Antzinako Erregimenaren Krisia: 1788-1833ko aldia Espainian

Dokumentua Antzinako Erregimenaren Krisiari buruzkoa da. Pdf-ak, Batxilergoko Historiako ikasleentzat, Espainiako Antzinako Erregimenaren krisia aztertzen du 1788tik 1833ra, Karlos IV, Fernando VII eta Napoleonen rolak eta Independentzia Gerra barne.

See more

9 Pages

ANTZINAKO
ERREGIMENAREN
KRISIA
1. GAIA: ANTZINAKO ERREGIMENAREN KRISIALDIA (1808-14):
CADIZKO GORTEAK ETA 1812KO KONSTITUZIOA
Erregimen zaharra XVII. mendeko Europako monarkian zegoen gizarte, ekonomia eta
politika harreman multzoari esaten zaio. Hiru ezaugarri ditu:
- Estamentuzko gizartea
- Ekonomia-sistemaren oinarria lehenengo sektorea da
- Politikan: monarkia absolutista.
Erregimen zaharraren krisia, garai absolutistak eta liberalak tartekatzen diren garaiari
esaten zaio. 1788-1808 urte bitartean eman zen.
1788an Karlos III.a hil eta Karlos IV.a bere semea tronura iristean, Espainiak gizarte
feudalaren ezaugarriak zituen: Mesta, Inkisizioa, jaurerriak, maiorazkoak, estamentuzko
pribilegioak zeuden. Ogasunaren defizit kronikoa, aldizkako biziraupen-krisiak eta
geldialdi ekonomikoa arazo larriak ziren.
Momentu berean, ideia liberal iraultzaileak zabaltzen hasi ziren Estatu Batuetatik eta
Frantziatik, non 1789ko iraultzaren ondoren neurri liberalak aldarrikatu baitziren (aginte
banaketa, giza-eskubideak). Karlos IV.ak ideia liberalak Espainian zabal ez zitezen
Karlos III.ak hasitako erreforma guztiak bertan behera utzi zituen eta Frantzian hasitako
iraultzaren aurrean mugak ixtea agindu zuen: liburuak eta aldizkariak debekatu zituen,
intelektual ilustratuak jazarrarazi eta ikasleak kanpoko unibertsitatera ikastera joatea
debekatu zuen. Neurri hauek indarrean jartzeko bere balidoak, Floridablancak, ardura
hartu zuen. Neurrien eraginkortasuna eskasa ikusita, kargutik kendu eta Aranda
kondeak jarri zuen. Hau estatuen arteko tirabiretan ez sartzen saiatu zen baina
Frantziako iraultza erradikalizatzen ari zela ikustean, Karlos IV.ak Manuel Godoy
agintera eraman zuen.
1793an nazioarteko politika egoera larritu egin zen. Frantziako Luis XVI.a erregea
gillotinan hil zuten eta Espainiak Frantziari gerra deklaratu behar izan zion, Britainia
Handia eta Portugalekin batera: Konbentzioko gerra. Azkenik, Frantziak eta Espainiak
Basileako bake hitzarmena sinatu zuten. Frantzia irten zen garaile. Frantziak uko egin
zion Espainian konkistatutako lurraldeei eta Espainiak Santo Domingo uhartea eman
behar izan zion.
Urtebete beranduago Frantzia eta Espainia aliatu bilakatu ziren Britainia Handiaren
kontra San Ildefontsoko itunaren bidez
1
1804an Napoleon enperadore izendatu zuten eta indarrean jarraitu zuten Espainiak eta
Frantziak B. Handiaren kontrako aliantzek. Horren eraginez, Espainiak hainbat gerratan
