Ingurumen Dinamika: ekosistemak eta faktore abiotikoak aztertzen

Dokumentua Ingurumen Dinamikari buruzko apunteak dira. Pdf-a ekosistemen dinamika, faktore abiotikoak eta harreman trofikoak aztertzen ditu, Unibertsitate mailako Biologia ikasleentzat. Material honek biosfera, tolerantzia-mugak eta kate trofikoak bezalako gaiak jorratzen ditu, ikasketa autonomorako egitura argi batekin.

See more

10 Pages

INGURUMEN DINAMIKA
1. Biosfera eta ekosistemak
Lurreko bioaniztasun handia ekosistema ugariren barruan dago, eta izaki bizidunek ekosistema horietan
erlazionatzen dira beren artean eta ingurunearekin, biziaren alderdi bizia eratuz: biosfera.
Ekosistemak sistema naturalak dira, beren artean loturik dauden hiru osagai motaz eratuak:
Biozenosia. Ekosisteman bizi diren izaki bizidunen multzoa da. Biozenosia hainbat populaziok osatzen dute,
hau da, ekosistemaren zati diren espezie bereko organismoen multzoak.
Biotopoa. Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikoa da, baita haren ezaugarri fisiko eta kimikoak.
Harremanak. Ekosistemako izaki bizidunen artean ezartzen dira, bai eta izaki bizidun horien eta biotopoaren
artean ere.
Ekosistema kontzeptua loturik dago beste bi kontzepturekin, bereizi beharrezkoak:
Habitata.Izaki bizidun bat bizi eta garatzen den eremu fisikoa da.
Nitxo ekologikoa. Askoz kontzeptu zabalagoa da; habitataz gain, espezie batek ekosisteman betetzen duen
funtzioa ere hartzen du barne. Hau da, espezie horrek zertarako balio duen ekosisteman eta zer harreman
dituen beste izaki bizidunekin.
1.1. INGURUMEN FAKTOREAK EKOSISTEMAN
Ekosistema baten bioaniztasuna hainbat ingurumen-faktoreren araberakoa da, eta ekosistemako espezieak
haietara moldatuta daude. Ingurumen-faktore horiek izan daitezke:
Faktore abiotikoak. Ez dira bizidunak, baina ingurunean eragina dute. Adibidez, klima, lurzorua,
argi-kopurua, altuera eta uraren kantitatea. Batik bat, azpimarragarria da uraren eragina, bi ingurune mota
nabarmen bereizteko modua ematen baitu: lehorrekoa eta uretakoa.
Faktore biotikoak. Ekosisteman bizi diren izaki bizidunen arteko erlazioak dira.
1.2. TOLERANTZIA-MUGAK ETA BALENTZIA EKOLOGIKOA
Espezie bati eragiten dioten ingurumen-faktore baten balioak urrun baldin badaude bere
zona optimotik, zailago iraungo du bizirik, eta faktore hori zenbait baliotara heltzen bada,
espezieak ez du bizirik jarraituko. Espezie bat zona batean egotea baldintzatzen duten
faktore horiek faktore mugatzaileak dira.Horren arabera, bi kontzeptu definitu behar dira:
Espezie baten tolerantzia-mugak: Espezie batek ezin du bizirik iraun faktore baten
balio jakin batzuk gainditzen direnean.
Balentzia ekologikoa: Espezie batek faktore mugatzaile baten aurrean duen
tolerantzia-tartea. Hau da, espezie horrek zenbaterainoko aldaketak jasan ditzakeen
bizirik jarraitzeko. 2 mota:
K estrategiak
S estrategiak
Balentzia geologiko apala
Balentzia geologiko altua
Espezie espezializatuak
Espezie generalistak
Banaketa eremu mugatua, planetaren eremu
horretara
Banaketa-eremua planetao ia zona guztietara
banatua.
2. Faktore abiotikoak
Faktore abiotikoak ekosistemei eragiten dieten faktore fisikoak eta kimikoak dira.
Faktore fisiko nagusiak argia, tenperatura eta presioa dira.
Faktore kimikoen artean nabarmentzen dira hezetasuna, gazitasuna eta konposizio kimikoa eta lurraren pH-a.
Ekosistema bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu, eta izaki bizidunak haietara moldatu dira, behar bezala garatu
