Zelulen ugalketa eta mitosia: kromosoma sexualak eta kariotipoa

Dokumentua zelulen ugalketari buruz. Pdf-a zelulen eta organismoen ugalketa aztertzen du, ugalketa sexuala eta asexuala bereiziz. Batxilergoko Biologia ikasleentzat, mitosiaren faseak, ugalketa asexualeko mekanismoak, kromosoma sexualak eta kariotipoa lantzen ditu, ariketa praktikoekin osatuta.

See more

18 Pages

Z
ZELULEN UGALKETA
Zelula oro dator beste zelula batetik. Hori posible izateko, zelulak ugaldu egin
behar dira. Bestalde, organismo guztiek, bai zelulabakarrek, bai zelulaniztunek,
horien espezieak iraunarazteko mekanismoak ere badituzte.
IZAKI BIZIDUNEN UGALKETA
Izaki bizidunek espezie bereko banako berriak sortzeko erabiltzen duten
prozesuari ugalketa esaten zaio.
Izaki bizidun berriak zelula bakar batetik sor daitezke, zelula multzoetatik edota
jatorrizko organismoetatik bereizitako zatietatik.
Izaki bizidun zelulabakarretan, zelula organismo osoa da. Zelula zatitu
egiten da, zelula berriak sortzeko, eta, beraz, organismo berriak sortzen ditu.
Izaki bizidun zelulaniztunak eratzen dituzten zelulak beste zelula batzuen
zatiketatik datoz. Kasu gehienetan, zelula jakin batzuk bereizi egiten dira,
ugaltze prozesua egiteko.
Ugalketarako bi modu nagusi daude: asexuala eta sexuala
2
UGALKETA ASEXUALA
Ugalketa asexuala oso zabalduta dago izadian, bai izaki zelulabakarretan bai
zelulanitzetan. Ugalketa asexualak ez du bi sexuetako izakiek parte hartzea
eskatzen, eta izaki baten ondorengo guztiak haren berdin-berdinak dira genetikari
dagokionez. Ugalketa asexuala egiteko zenbait modu daude:
Zatiketa bitarra edo erdibiketa: Organismo zelulabakarretan (protozoo
eta algetan adibidez) eta zelulaniztunetan gertatzen da (horrela ugaritzen
dira zelulak eta tumore asko). Zelula ama batek bere nukleoa bikoizten du,
gero, zitoplasma zatitzen da eta neurri bereko bi zelula sortzen dira.
Gemazioa: Organismo zelulabakarretan (adibidez legamietan) eta
zelulaniztunetan (esaterako belaki eta knidarioetan) gertatzen da.
Jatorrizko izakiaren azalean zil deituriko irtengune bat sortzen da eta hortik
izaki berri bat eratzen da
Zatiketa anitza: Ohikoa da protozooetan. Nukleoa behin eta berriz zatitzen
da, nukleoek zitoplasma eta mintz plasmatikoa banatzen dituzte eta, ama
apurtzean, askatzen diren zelulakume txikiak eratzen dituzte.

Unlock the full PDF for free

Sign up to get full access to the document and start transforming it with AI.

Preview

Zelulen ugalketa

Zelula oro dator beste zelula batetik. Hori posible izateko, zelulak ugaldu egin behar dira. Bestalde, organismo guztiek, bai zelulabakarrek, bai zelulaniztunek, horien espezieak iraunarazteko mekanismoak ere badituzte.

Izaki bizidunen ugalketa

Izaki bizidunek espezie bereko banako berriak sortzeko erabiltzen duten prozesuari ugalketa esaten zaio.

Izaki bizidun berriak zelula bakar batetik sor daitezke, zelula multzoetatik edota jatorrizko organismoetatik bereizitako zatietatik.

  • Izaki bizidun zelulabakarretan, zelula organismo osoa da. Zelula zatitu egiten da, zelula berriak sortzeko, eta, beraz, organismo berriak sortzen ditu.
  • Izaki bizidun zelulaniztunak eratzen dituzten zelulak beste zelula batzuen zatiketatik datoz. Kasu gehienetan, zelula jakin batzuk bereizi egiten dira, ugaltze prozesua egiteko.

