu egiten dira; poltsa amniotikoa hautsi egiten da, eta likidoa amniotikoa isurtzen da. Ondoren, uteroaren uzkurduren laguntzaz umea baginatik irteten da. Hori guztia erditzea da. Umea kanpoan dagoenean, medikuak edo emaginak, zilbor-hestea mozten du.
Haurdunaldi anikoitza umetokian bi fetu edo gehiago aldi berean garatzea da. Espermatozoide batek obulu bat ernaltzean sortzen den zigotoa, zatitzearen ondorio izaten da. Horri haurdunaldi monozigotikoa esaten zaio. Jaioko direnak anai biki -edo hiruki- berdinak izango dira. Haurdunaldi anikoitza bi obulu edo gehiago ernaltzearen ondorio ere izan daiteke. Haurdunaldi dizigotikoa edo poliziagotikoa esaten zaio. Jaioko diren anaia-arrebak desberdinak izango dira.
Pertsona askok arazoak izaten dituzte umeak izateko. Zailtasunak mota askotarikoak izan daitezke. Gizonen kasuan, espermatozoide gutxi edukitzea, semen-bideak gaizki egotea eta zakila "zutitzeko" arazoak edukitzea izaten dira ohikoenak. Emakumeen kasuan, berriz, obulutegiek obulu eta hormona gutxi sortzea, falopioen tronpetan oztopoak egotea eta urteroen arazoak egoteak dira nagusiak. Horrek guztiak pertsona horien antzutasuna eragin dezake. Gaur egun, lagunduriko ugalketa tekniken bidez izan ditzakete pertsona horiek umeak. Bi teknika nagusi daude: intseminazio artifiziala eta "in vitro" ernalketa.
Modu artifizialean espermatozoideak sortzen dira uteroan (kateterearen bidez) eta modu naturalean ernaltzen da.
Obulutegia estimulatu behar da, obuluak heldu behar dutenez. Heldutako obulua erauzi edo atera, laborategian obulu hori ernaltzeko. Behin ernaldutakoan, enbrioia garatzen hasten da, eta uteroan sartuko genuke.
Osasun sexuala sexualitatearekin lotutako ongizate fisiko, mental eta soziala da. Sexualitatea bizitza osoan garatzen dugun ezaugarri garrantzitsua da. Harekin lotuta daude sexua, nortasuna, erotismoa, plazera, ugalketa eta orientazio sexuala. Sexu-aniztasunak sexualitatea, afektuak, desira eta erotismoa adierazteko aukera guztiei egiten die erreferentzia, baita orientazioa identitate sexualari eta pertsonen genero-adierazpenari ere. Umeak edukitzea eta noiz edukitzea ardura handiko erabakia da, ondo pentsatu ondoren hartu beharrekoa.
Sexu-harremanetan pertsonen azalak kontaktuan jartzen dira eta fluidoak (semena eta bagina-mukia) trukatzen dira. Beraz batek dituen mikroorganismoak besteak jaso ditzake. HIES-a (edo SIDA) da sexu bidez transmititzen den gaixotasun hilgarriena, gure gorputzeko babes-zelulak erasotzen baititu. Mundu osoan urtero milaka pertsona hiltzen baditu ere, herrialde garatuetan oso botikak garestiak erabiltzen ari dira gaixoen bizitza luzatzeko.
Harreman sexualetan neska haurdunez geratzeko erabiltzen diren metodoei metodo antisorgailu esaten zaie. Batzuek sexu bidezko infekzioen aurrean ere babesten dute.