ahal izateko.
2.1. FAKTORE ABIOTIKOAK EKOSISTEMA LEHORTARRETAN
- URAREN ESKURAGARRITASUNA
Ura funtsezko substantzia da bizitzarako, eta izaki bizidunen osagairik ugariena. Ingurune lehortarretan, ura
faktore mugatzailea izan daiteke, eta uraren eskuragarritasunak erabakitzen du bertan zer organismo mota
bizi daitezkeen.
Oro har, organismoak egokitu egin behar dira, lurrunketagatik ura ez galtzeko; horregatik, babes-estalkiak,
ehunak eta egiturak garatzen dituzte ura jasotzeko eta biltegiratzeko, eta hainbat portaera garatzen dituzte.
- TEMPERATURA
Ekosistema bateko tenperatura
Latitudearen
Altitudearen
Itsasoaren hurbiltasunaren araberakoa da
Tenperatura asko aldatzen da ekosistema lehortarretan: gorabehera handiak izan ditzake urtaro batetik
bestera, baita egunetik gauera ere.
Espezieek moldaerak dituzte tenperatu altuak edo baxuak jasateko. Izaki bizidun gehienek ez dute jasaten –2
°C-tik beherako tenperaturarik ez eta 45 °C-tik gorakorik ere.
Hala, muga horiek gainditzen dituzten Lurreko eremuek bioaniztasun txikia dute, eta espezieak urteko sasoi
batzuetan bakarrik bizi dira bertan.
- ARGITASUNA
Argia funtsezko faktorea da landareen fotosintesiarentzat, haien gainean garatzen baitira ekosistema
lehortarrak.
Gainera, animalien prozesu biologiko askori eragiten die argiak.
Batik bat animalia ektotermoei: ezin dute erregulatu beren gorputzaren tenperatura eta eguzkitan egoteak
beroa ematen die.
Latitudearen arabera, argiak gorabehera handiak izan ditzake urtean zehar, eta, horren aurrean, organismoek
moldaera desberdinak dituzte.
Landare-dentsitate handiko ekosistemetan, argia faktore mugatzailea izan daiteke, eta landareak harengatik
lehiatzen dira.
- LURZORU MOTA
Lurzoru mota oso faktore garrantzitsua da ekosistema lehortarretan, lurzoruari eutsita garatzen baitira
landareak.
Ekosistemaren oinarria da.
Lurzoru mota bere pH-aren konposizio kimikoaren araberakoa da batez ere, eta horrek erabakiko ditu bertan
garatu daitezkeen landare-espezieak
- KLIMA
Klima faktore erabakitzailea da ingurune lehortarrean
Bioma bat edo bestea egotea erabakitzen du.
Biomak ekosistema lehortar handiak dira, eta bertako izaki bizidunen komunitatea moldaturik dago
klima-baldintza zehatz batzuetara.
Klima zonak:
Zona hotzetako biomak. Tenperaturak oso hotzak dira eta ur gutxi dago, izoztuta dagoelako denbora
gehienean. Bioaniztasun gutxi dago, eta basamortu polarra, tundra eta taiga dira. (Adib. Canada,
Finlandia,... )
Zona epeletako biomak. Tenperatura- eta hezetasun-aldaketak daude urtaro batetik bestera.
Bioaniztasun handia dute, eta baso hostoerorkorra, baso mediterraneoa eta estepa dira.(Adib. Europa)
Zona beroetako biomak. Tenperaturak altuak dira, baina prezipitazioak oso ugariak edo oso urriak izan
daitezke. Bertako bioaniztasuna oso baxua izan daiteke, adibidez
basamortuan, edo oso altua, adibidez sabanan edo oihanean.
2.2. FAKTORE ABIOTIKOAK ETA INGURUNEURTARRAK
- ARGIA EGOTEA
Uretan behera joan ahala, Eguzkiaren izpientzat gero eta zailagoa da uretan barrena
sartzea. Hori horrela, eta uraren uhertasuna kontuan hartuz, ingurune urtarretan bi
zona sortzen dira:
Zona fotikoa edo argitua, 200 m artekoa. Fotosintesia egin dezaketen fitoplankton-espezieak daude bertan,
hala nola algak eta uretako landareak. Posible denez ikustea, zona honetako animalia askok moldaera
defentsiboak dituzte, hala nola kamuflajea edo ezkata zilarkarak, eguzkiaren izpiak islatzeko.