parte hartu zuen Frantziarekin aliaturik: Laranjen gerra, Trafalgarko gerra.
Egoera gatazkatsu honetan ekonomiaren krisia azaldu zen: gerrari uzta txarren
ondoriozko prezioen igoera gehitu zitzaion, beraz goseteak eta gizarte gatazkak sortu
ziren. Manuel Godoy, lehen ministroa, politika alorrean protagonista nagusi bilakatu
zen. Bere jarrera despotismo ilustratuko agintariarena izan zen, hau da, hezkuntza eta
ekonomia arloko berrikuntzak bultzatzeko borondatea eta bestetik iraultzaren beldur
zela eta,gizartearen kontrol eta immobilismo gogorrak.
Egoerak barne zatiketa larria bultzatu zuen; erregearen eta batez ere Godoyren aurkako
oposizioa nabaritu zen eta herritar batzuk Fernando printzea nahiago zuten erregetzat;
horren alde matxinada saiakera bat egin zuten, Eskorialekoa. (1807ko urriaren 27an)
Egun berean, 1807ko urriaren 27an, Godoyk Fontainebleau ituna zinatu zuen
Napoleon Bonaparterekin. Itun honen bitartez, Godoyk baimena eman zion Napoleoni
bere tropak Espainiako lurraldean sartzeko Portugal inbaditzeko asmoarekin.
Frantziaren intentzioak ez ziren haiek eta berehala zenbait hiri okupatu zituzten
(Donostia, Bartzelona, Burgos…). Hori ikusita,Karlos erregea Espainiatik irteten saiatu
zen baina herria matxinatu zen (Aranjuezeko matxinada, martxoaren 19) eta Godoy
atxilotu zuten. Fernando VII.ak, egoera aprobetxatuz, aitaren abdikazioa lortu zuen.
Murat mariskal frantsesa martxoaren 23an Madrilen sartu zen.
Une horretan, Napoleon Espainiako koroa eskuratzeko borrokan sartu zen: Karlos IV.a
eta bere semea Fernando VII.aren arteko harremana gatazkatsua zen eta Napoleonek
haien arteko arazoak konpontzeko Baionara deitu zituen, berak bitartekari moduan
egingo zuela esanez. Horrela, Baionan zeudela Napoleonek tronua berari ematera
behartu zituen, eta Napoleonek Jose Bonaparte bere anaiari eman zion, Baionako
abdikazioak izenekoetan.
Jose Bonapartek Baionako Estatutua argitaratu zuen, konstituzio moduko dokumentua.
Dokumentu horretan Antzinako Erregimenaren oinarriak zalantzan jartzen ziren eta
joera liberal garbia zuen. Gerra zela bide, testua ez zen praktikan ipini.
INDEPENDENTZIA GERRA (1808-1814)
Espainiako errege-familia Frantziarantz abiatu zenean, madrildarrak asko haserretu
ziren eta 1808ko maiatzaren 2an hiriburua okupatzen ari ziren frantziar indarren aurka
altxatu ziren. Ordu batzuk geroago, Murat jeneral frantsesak matxinada zapaldu zuen.
Baionako abdikazioak eta Madrilgo gertaerak ezagutu zirenean, frantziarren aurkako
altxamenduak Espainia osoan hedatu ziren.
Frantsesen okupazioak iraun zuen bitartean, Espainiako herritarrek bi joera hartu
zituzten: abertzaleak eta frantsestuak:
Abertzaleak borboitarren monarkiaren aldekoak ziren eta Napoleonek
inposatutako dinastiaren aurkakoak. Baina haien artean bi joera sortu ziren:
2