Ugalketarako bi modu nagusi daude: asexuala eta sexuala

Ugalketa asexuala

Ugalketa asexuala oso zabalduta dago izadian, bai izaki zelulabakarretan bai zelulanitzetan. Ugalketa asexualak ez du bi sexuetako izakiek parte hartzea eskatzen, eta izaki baten ondorengo guztiak haren berdin-berdinak dira genetikari dagokionez. Ugalketa asexuala egiteko zenbait modu daude:

  • Zatiketa bitarra edo erdibiketa: Organismo zelulabakarretan (protozoo eta algetan adibidez) eta zelulaniztunetan gertatzen da (horrela ugaritzen dira zelulak eta tumore asko). Zelula ama batek bere nukleoa bikoizten du, gero, zitoplasma zatitzen da eta neurri bereko bi zelula sortzen dira. Zelula ama Zelulakumeak
  • Gemazioa: Organismo zelulabakarretan (adibidez legamietan) eta zelulaniztunetan (esaterako belaki eta knidarioetan) gertatzen da. Jatorrizko izakiaren azalean zil deituriko irtengune bat sortzen da eta hortik izaki berri bat eratzen da Zelula ama Zila Zelulakumeak
  • Zatiketa anitza: Ohikoa da protozooetan. Nukleoa behin eta berriz zatitzen da, nukleoek zitoplasma eta mintz plasmatikoa banatzen dituzte eta, ama apurtzean, askatzen diren zelulakume txikiak eratzen dituzte.

2· Zatiketa edo bereizketa: Organismo zelulaniztun bat bi zatitan edo gehiagotan banatzen da eta bakoitzak organismo oso bat eratzen du, adibidez itsas izarretan edo planarietan.

Sexu bidezko ugalketa

Bi izakik hartzen dute parte, gameto deritzen zelula batzuen bidez. Espezie gehienak sexubakarrak edo dioikoak dira, eta kasu horretan sexu desberdina duten banakoek sortzen dituzte gametoak. Baina, beste kasu batzuetan, bi gameto motak izaki berdinak sor ditzake, horiei hermafrodita edo monoiko deritze.

Honakoak dira sexu bidezko ugalketaren urratsak:

Emea d' Arra S Obuluak Espermatozoideak

  1. Gametogenesia. Gameto maskulinoak eta femeninoak eratzean datza. Animaliengan, gameto maskulinoak espermatozoideak dira, eta, femeninoak, obuluak; landareetan, maskulinoak anterozoideak dira, eta, femeninoak oosferak.

Emalketa

  1. Ernalketa. Gameto maskulinoa eta femeninoa elkartzea da, zelula berri bat eratzeko (arrautza edo zigotoa).
  2. Enbrioi garapena. Animaliengan, zigotoaren zelulak enbrioia sortzeko banatzen direnetik enbrioia animalia bihurtu arte garatzen deneko aldia barne hartzen du, eta landareen kasuan, hazia eratzen den arteko aldia.

Enbrioiaren garapena

Enbrioiaren ondorengo garapena

  1. Enbrioiaren ondorengo garapena. Prozesu hori, jaiotzaren edo erneketaren ondoren, ugaltzeko gaitasuna duen heldu bat eratzen denean amaitzen da.

Ugalketa moten abantailak eta desabantailak

ASEXUALA SEXUALA

Abantaila

Sinpleagoa da eta populazioaren hazkuntza azkarra bermatzen du

Desabantaila

Ondorengoek haien sortzaileen material genetiko ia berdina dute, beraz, populazio guztiaren ezaugarriak berdinak dira. Ingurunea haien aurkako modu batean aldatuko balitz, indibiduo guztiak desagertuko lirateke Konplexuagoa da Aldakortasun genetikoa. eboluzio aldetik abantailatsua, inguruneak modu naturalean hautatzen baititu ezaugarri egokienak dituzten izakiak.

Ziklo zelularra

Ziklo zelularrak zelula jaio edo sortzen denetik, bitan zatitzen den arte ematen diren gertakarien multzoa da. Zikloaren iraupena oso aldakorra da, zelula zein motakoa den, eta kanpoko faktoreak ere nolakoak diren. Bakterioen kasuan, zikloak minutu gutxi batzuk irauten ditu, globulu gorrien ama-zelulen kasuan ordu batzuk, eta neuronen kasuan, gure bizitza osoa.