Unlock the full PDF for free

Sign up to get full access to the document and start transforming it with AI.

Preview

Ingurumen Dinamika eta Ekosistemak

INGURUMEN DINAMIKA

1. Biosfera eta ekosistemak Lurreko bioaniztasun handia ekosistema ugariren barruan dago, eta izaki bizidunek ekosistema horietan erlazionatzen dira beren artean eta ingurunearekin, biziaren alderdi bizia eratuz: biosfera.

Ekosistemak sistema naturalak dira, beren artean loturik dauden hiru osagai motaz eratuak:

  • Biozenosia. Ekosisteman bizi diren izaki bizidunen multzoa da. Biozenosia hainbat populaziok osatzen dute, hau da, ekosistemaren zati diren espezie bereko organismoen multzoak.
  • Biotopoa. Izaki bizidunak bizi diren ingurune fisikoa da, baita haren ezaugarri fisiko eta kimikoak.
  • Harremanak. Ekosistemako izaki bizidunen artean ezartzen dira, bai eta izaki bizidun horien eta biotopoaren artean ere.

Ekosistema kontzeptua loturik dago beste bi kontzepturekin, bereizi beharrezkoak:

  • Habitata.Izaki bizidun bat bizi eta garatzen den eremu fisikoa da.
  • Nitxo ekologikoa. Askoz kontzeptu zabalagoa da; habitataz gain, espezie batek ekosisteman betetzen duen funtzioa ere hartzen du barne. Hau da, espezie horrek zertarako balio duen ekosisteman eta zer harreman dituen beste izaki bizidunekin.

Ingurumen Faktoreak Ekosisteman

1.1. INGURUMEN FAKTOREAK EKOSISTEMAN Ekosistema baten bioaniztasuna hainbat ingurumen-faktoreren araberakoa da, eta ekosistemako espezieak haietara moldatuta daude. Ingurumen-faktore horiek izan daitezke:

  • Faktore abiotikoak. Ez dira bizidunak, baina ingurunean eragina dute. Adibidez, klima, lurzorua, argi-kopurua, altuera eta uraren kantitatea. Batik bat, azpimarragarria da uraren eragina, bi ingurune mota nabarmen bereizteko modua ematen baitu: lehorrekoa eta uretakoa.
  • Faktore biotikoak. Ekosisteman bizi diren izaki bizidunen arteko erlazioak dira.

Tolerantzia-Mugak eta Balentzia Ekologikoa

1.2. TOLERANTZIA-MUGAK ETA BALENTZIA EKOLOGIKOA Espezie bati eragiten dioten ingurumen-faktore baten balioak urrun baldin badaude bere zona optimotik, zailago iraungo du bizirik, eta faktore hori zenbait baliotara heltzen bada, espezieak ez du bizirik jarraituko. Espezie bat zona batean egotea baldintzatzen duten faktore horiek faktore mugatzaileak dira.Horren arabera, bi kontzeptu definitu behar dira:

  • Espezie baten tolerantzia-mugak: Espezie batek ezin du bizirik iraun faktore baten balio jakin batzuk gainditzen direnean.
  • Balentzia ekologikoa: Espezie batek faktore mugatzaile baten aurrean duen tolerantzia-tartea. Hau da, espezie horrek zenbaterainoko aldaketak jasan ditzakeen bizirik jarraitzeko. 2 mota:

