Documento sobre la crisis de la Restauración española (1902-1931) y las reformas de la Segunda Repùblica (1931-1936). El Pdf de Historia para Bachillerato explora los intentos de reforma fallidos, la emergencia de la oposición, la Guerra de Marruecos y las reformas militares, religiosas, territoriales, agrarias, educativas y laborales.
See more13 Pages
Unlock the full PDF for free
Sign up to get full access to the document and start transforming it with AI.
Multikausalitatea interpretatzea | Informazioa antolatzea | Prozesu historikoak aztertzea Nahikoa ez ziren erreforma-saiakerek ... Alfontso XIII.a tronura heldu zen, 1902an, 1876ko Konstituzioaren babesean, Espainia monarkia parlamentario gisa definitzen baitzuen. Aurreko etapako boterearen txandakatzean oinarritutako alderdi biko sistema mantendu egin zen, lider berriekin: José Canalejas liberala eta Antonio Maura kontserbadorea. 1898ko krisi larriak eragindako erreforma- eta berrikuntza-eskakizunei erantzuteko, kazikismoa eta hauteskunde-iruzurra desagerrarazteko saiakerak egin ziren, baina emaitza oso eskasekin. Horrez gain, Elizak bizi publikoan eta hezkuntzan zuen eragina murrizteko saiakera egin zen (Kandaduaren Legea); babes sozialerako lehen legeak ezarri ziren; oinarrizko produktu batzuen gaineko zergak murriztu ziren, eta Kataluniako Mankomunitatea sortu zen: lehenengo pausoa, estatua deszentralizatzeko. Soldadutzaren erreforma, ordea, ez zen gauzatu. Soldadutza, oro har, klase behartsuenek egiten zuten, ezin baitzioten ordezko bati ordaindu hura saihesteko. Erreforma hori ez egiteak gatazka ugari eragin zituen Marokoko gerrari lotuta.
... eta oposizioaren protagonismo handiagoak ... Turnismoa mantentzen zen arren, oposizioko taldeek indarra hartu zuten, eta protagonismo politiko handiagoa lortu zuten:
MAROKOKO GERRA Rifen okupazioak Abd el-Krim-ek zuzendutako berebereen oposizioarekin topo egin zuen; gatazka luzea hasi zen, eta ondorio politiko eta sozial garrantzitsuak izan zituen. Gerrak herri-klaseen oposizioa eragin zuen, soldadu beteranoak mobilizatzearen aurka baitzeuden. Armadako sektore batzuetan ere haserrea piztu zen, eta protesta egin zuten Marokoko kanpainetan parte hartzen zuten militarrek (afrikanistek) maila igotzearen aurka.
estutasunean jarri zuten sistema Hiru krisi-une handi eragin zituzten alderdi dinastikoa sistema politikoa benetan demokratizatzeko gai ez izateak, ezegonkortasun politikoak, gatazka sozialek eta Marokon gerra jarraitzeak:
ESPAINIAR PROTEKTORATUA MAROKON · Algeciras · Ceuta x porrot espainiarrak ofentsiba frantsesak Asilah RIF . Tetuan ESPAINIARRA Larache Xauen Alhucemetako lehorreratzea (1925) Melilla Abd al-Krimen ofentsiba espainiarrak Annual (1921) K1919tik 1923ra bitartean, gizarte-gatazkak indarkeriazko espiralean sartu ziren. Langileek eta nekazariek gero eta greba gehiago egiten zituzten lan- baldintza eta soldata hobeak eskatzeko; bitartean, nagusien erakundeek eta gobernuak talde armatuak sortzea erraztu zuten, langileen buruzagien aurka indarkeria erabiltzeko, eta azken horiek ere indarkeriaz erantzuten zuten. 