Zelula Eukariotoen ziklo zelularrak bi aldi ditu:

  • Zatiketa edo mitosia (M fasea)
  • Interfasea: Beste hiru fasetan sailkatzen da:
    • G1 fasea
    • S fasea
    • G2 fasea

Zatiketa edo M fasea Interfasea

Hor gertatzen da zelularen zatiketa: mitosia edo nukleoaren zatiketa eta zitozinesia edo zitoplasmaren zatiketa.

Zelularen bi zatiketaren arteko aldia da. Zelularen hiru egoera barnebiltzen ditu: G1, S eta G2.

G, fasea Zelula handitu egiten da eta proteinak eta zelularen beste osagai batzuk sintetizatzen ditu. S fasera igarotzeko barneko zein kanpoko baldintzak egokiak diren ala ez jakiteko mekanismoak ditu zelulak.

S fasea G2 fasea Zelulak hazten eta kontrola egiten jarraitzen du, hurrengo zatiketa gertatzeko beharrezkoa baita. Zelulen osagaien sintesia guztiz amaitzen da, hurrengo zatiketetan zelulen artean berdin banatzen dela bermatzeko.

Aldirik garrantzitsuena da, hor material hereditarioa (DNA) bikoiztu egiten baita, ziklo zelularra amaitzean, bi zelulakumeek jatorrizko zelularen informazio bera izan dezaten.

Nukleo interfasikoa

Mitosiaren aurretik eta ondoren ikusten den nukleoari, hau da, zatiketa zelularra gertatzen ari ez den momentuan, nukleo interfasikoa esaten zaio.

Hauek dira interfasean zehar ikus daitezkeen nukleoren osagaiak:

  • Bilduki nuklearra: Material genetikoa inguratzen duen mintz bikoitza da. Zenbait poro ditu, haietatik sartzen eta irtetzen dira molekula txikiak. Poroek kontrolatu egiten dute molekula handien pasoa (RNA eta proteinak bezalakoak)
  • Kromatina: DNA eta histona deritzen proteinez osatuta dago. DNA histonen inguruan kiribiltzen da. Bi motatako kromatina dago:
    • Eukromatina: laxoagoa, genetikoki aktiboagoa
    • Heterokromatina: trinkoagoa da, ez du gene transkripzioan parte hartzen
  • Nukleoloa: RNA molekulak sortzen dira bertan, gero molekulok zitoplasmara mugitzen dira erribosomak eratzeko.
  • Nukleoplasma: Nukleoaren barneko egitura da.
  • Lamina nuklearra: Bilduki nuklearraren barneko egitura proteinkoa da. Horri itsatsita daude DNA molekulak. Lamina nuklearra Erretikulu endoplasmatiko pikortsua Zentrosoma Bildukin nuklearra Eukromatina Nukleoloa Nukleoplasma Heterokromatina Histonak Poro nuklearrak Erribosomak

Nukleoaren zatiketa

Zelula M fasean edo zatiketa fasean sartzen denean nukleoak itxura aldatzen du. Lamina nuklearra eta nukleoloak ez dira ikusten eta bilduki nuklearra desantolatzen da. Kromatina zuntzak haien baitan kiribiltzen dira, horrela eratzen dira kromosomak.

Kromosomak

Kromosomak DNA molekulak dira, proteinei lotuta daude eta kromatina kondentsatuz eta paketatuz sortzen dira.

Kromosomen funtzioa

S fasean bikoiztutako DNA nukleoplasman nahasita egoteari utzi eta ordenatu egiten da, horri esker, gero errazago bana daiteke bi zelulakumeetan. Gainera DNA hauskaitza egiten da, kromosomak eratuz paketatuta dagoelako,

Kromosomen kopurua

Organismo eukarioto gehienek bi kromosoma sorta dituzte zeluletan. Guraso zelula bakoitzak zelula sexualen bidez ematen duen kromosoma kopuruari zenbaki haploide (n) deritzo. Sorta bat aitak ematen du eta bestea amak. Kromosomen kopuru osoari diploide deritzo (2n). Gizakiak (Homo sapiens) 2n=46 kromosoma ditu.