K estrategiak S estrategiak Balentzia geologiko apala Balentzia geologiko altua Espezie espezializatuak Espezie generalistak Banaketa eremu mugatua, planetaren eremu horretara Banaketa-eremua planetao ia zona guztietara banatua. Tolerantziaren beheko muga Tolerantziaren goiko muga 1 Intoleran- tzia-zona logikoaren Estres fisio- logikoaren Intoleran- tzia-zona Organismorik Organismo bakanak Organismo bakanak Organismorik ez ez Ugaritasun handieneko tartea Txikia + Ingurumen-faktorearen + Handia maila Indibiduo kopurua 60 Espezie estenoikoa Tximeletak 50- 40 Espezie eurioikoa 20 Burruntziak 10- o+ O 5 10 15 20 25 30 35 Tenperatura (°C) Populazioaren tamaina Estres fisio- Tarte optimoa - zona zona

Faktore Abiotikoak Ekosistemetan

2. Faktore abiotikoak Faktore abiotikoak ekosistemei eragiten dieten faktore fisikoak eta kimikoak dira.

  • Faktore fisiko nagusiak argia, tenperatura eta presioa dira.
  • Faktore kimikoen artean nabarmentzen dira hezetasuna, gazitasuna eta konposizio kimikoa eta lurraren pH-a. Ekosistema bakoitzak bere ezaugarri bereziak ditu, eta izaki bizidunak haietara moldatu dira, behar bezala garatu ahal izateko.

Faktore Abiotikoak Ekosistema Lehortarretan

2.1. FAKTORE ABIOTIKOAK EKOSISTEMA LEHORTARRETAN - URAREN ESKURAGARRITASUNA

  • Ura funtsezko substantzia da bizitzarako, eta izaki bizidunen osagairik ugariena. Ingurune lehortarretan, ura faktore mugatzailea izan daiteke, eta uraren eskuragarritasunak erabakitzen du bertan zer organismo mota bizi daitezkeen.
  • Oro har, organismoak egokitu egin behar dira, lurrunketagatik ura ez galtzeko; horregatik, babes-estalkiak, ehunak eta egiturak garatzen dituzte ura jasotzeko eta biltegiratzeko, eta hainbat portaera garatzen dituzte.

- TEMPERATURA

  • Ekosistema bateko tenperatura
    • Latitudearen
    • Altitudearen
    • Itsasoaren hurbiltasunaren araberakoa da
  • Tenperatura asko aldatzen da ekosistema lehortarretan: gorabehera handiak izan ditzake urtaro batetik bestera, baita egunetik gauera ere.
  • Espezieek moldaerak dituzte tenperatu altuak edo baxuak jasateko. Izaki bizidun gehienek ez dute jasaten -2 °C-tik beherako tenperaturarik ez eta 45 ℃-tik gorakorik ere.
  • Hala, muga horiek gainditzen dituzten Lurreko eremuek bioaniztasun txikia dute, eta espezieak urteko sasoi batzuetan bakarrik bizi dira bertan.

- ARGITASUNA

  • Argia funtsezko faktorea da landareen fotosintesiarentzat, haien gainean garatzen baitira ekosistema lehortarrak.
  • Gainera, animalien prozesu biologiko askori eragiten die argiak.
  • Batik bat animalia ektotermoei: ezin dute erregulatu beren gorputzaren tenperatura eta eguzkitan egoteak beroa ematen die.
  • Latitudearen arabera, argiak gorabehera handiak izan ditzake urtean zehar, eta, horren aurrean, organismoek moldaera desberdinak dituzte.
  • Landare-dentsitate handiko ekosistemetan, argia faktore mugatzailea izan daiteke, eta landareak harengatik lehiatzen dira.

