Dokumentua karaktereen herentziari buruzkoa da. Pdf-ak, Batxilergoko Biologia ikasgaiaren barruan, herentziaren oinarrizko kontzeptuak, Mendelen legeen salbuespenak eta giza genetikaren alderdiak aztertzen ditu, odol taldeen eta sexuari loturiko herentziaren adibideekin.
See more15 Pages


Unlock the full PDF for free
Sign up to get full access to the document and start transforming it with AI.
Karaktereen herentzia ulertzeko lehenengo eta behin, ondoko oinarrizko kontzeptuak ulertu behar dira:
1Alelo gainartzailea Beti agertzen da banako batean. Letra larriz adierazten da (adibidez, A). AA Alelo azpirakorra Gainartzailerik ez dagoenean agertzen da. Letra xehez adierazten da (adibidez, a). aa
Arraza garbiak eta hibridoak: banakoekamaren eta aitaren alelo bana dutenez, bi motako banakoak daude: homozigotikoak.
Genotipoa eta fenotipoa: aleloen arteko dominantzia erlazioen eta inguruneko faktoreen eraginaren arabera, gene berak dituzten banakoek karaktere desberdinak izan ditzakete. Karaktereak, hasiera batean, geneen araberakoak badira ere, inguruneko faktoreek ere eragiten dute haien adierazpenenean. 2Genotipoa Fenotipoa Banako batek gurasoengandik jasotzen dituen geneen multzoa da. Organismo baten ageriko karaktereen multzoa da.
Mendelek bere esperimentuei esker, karaktereen herentziari buruzko oinarrizko hiru printzipio ezarri zituen. Gerora, Carl Corrensek, Mendelen lanaren garrantziaz ohartu zirenetako batek, Mendelen legeak izena eman zien.
Mendelen lana honela oinarritu zen:
5 Esperimentuen emaitzak aintzat hartuta, eta logikaz eta matematikaren ikuspegitik interpretatuz, Mendelek faktore hereditarioak (geneak) daudela frogatu zuen eta haiek belaunaldiz belaunaldi nola jokatzen duten ulertu ahal izan zuen.
Mendelek hazi berdea zuten arraza garbiko ladareak eta hazi horia zuten arraza garbiko landareak gurutzatu zituen. F1 HOMOGENEOA izan zen: hazi guztiak horiak ziren. Ondorioztatu zuen kolore horiaren karakterea zehazten zuen faktorea gainartzailea zela kolore berdearen karakterea zehazten zuen faktorearekiko. Berriz egin zuen esperimentua aurkako beste sei karaktererekin eta guztietan egiaztatu zuen F1 uniformea zela, hau da, homogeneoa zela aztertutako karaktereei zegokienez. Landare guztietan, parental baten karakterea agertzen zen, karaktere gainartzailea. Aurkako karaktere baterako garbi diren bi arraza gurutzatzen direnean, ondorengo guztietan karaktere gainartzailea agertzen da.
Mendelek esperimentuak egiten jarraitu zuen; lortutako haziak erein, eta F1 belaunaldiko landareei autopoliniza zitezen uzten zien. Egiaztatu zuen F2 ez zela inoiz uniformea. Hazi ugarik karaktere gainartzailea zuten, baina, proportzio txikiagoan, karaktere azpirakorra ere agertzen zen, F1 belaunaldian ezkutuan egoten zena. Horrek pentsarazi zion karaktere bakoitza zehazten zuten faktoreak banandu egiten zirela gametoak sortzean. Karaktere bakoitza zenbat hazitan agertzen zen zenbatu zuen eta ikusi zuen proportzioa 3:1 zela, hau da, F2a belaunaldiko lau haziko, hiruk karaktere gainartzailea zuten, eta batek azpirakorra. 4Hh Hh HH Hazi horiak F. Hh hh 3/4 hazi hori (HH eta Hh) 1/4 hazi berde (hh) Autopolinizazioa Emaitza horiekin, Mendeli senak esan zion F1 belaunaldiko hibridoetan, karaktere bakoitza zehazten zuten faktoreak banandu egiten zirela polena eta obuluak sortzean, haien erdiak alelo gainartzailearen eramaile zirela, eta beste erdiak alelo azpirakorraren eramailea. Ondoren, zoriak erabakitzen zuen bi polen motetako zein lotuko zen obulu mota bakoitzarekin. F1 belanauldian ezkutuan zeuden karaktere azpirakorrak berriz agertzen dira F2 belaunaldian, 3:1 proportzioan, hau da, azpirakor bat agertzen da hiru gainartzaileko.