1920ko aldizkari bateko karikatura. Irudiaren oinean idatzita zegoen: 'Noren txanda da gaur?". Hondamendiaren ondoren (hala deitua Marokon 10 000 soldadu baino gehiago hil zirelako) eta Picasso Espedientearekiko beldurragatik, hondamendiaren erantzuleak armadako buruak eta erregea bera zirela esaten baitzuen. Egoera horren aurrean, 1923an, Miguel Primo de Rivera jeneralak estatu-kolpea eman zuen, erregearen baimenarekin eta goi-burgesiako sektoreen eta politikari kontserbadoreen babesarekin. Kolpea sistema parlamentarioaren alternatiba gisa aurkeztu zen, hura ez zelako gai ordena mantentzeko eta iraultza soziala geldiarazteko. Erregimen berriak Konstituzioa bertan behera utzi zuen, Gorteak desegin zituen eta alderdi politikoak eta sindikatu batzuk debekatu zituen, besteak beste CNT. Askatasun-murrizketak eragina izan zuen prentsan eta hezkuntzan, eta diktaduraren aurka zeudenak erreprimitu ziren. Gainera, nazionalismo katalana eta euskalduna jazarri ziren, eta beren hizkuntzak publikoki erabiltzea debekatu. "1920ko hamarkada zoriontsuan" Europan arnasten zen giro onak bultzatuta, diktadurak obra publikoen eta monopolioen programa hasi zuen (CAMPSA, Telefónica ... ), ekonomia berraktibatzeko. Halere, oparotasun horrek ez zuen isilarazi langileen, ikasleen, intelektualen eta nazionalisten oposizioa. 1929ko krisiaren eraginez, diktadorearenganako konfiantza galdu zen, eta erregeak haren lekuan Berenguer jenerala jarri zuen, 1930ean. Bestalde, udal- hauteskundeak deitu ziren 1931ko apirilaren 12rako, normaltasun konstituzionalera itzultzeko lehen pauso gisa. 1923 AZ 1929 Primo de Riveraren diktadurari buruzko horma-irudi satirikoa.
Iturriak alderatzea | Genero-berdintasunaren alde egitea | Haiek bezala pentsatzea Udal-hauteskundeek Errepublikaekarri zuten ... 1931ko apirilaren 12an, udal-hauteskundeak egin ziren, eta iritzi publikoak monarkiaren eta errepublikaren artean hautatzeko plebiszitu bezala ikusi zituen. Erregimen monarkikoaren oposizioak (errepublikanoek, sozialistek eta ezkerreko nazionalistek) koalizioa sortu zuten hauteskundeetara elkartuta aurkezteko (Donostiako Ituna, 1930). Alderdi monarkikoak, aldiz, banatuta aurkeztu ziren. Hauteskundeetan, alderdi monarkikoek zinegotzi gehiago lortu zituzten. Hala ere, errepublikanoek hiri handietan (41 probintzia-hiriburu) eta eskualde industrialetan lortutako garaipenak agerian utzi zuen aldaketa politikorako nahia. Egoera ikusita, Alfontso XIII.ak errege-ahalmena eten, eta herrialdea utzi zuen, erbestera joateko. Modu espontaneoan, milaka herritar kalera atera ziren, eta, apirilaren 14an, Il. Errepublika aldarrikatu zen. Ondoren, behin-behineko gobernua osatu zen, Niceto Alcalá Zamora presidente zela, eta Gorte konstituziogileak osatzeko hauteskundeak deitu ziren. Ekainean egin ziren, eta alderdi errepublikanoek irabazi zituzten, gehiengo handiarekin. Gobernu berrian ezkerreko alderdiak eta nazionalistak zeuden, eta, Manuel Azaña presidente zela, Konstituzio berria idatzi eta onartu zen, eta 1931ko abenduan jarri zen indarrean.
ALFONTSO XIII.AREN ERBESTERATZEAIgandean egindako hauteskundeek argi erakutsi didate ez dudala nire herriaren maitasuna. ( ... ) Espainiar guztien erregea naiz, eta, halaber, espainiarra naiz. ( ... ) Baina, argi eta garbi, anaien arteko gerra zibilean herrikide batek bestearen aurka egitea eragin dezakeen orotatik urrundu nahi dut. Ez diet nire eskubideei uko egiten, historian metatutako gordailua baitira nire eskubide baino gehiago ( ... ). Kontzientzia kolektiboaren benetako adierazpena jakin arte itxarongo dut, eta, Nazioak hitz egiten duen bitartean, errege-ahalmena erabiltzeko eskumena eten egiten dut, nahita, eta Espainiatik urrunduko naiz, bere patuaren Jabe bakarra dela aitortuz. Alfontso XIII.aren komunikatua, 1931ko apirilaren 14a.