- LURZORU MOTA

  • Lurzoru mota oso faktore garrantzitsua da ekosistema lehortarretan, lurzoruari eutsita garatzen baitira landareak.
  • Ekosistemaren oinarria da.
  • Lurzoru mota bere pH-aren konposizio kimikoaren araberakoa da batez ere, eta horrek erabakiko ditu bertan garatu daitezkeen landare-espezieak

- KLIMA

  • Klima faktore erabakitzailea da ingurune lehortarrean
  • Bioma bat edo bestea egotea erabakitzen du.
  • Biomak ekosistema lehortar handiak dira, eta bertako izaki bizidunen komunitatea moldaturik dago klima-baldintza zehatz batzuetara.
  • Klima zonak:
    • Zona hotzetako biomak. Tenperaturak oso hotzak dira eta ur gutxi dago, izoztuta dagoelako denbora gehienean. Bioaniztasun gutxi dago, eta basamortu polarra, tundra eta taiga dira. (Adib. Canada, Finlandia, ... )
    • Zona epeletako biomak. Tenperatura- eta hezetasun-aldaketak daude urtaro batetik bestera. Bioaniztasun handia dute, eta baso hostoerorkorra, baso mediterraneoa eta estepa dira.(Adib. Europa)
    • Zona beroetako biomak. Tenperaturak altuak dira, baina prezipitazioak oso ugariak edo oso urriak izan daitezke. Bertako bioaniztasuna oso baxua izan daiteke, adibidez basamortuan, edo oso altua, adibidez sabanan edo oihanean.

Zona hotza

Faktore Abiotikoak eta Ingurune Urtarrak

2.2. FAKTORE ABIOTIKOAK ETA INGURUNEURTARRAK - ARGIA EGOTEA Uretan behera joan ahala, Eguzkiaren izpientzat gero eta zailagoa da uretan barrena sartzea. Hori horrela, eta uraren uhertasuna kontuan hartuz, ingurune urtarretan bi zona sortzen dira:

Zona epola Zona epela Sabara Zona beroa Baso hostperarkorra Baso mecitemaneos Taiga Zona hotza Zona epela Tundra Hlasamortu polama Zona hotza Azonalak Basamortua Zirkulu polar andartibna Col-mendia 2000 4000 4200 11290 km

  • Zona fotikoa edo argitua, 200 m artekoa. Fotosintesia egin dezaketen fitoplankton-espezieak daude bertan, hala nola algak eta uretako landareak. Posible denez ikustea, zona honetako animalia askok moldaera defentsiboak dituzte, hala nola kamuflajea edo ezkata zilarkarak, eguzkiaren izpiak islatzeko. Kastver Trupiung Zona burga Ekmaiorca
  • Zona afotikoa edo iluna, 200 m-tik behera dagoena. Organismo fotosintetizatzaileak ezin dira bertan bizi. Elikatzeko orduan gora igotzen diren animaliak bakarrik daude bertan, edo hondoratutako hondakinak jaten dituztenak. 2 000 m-tik behera, ilunpea erabatekoa da eta harrapariak dira nagusi, argi erakargarri argitsuekin eta aho nahiz urdail dilatagarriekin.

- TENPERATURA

  • Ekosistema urtarretako goiko geruzak beroagoak dira ekuatorean, eta hotzagoak, berriz, poloetan. Karibeko ur beroetan (20-28 ℃) koralen bioaniztasun handia dago; aldiz, ur hotzetan (0-16 ℃) arrain gehiago daude, bertako oxigenazioaren ondorioz aberatsak baitira planktonean.
  • Behera joan ahala tenperatura jaitsi egiten da, 0 eta 3 ℃ artean egonkortu arte. Animaliak horretara moldatzen dira, odolean dauzkaten proteina izotz-kontrakoen bidez.
  • Ozeanoetan, itsaslasterrek ere eragina dute uren tenperaturan.