Unlock the full PDF for free

Sign up to get full access to the document and start transforming it with AI.

Preview

Antzinako Erregimenaren Krisia

ANTZINAKO
ERREGIMENAREN
KRISIA

Antzinako Erregimenaren Krisialdia (1808-14): Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

Erregimen zaharra XVII. mendeko Europako monarkian zegoen gizarte, ekonomia eta politika harreman multzoari esaten zaio. Hiru ezaugarri ditu:

  • Estamentuzko gizartea
  • Ekonomia-sistemaren oinarria lehenengo sektorea da
  • Politikan: monarkia absolutista.

Erregimen zaharraren krisia, garai absolutistak eta liberalak tartekatzen diren garaiari esaten zaio. 1788-1808 urte bitartean eman zen.

1788an Karlos III.a hil eta Karlos IV.a bere semea tronura iristean, Espainiak gizarte feudalaren ezaugarriak zituen: Mesta, Inkisizioa, jaurerriak, maiorazkoak, estamentuzko pribilegioak zeuden. Ogasunaren defizit kronikoa, aldizkako biziraupen-krisiak eta geldialdi ekonomikoa arazo larriak ziren.

Momentu berean, ideia liberal iraultzaileak zabaltzen hasi ziren Estatu Batuetatik eta Frantziatik, non 1789ko iraultzaren ondoren neurri liberalak aldarrikatu baitziren (aginte banaketa, giza-eskubideak). Karlos IV.ak ideia liberalak Espainian zabal ez zitezen Karlos III.ak hasitako erreforma guztiak bertan behera utzi zituen eta Frantzian hasitako iraultzaren aurrean mugak ixtea agindu zuen: liburuak eta aldizkariak debekatu zituen, intelektual ilustratuak jazarrarazi eta ikasleak kanpoko unibertsitatera ikastera joatea debekatu zuen. Neurri hauek indarrean jartzeko bere balidoak, Floridablancak, ardura hartu zuen. Neurrien eraginkortasuna eskasa ikusita, kargutik kendu eta Aranda kondeak jarri zuen. Hau estatuen arteko tirabiretan ez sartzen saiatu zen baina Frantziako iraultza erradikalizatzen ari zela ikustean, Karlos IV.ak Manuel Godoy agintera eraman zuen.

1793an nazioarteko politika egoera larritu egin zen. Frantziako Luis XVI.a erregea gillotinan hil zuten eta Espainiak Frantziari gerra deklaratu behar izan zion, Britainia Handia eta Portugalekin batera: Konbentzioko gerra. Azkenik, Frantziak eta Espainiak Basileako bake hitzarmena sinatu zuten. Frantzia irten zen garaile. Frantziak uko egin zion Espainian konkistatutako lurraldeei eta Espainiak Santo Domingo uhartea eman behar izan zion.

Urtebete beranduago Frantzia eta Espainia aliatu bilakatu ziren Britainia Handiaren kontra San Ildefontsoko itunaren bidez
11804an Napoleon enperadore izendatu zuten eta indarrean jarraitu zuten Espainiak eta Frantziak B. Handiaren kontrako aliantzek. Horren eraginez, Espainiak hainbat gerratan parte hartu zuen Frantziarekin aliaturik: Laranjen gerra, Trafalgarko gerra.

Egoera gatazkatsu honetan ekonomiaren krisia azaldu zen: gerrari uzta txarren ondoriozko prezioen igoera gehitu zitzaion, beraz goseteak eta gizarte gatazkak sortu ziren. Manuel Godoy, lehen ministroa, politika alorrean protagonista nagusi bilakatu zen. Bere jarrera despotismo ilustratuko agintariarena izan zen, hau da, hezkuntza eta ekonomia arloko berrikuntzak bultzatzeko borondatea eta bestetik iraultzaren beldur zela eta,gizartearen kontrol eta immobilismo gogorrak.

Egoerak barne zatiketa larria bultzatu zuen; erregearen eta batez ere Godoyren aurkako oposizioa nabaritu zen eta herritar batzuk Fernando printzea nahiago zuten erregetzat; horren alde matxinada saiakera bat egin zuten, Eskorialekoa. (1807ko urriaren 27an)
Egun berean, 1807ko urriaren 27an, Godoyk Fontainebleau ituna zinatu zuen Napoleon Bonaparterekin. Itun honen bitartez, Godoyk baimena eman zion Napoleoni bere tropak Espainiako lurraldean sartzeko Portugal inbaditzeko asmoarekin.
Frantziaren intentzioak ez ziren haiek eta berehala zenbait hiri okupatu zituzten (Donostia, Bartzelona, Burgos ... ). Hori ikusita,Karlos erregea Espainiatik irteten saiatu zen baina herria matxinatu zen (Aranjuezeko matxinada, martxoaren 19) eta Godoy atxilotu zuten. Fernando VII.ak, egoera aprobetxatuz, aitaren abdikazioa lortu zuen.
Murat mariskal frantsesa martxoaren 23an Madrilen sartu zen.