... eta Gorte berriek Konstituzio berriaaldarrikatu zuten 1931ko Konstituzioak izaera demokratikoa eta progresista zuen, baina ez zuen alderdi kontserbadoreen adostasuna lortu, azken horiek ez baitzituzten onartzen gai erlijiosoei eta autonomikoei lotutako zenbait artikulu. Testuak printzipio hauek ezartzen zituen:
EMAKUMEEN BERDINTASUNA Bigarren Errepublikaren helburuetako bat izan zen gizon-emakumeen arteko berdintasuna bultzatzea, ez soilik emakumeei boto-eskubidea emanez, baita bizitza sozial, politiko eta ekonomikoan parte hartzeko zituzten traba legalak eta sozialak ezabatuz ere. Ezkontza zibila eta dibortzioa baimendu ziren, eta gizonek eta emakumeek lanpostu ofizialetarako aukera berak izatea sustatu zen. Horrez gain, bultzatu zen gizonak eta emakumeak elkarrekin eta berdintasunean heztea (hezkidetza) eta neskatoek hezkuntzara sarbide handiagoa izatea.
LEGEGINTZA-HAUTESKUNDEETAKO EMAITZAK(1931KO EKAINA) Zentroko alderdi errepublikanoak 52 Alderdi Errepublikano Erradikala (PRR) 90 Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC) 36 Lliga Regionalista 3 Ezkerreko alderdi errepublikanoak 97 Sozialistak (PSOE) 116 Eskuineko beste alderdi batzuk 48 Ezker- muturra 14 D+ Clara Campoamorren mitina emakumeen sufragioa eskatzeko, 1931. Gorteetan, oso polemikoa izan zen emakumeen boto-eskubideari buruzko debatea. Eskuindarrak aurka zeuden, uste zutelako etxean zegoela emakumeek gizartean zuten lekua. Ezkertiarrak alde zeuden, baina diputatu errepublikano batzuk ez zeuden ziur komenigarria ote zen, emakumeen botoa kontserbadorea zela uste baitzuten.
EMAKUMEEN BOTOAREN ALDE ETA KONTRA Nahi duzuena erabaki, baina zuen gain hartu gizadiaren erdiari politikara sarbidea ematearen erantzukizuna, politika biren kontua izan dadin, sexu batek bakarrik egiten duen gauza bakarra baitago: erditzea. Gainerakoak denok elkarrekin egiten ditugu, eta ezin zarete zuek hona etorri, legeak egitera, zergak bozkatzera, betebeharrak agintzera, gizakiari buruzko legeak egitera gizakiaren, emakumearen eta haurraren inguruan, isolatuta, gugandik kanpo. Clara Campoamorren hitzaldia Gorteetan, 1931. Guk uste dugu emakumeari, haren izaerari, haren betebeharrei, hark bizitzan duen misioari, berez dagokion lekua etxea dela. Eta gaizki iruditzen zaigu handik ateraraztea eta kalera erakartzen duten bokazioak piztea edo sustatzea. Ziur gaude gizarte bat zorigaiztokoa dela emakumea ez badago gustura emazte eta ama izatearekin. El Debate, egunkari kontserbadorea, 1931.
Espazioan eta denboran kokatzea | Iragana eta oraina lotzea | Prozesu historikoak aztertzea
Biurteko Erreformistan nekazaritzako erreforma bultzatu zen ... Konstituzioa onartu ostean, Alcalá Zamora Errepublikako presidente hautatu zuten; errepublikanoek eta sozialistek osatutako gobernuaren liderra, berriz, Azaña. Aldi horri Biurteko Erreformista deitzen zaio. Gobernuaren lehen ekintzek herrialdearen modernizazioa zuten helburu; hasteko, landa-eremuko arazo kronikoak konpontzea: lur asko latifundisten esku, nekazaritza-ekoizpeneko sistemen atzerapena, soldata baxuak eta jornalarien lan- baldintza gogorrak. Hartutako lehen neurrietako bat izan zen latifundioak eta landu gabeko lurrak desjabetzea eta nekazarien artean banatzea. Horrez gain, nekazaritza-eskolak eraiki ziren, nekazariak teknika eta makina berriez hornitzeko. Prozesu horretan laguntzeko, Nekazaritza Erreformarako Institutua (IRA) sortu zen.
NEKAZARITZA-JABETZA ETA MUGIMENDU SOZIALAK 1930 INGURUAN jabetza ertaineko eremua, epe laburreko alokairuekin jabetza ertaineko eremua epe luzeko alokairuekin latifundio handien eremua minifundioen eremua promu industrializatuale