Organismo baten zelula somatikoetan kromosomak bikoteetan daude. Hots, zelula horiek bi kromosoma sorta dituzte. Kromosoma homologoa organismo eukarioto diploideetan dagoen kromosoma- bikoteko bakoitza da. Kromosoma homologoek jatorri ezberdina dute; bat amarengandik dator (obulu batetik), eta bestea aitarengandik (espermatozoide batetik) biek itxura eta neurri bera dute eta organismoaren bereizgarri morfologiko eta funtzional berdinentzako informazio hereditarioa ematen dute.

Ugalketan parte hartzen ez duten zelulak somatikoak dira, bi kromosoma sorta dituzte, beraz, diploideak dira. Ugalketan parte hartzen duten zelulei hozi zelula edo zelula sexual deitzen zaie eta horiek gametoak sortzen dituzte. Gametoek kromosoma sorta bakarra dute, eta beraz, haploideak dira.

Kromosomen forma

Kromosoma baten erdi bakoitzari kromatida deritzo. Kromatidak elkarren berdin- berdinak diren DNA molekulak dira; interfaseko bikoizketaren ondorio dira eta kromatida ahizpa esaten zaie.

Kromatida bakoitzean, zentromeroak banantzen dituen zatiak besoak dira.

Zatiketaren hasieran, estugune batek (zentromeroa) elkartzen dituen bastoi bikoitz gisa agertzen dira kromosomak.

Zatiketa amaitzean, kromatida ahizpak banandu egiten dira eta, beraz, zelulakume bakoitzak kromatida bakarraren kromosoma sorta bat jasotzen du.

Kromosomaren muturrak, zentromerotik aldenduen daudenak, telomeroak dira.

Zentromeroaren kokapenaren arabera zenbait kromosoma mota daude:

Metazentrikoa Submetazentrikoa Akrozentrikoa Telozentrikoa

Zentromeroa kromosomaren Zentromeroa erdigunetik hurbil dago eta besoak ez dira berdin- Zentromeroa mutur batetik hurbilago dago eta besoek ez dute luzera bera.

Zentromeroa mutur batean dago; beraz, beso batzuk ia ez dira ikusten edo erdigunean dago eta besoek luzera berdina dute. 7 7 berdinak. desagertu egin dira.

Kromosoma sexualak

Zenbait organismotan, sexuetako batek kromosoma desberdinen parea izaten du. Pare horretako kromosomak kromosoma sexualak dira, gainerakoak autosomak dira.

XY zehaztapen sistema

Ugaztunen bereizgarri da. Emeak XX dira eta haien gametoek X kromosoma daramate beti; hori dela eta, sexu homogametikoa dira emeak.

Arrak XY dira eta X kromosoma edo Y kromosoma duten gametoak sortzen dituzte; sexu heterogametikoa dira.

ZW zehaztapen sistema

Hegaztiek eta tximeletek duten sistema da, besteak beste. Kromosoma sexualak Z eta W hizkien bidez izendatzen dira.

Sexu femeninoa heterogametikoa da (ZW) eta sexu maskulinoa homogametikoa (ZZ).

XO zehaztapen sistema

Arrainek, intsektuek eta anfibioek bereizgarri duten sistema da. Haietan, kromosoma sexual bat galdu izanak zehazten du sexua.

Hala, badira ZO emeak eta X0 arrak.

Kariotipoa

Kariotipo bat zelula baten kromosoma pareen multzo osoa da, haien formaren eta neurriaren arabera sailkatuta eta ordenatuta.

Kromosoma guztiek oinarrizko egitura komuna izan arren, badituzte horiek identifikatzeko eta sailkatzeko modua ematen duten banakako ezaugarriak: luzera, zentromeroaren kokapena eta tindatzen direnean banda eredu bereizgarria izatea

B D E 2 17 : : F G 20 21 22 11 21 xx XY = 80 9

Can’t find what you’re looking for?

Explore more topics in the Algor library or create your own materials with AI.