Une horretan, Napoleon Espainiako koroa eskuratzeko borrokan sartu zen: Karlos IV.a eta bere semea Fernando VII.aren arteko harremana gatazkatsua zen eta Napoleonek haien arteko arazoak konpontzeko Baionara deitu zituen, berak bitartekari moduan egingo zuela esanez. Horrela, Baionan zeudela Napoleonek tronua berari ematera behartu zituen, eta Napoleonek Jose Bonaparte bere anaiari eman zion, Baionako abdikazioak izenekoetan.

Jose Bonapartek Baionako Estatutua argitaratu zuen, konstituzio moduko dokumentua. Dokumentu horretan Antzinako Erregimenaren oinarriak zalantzan jartzen ziren eta joera liberal garbia zuen. Gerra zela bide, testua ez zen praktikan ipini.

Independentzia Gerra (1808-1814)

Espainiako errege-familia Frantziarantz abiatu zenean, madrildarrak asko haserretu ziren eta 1808ko maiatzaren 2an hiriburua okupatzen ari ziren frantziar indarren aurka altxatu ziren. Ordu batzuk geroago, Murat jeneral frantsesak matxinada zapaldu zuen.
Baionako abdikazioak eta Madrilgo gertaerak ezagutu zirenean, frantziarren aurkako altxamenduak Espainia osoan hedatu ziren.

Frantsesen okupazioak iraun zuen bitartean, Espainiako herritarrek bi joera hartu zituzten: abertzaleak eta frantsestuak:

  • Abertzaleak borboitarren monarkiaren aldekoak ziren eta Napoleonek inposatutako dinastiaren aurkakoak. Baina haien artean bi joera sortu ziren:
  1. Batzuek inbasioa monarkia erreformatzeko aukera zela uste zuten. Erreformaren aldekoek bere egin zituzten liberalismoaren ideiak eta Juntek eta Gorteek abiatutako erreformak defendatu zituzten.
  2. Beste abertzale batzuk absolutistak ziren, eta ordena zaharrari eutsi nahi ziaten.
  • Frantsestuen taldea: heterogeneoa zen. Batzuek Jose I.aren dinastia berriarekiko konpromisoa hartu zuten, eta harekin lankidetzan aritu ziren, hainbat kargutan. Beste batzuek jarrera anbiguoa hartu zuten, beren interesak defendatu nahi baitzituzten, eta bere gizarte-estatusari eutsi( (hau da, karguak mantendu).

Altxamenduak eta Baionako abdikazioak izan zirela bide, Espainian botere hutsunea eta haustura gertatu zen. Frantziar armadak okupatu gabeko eskualdeetan egoera kontrolatzeko, herritar ospetsuenek botere berria ezarri zuten: probintzia-batzordeak. Batzorde horiek erregearen absentzian subiranotasuna haien gain hartu zuten. Aristokraziako eta kleroko gizonek, militarrek eta askotariko ideologiako legegizonek osatzen zituzten eta berehala probintzia-zatiketa gainditu eta nazioko gobernu bateratua sortzeko beharra ikusi zuten. Modu horretan, probintzia-batzordeetako ordezkariekin Aranjuezen, Floridablanca konde agintepean, Batzorde Zentral Gorena eratu zen. Botere subiranoa beretzat hartu eta gorengo gobernu-organo moduan ezarri zen.

Gerraren Faseak

1808ko ekainean Jose Bonaparteren armada Espainian sartu zen. Asmoa lurralde osotik hedatzea eta herrialdeko gune estrategikoei eustea zen.
Espainiarren erresistentziak hasierako unean Napoleonen proiektuak zapuztu zituen. Zaragozak erresistentzia egin zuen. Gironak ere erasoari eutsi zion. Duponten armadak Andaluzia menpean hartu behar zuen baina Castaños jeneralaren milizien aurrean porrota izan zuen, eta Bailenen errenditu behar izan zen. Jose I.a Madrilera iritsi berri zegoen, eta Gasteizera erretiratu zen.