- GAZITASUNA

  • Itsasoko urak gutxi gorabehera 35 g/L gatz dauka
  • Ur gezak 0,5 g/L baino gutxiago.
  • Ur mota horietako bakoitzeko organismoek moldaera fisiologikoak dituzte (adibidez, gehiegizko gatza iraizteko sistemak) haietara egokitzeko
  • Aingiren moduko salbuespenak salbuespen, ezin dute migratu gazitasun desberdineko ingurune batetik bestera.

- UREN MUGIMENDUA

  • Itsas ekosistemek uren mugimendua jasaten dute, adibidez olatu, itsasaldi edo itsaslasterrena. Zenbait organismo moldatuta daude mugimendu horiek jasateko, edo haitzetara itsasten dira, edo indartsu igeri egiten dute beren gihar sendoekin eta hegats handiekin. Itsasbeheran uraren mailak behera egiten duen aldietara ere egokitzen dira.
  • Ur gezako ekosistemetan, ura abiadura handian dabilen tarteak egon daitezke. Bertako zenbait organismo moldatuta daude beren burua haitzetan itsasteko, adibidez lanproiak, eta beste batzuk ur-lasterrean gora joaten dira igerian, esate baterako izokina.

- PRESIO HIDROSTATIKOA

  • Itsas ekosistemetan, presio hidrostatikoa, edo organismo baten gaineko ur-zutabearen pisua, handitu egiten da uretan behera joan ahala. Sakonean bizi diren organismoak moldatu egiten dira, presioarekiko erresistenteak diren mintz zelularren bidez, edo ez dute igeri-maskuririk, presioak eragin ez diezaion.

Faktore Biotikoak Ekosistemetan

3. Faktore biotikoak Ekosistemetan, organismoak ez dira bakartuta bizi; aitzitik, populazioak eta komunitateak osatuz elkartzen dira, eta haien barruan hainbat motatako harreman biotikoak ezartzen dira.

Populazioak eta Komunitatea

3.1. POPULAZIOAK ETA KOMUNITATEA Populazioak leku eta une jakin batean bizi diren espezie bereko banakoen multzoak dira. Populazio baten egoeran eta garapenean erabakigarriak dira ezaugarri hauek:

  • Populazioaren tamaina, hau da, banakoen guztizko kopurua. Jaiotza- eta hilkortasun-tasaren araberakoa da, bai eta immigrazio- eta emigrazio-tasen araberakoa ere.
  • Populazioaren dentsitatea, hau da, banakoen kopurua azalera- edo bolumen-unitate bakoitzeko.
  • Banaketa espaziala (ausazkoa, homogeneo edo multzokatua izan daiteke) eta adinaren araberako banaketa.
  • Potentzial biotikoa, hau da, jaiotza-tasaren eta hilkortasun-tasaren arteko diferentzia. Ingurumen-baldintzen eta espezie bakoitzaren ugaltze-estrategien araberakoa da. Ugaltzeko zer estrategiaduten, espezieak r estrategak edo K estrategak izan daitezke.

Populazioak leku eta une jakin batean bizi diren espezie bereko banakoen multzoak dira. Populazio baten egoeran eta garapenean erabakigarriak dira ezaugarri hauek:

  • Populazioaren tamaina, hau da, banakoen guztizko kopurua. Jaiotza- eta hilkortasun-tasaren araberakoa da, bai eta immigrazio- eta emigrazio-tasen araberakoa ere.
  • Populazioaren dentsitatea, hau da, banakoen kopurua azalera- edo bolumen-unitate bakoitzeko.
  • Banaketa espaziala (ausazkoa, homogeneo edo multzokatua izan daiteke) eta adinaren araberako banaketa.
  • Potentzial biotikoa, hau da, jaiotza-tasaren eta hilkortasun-tasaren arteko diferentzia. Ingurumen-baldintzen eta espezie bakoitzaren ugaltze-estrategien araberakoa da. Ugaltzeko zer estrategia duten, espezieak r estrategak edo K estrategak izan daitezke.

Can’t find what you’re looking for?

Explore more topics in the Algor library or create your own materials with AI.