Mendelek karaktere baterako baino gehiagotarako garbiak ziren arrazen hibridazioa aztertu zuen. Bi karaktereetarako gainartzaile zen arraza garbi bat eta karaktere beretarako azpirakorra zen beste bat gurutzatu zituen. Hazi horiak eta leunak zituzten arraza garbiko landareen polena hartu, eta hazi berdeetatik eta ximurtsuetatik aterako arraza garbiko landareak polinizatu zituen. F1 belaunaldian, lehen legearen arabera espero zena lortu zuen: hazi guztiak horiak eta leunak ziren. Alabaina, suposatu zuen fenotipo horia eta leuna bazuten ere, ximurtsu eta berde izateko faktoreak ere eramango zituztela. 5Hazi horiek erein, eta sortutako landareak autopoliniza zitezen utzi zien, F2a lortzeko. Ikusi zuen lau arraza desberdin sortzen zirela, 9:3:3:1 proportzioan, hau da, 16 haziko, 9 horiak eta leunak ziren, 3 horiak eta ximurtsuak, 3 berdeak eta leunak eta 1 berdea eta ximurtsua. Horrek frogatu zuen haziaren kolorearen karakterea (horia, berdea) haziaren forma karakterearekiko (leuna, ximurtsua) modu independentean transmititzen dela. Horrela ez balitz, ez zen hazi hori eta ximurtsurik agertuko, ez eta hazi berde eta leunik ere. Mendelek egiaztatu zuen gauza bera gertatzen zela beste karaktere pare batzuekin eta ondorioztatu zuen karaktereak modu independentean konbinatzen direla. HHLL HHLI HhLL P Hazi hori leunak Gametoak HhL HhLI Hhu HALL HhLI HhU HL 9/16 hazi hori leunak e HHII Hhll Hhit F. 3/16 hazi hori zimurtsuak HhU F Hazi hori leunak hhLL hhLl hhLl hl 3/16 hazi berde leunak 1 Autopolinizazioa 1/16 hazi berde zimurtsuak P Hazi berde zimurtsuak @ Karaktere bakoitza gainerako karaktereekiko modu independentean transmititzen zaie ondorengoei. Ondorengoetan behatutako fenotipoa 9:3:3:1 proportzioa mantentzen du.
Mendelen legeak izaki bizidun guztien herentzian aplikagarri zirela ulertzen zihoazen heinean, itxuraz haiekin kontraesanean zeuden salbuezpenak agertzen ziren. Alabaina, salbuezpen horiek xehetasunez aztertuz gero, legeak berretsi egiten ziren eta, are gehiago, herentzia biologikoaren mekanismoak hobeki ulertzeko bidea ematen zuten.
SALBUEZPENAK, 2 hauek dira nagusienak:
Gizakien odol taldeak zehazten dituen geneak alelo aldaera ugari ditu, baina hiru dira ohikoenak gure populazioan: A, B eta 0. Banako bakoitzak gene bakoitzaren bi alelo daramatzanez, honako hauek dira genotipo posibleak: AA, BB, AB, A0, B0 eta 00. A eta B aleloak gainartzaileak dira 0 aleloarekiko, baina A eta B elkarrekin agertzen badira, haien arteko erlazioa KODOMINANTZIAZKOA da, hau da, biak agertzen dira aldi berean. Hona hemen, orduan, genotipo bakoitzari dagozkion fenotipoak:
Fenotipoa (odol taldea) A B AB 0 A B AA BB A 0 A B AB 00 A B AO BO AB odol taldea. A eta B antigenoak ditu; hortaz, ez du antigorputzik sortzen horien aurka. Sortutako antigenoak A B A eta B Antigenorik gabe Sortutako antigorputzak Anti-B Anti-A Batere ez Anti-A eta anti-B A odol taldea. Haren eritrozitoek A antigenoa proteina dute mintz plasmatikoan. B taldeko odolarekin kontaktuan jarriz gero, B antigenoaren kontrako antigorputzak sortzen dituzte. B odol taldea. B antigenoa du eta antigorputzak sortzen ditu A antigenoaren kontra. Genotipoa B 0 O odol taldea. Ez du inolako antigenorik; hortaz, antigorputzak sortzen ditu A-ren aurka eta B-ren aurka.
Odol taldeetaz gain, Rh faktorearen herentzia ere izan behar dugu kontuan: Rhesus (Rh) faktorea odolaren karakterea da eta eredu hereditario mendeliarrari jarraitzen dio. Faktore hau, odolean agertzen den proteina bat da eta odolean 8 Hego arruntak / hego laburrakagertuz gero, Rh positiboak direla esaten da (Rh+) eta ez bada agertzen, Rh negatiboa (Rh-) izango da. 2 [Rh+ x Rh- R 1 R F. 88 R r r 50% Rh+ 50% Rh-
Sexuaren herentziak aldaera ugari ditu izaki bizidunengan. Batzuetan, kromosoma bakarraren araberakoa da, eta beste batzuetan, berriz, gene bakarraren, gene batzuen edo inguruneko faktoreen araberakoa.
Gizakiengan, SEXU KROMOSOMA parearen arabera zehazten da sexua. Kromosoma horiek X eta Y letren bidez adierazten dira eta kromosoma homologoen gainerako pareetan, AUTOSOMETAN ez bezala, X eta Y sexu kromosomek homologia txikia dute: Y kromosoma askoz ere txikiagoa da X baino. Horregatik, HETEROKROMOSOMA ere esaten zaie. Emakumeak XX konbinazioa dauka eta gizonak, XY konbinazioa. Beraz, kontutan hartu behar da ere, emakumeon gameto guztiek X kromosoma izango dutela eta gizonen gametoen erdiek X eta beste erdiek Y izango dutela. 9