1808ko urrian frantziarrak Nafarroan, EAEn eta Girona iparraldean baino ez zeuden.
Ordutik aurrera, gerrak dimentsio handiagoa lortu zuen. Napoleon Espainian sartu zen (1808ko azaroa). Frantziarren aurrerapena irmoa(firme) izan zen, eta aste gutxiren buruan Jose Bonaparte Espainiako hiriburura itzuli zen eta Batzorde Zentralak Aranjuez utzi eta Sevillara jo zuten, eta ondoren Cadizera.

Armada inbaditzailearen aurrean gutxiagotasun militarra zutenez, espainiarrek borrokan aritzeko modu berritzailea hartu zuten, gerrilla. Talde horietan Espainiako armadako soldadu ohiak, boluntario zibilak eta bidelapurrak zeuden eta etsaiari ustekabean eraso egiten zioten, ekintza azkarren bidez, ingurua ezagutzen zutelako eta herritar zibilen konplizitatea zutelak1810ean frantziar inperioa sendotu egin zen.

1812ko udaberrian, gerrak behin betiko bira eman zuen. Napoleonek Espainian zeuden hainbat tropa Errusiaren kontrako gerrara bidali zituen. Une hori aprobetxatuz, 1812ko
3uztailean, Wellington jeneralak, tropa britainiar, portuges eta espainiarren buru zela eta gerrillariek lagunduta, frantziarrak Arapilesen (Salamanca) garaitu zituzten; Andaluziatik kanporatu zituen eta Madrilen sartu zen eta Jose I.ak hiria utzi behar izan zuen.

1813ko udaberrian, frantsesak Madril utzi eta Gasteizera iritsi ziren, eta tropak nahiko hondatuta zituztenez, porrota izan zuten, baita San Martzialeko guduan ere (Irun).
Napoleon Fernando VII.arekin akordioa lortu nahi izan zuen, eta azken horri Espainiako koroa itzuli zion Valençayko Ituna dela bide (1813ko abendua).

Cadizko Gorteak

Independentziaren gerraren garaian Cadizko Gorteetako eginkizunak izugarrizko garrantzia izan zuen.

Espainiako gizartearen zati handi batek armekin Frantziaren kontra borrokatzen zuen bitartean, ilustratu gutxi batzuek Frantziako ideia liberalak ezarri nahi zituzten Espainian.

Gorteetarako deia Batzorde Zentralak sustatu zuen; honek, porrot militarren eraginez, ospea galdu zuen; beraz, disolbatzea, Erregeordetza Kontseilu bati (behineko gobernuaren antzeko zerbait) agintea eskualdatzea eta Cadizen biltzeko Gorteak deitzea erabaki zuen 1810ean.

Erregeordetzak izan zuen Gorteen deialdia aurrera eramateko ardura. Gobernu hori bost kide kontserbadorek osatzen zuten, baina hiriko giro liberalaren presioa zuten, merkataritza-burgesiaren eta atzerriko merkatarien egoitza zen eta. Burges liberalek, funtzionario ilustratuek eta Jose erregearen armadak okupatutako beste hiri batzuetako intelektual askok gerratik ihes eginez, Cadizen bat egin zuten.

Gorteen Osaera eta Funtzionamendua

Gorteak osatzeko deia 1810eko udan egin zen eta diputatuak gizonezko sufragio unibertsalaren bidez hautatuak izan ziren (240 diputatu).

Diputatuak hautatzeko oztopo handiak izan ziren. Gerra egoera zela eta, okupatutako probintzietako ordezkariak ez ziren joan eta hauentzat Cadizen edo inguruan bizi ziren probintzia horietako ordezkariak bilatu ziren, baita Amerikako espainiar lurraldeetako ordezkarientzat ere. Ondorioz, Gorteetan trebakuntza intelektuala zuten erdiko klaseak, elizgizonak, abokatuak, funtzionarioak, militarrak eta katedradunak ziren nagusi, baita industria- eta merkataritza-burgesiako kideak ere. Aitzitik, ez zegoen herritarren masaren ordezkaririk: nekazari batek ere ez zuen lekurik izan, ezta emakumeek ere.
Kleroa zen nagusi, legelari eta funtzionarioekin batera.
4

Can’t find what you’re looking for?

Explore more topics in the Algor library or create your own materials with AI.