Dokumentua Nerbio Sistema eta Sistema Endokrinoaren Koordinazioa Gizakiengan gaiari buruzkoa da. Pdf honek, Batxilergoko Biologia ikasgaiarentzat, giza gorputzeko nerbio eta sistema endokrinoaren arteko interakzioa eta koordinazioa aztertzen ditu, funtzioak eta osagaiak zehaztuz.
See more27 Pages


Unlock the full PDF for free
Sign up to get full access to the document and start transforming it with AI.
-Erlazio funtzioaren bidez, izaki bizidunek beren barne ingurunean nahiz inguruan gertatzen diren aldaketak edo estimuluak hautematen eta interpretatzen dituzte, horiei guztiei erantzun egokia emateko. -Erlazio funtzioari esker, izaki bizidun bakoitzak lortzen du:
· Bere gorputzeko organo, aparatu eta sistema guztiek modu koordinatuan eta batera funtzionatzea. -Erlazio funtzioan, zentzumen errezeptoreek, nerbio sistemak, sistema endokrinoak eta lokomozio aparatuak hartzen dute parte. Hauek dira funtzio honetan zerikusia duten elementuak:
-Estimuluak organismoan erantzunen bat sortzeko gai diren kanpo edo barne faktoreak dira. -Estimuluei esker, izaki bizidunak interakzioan daude beren ingurunearekin eta horretara moldatzen dira. Hori ezinbestekoa da organismoak bizirik iraun dezan eta barne orekari euts diezaion. -Zentzumen hartzaileak estimuluen hautematean espezializatutako egiturak dira. -Non kokatuta dauden, zentzumen hartzaileak kanpo hartzaileak edo barne hartzaileak izan daitezke.
· Kanpo hartzaileak. Organismoaren eskualde gutxi asko azalekoetan kokatuta dauden zentzumen hartzaileak dira. Kanpoaldetik datozen estimuluak hautematen dituzte, tenperatura eta argia, besteak beste. Zer estimuluk kitzikatzen dituzten, horren arabera sailkatzen dira. · Barne hartzaileak. Organismoaren barruan kokatutako zentzumen hartzaileak dira. Barnealdeko aldaketak (presioa, tenperatura, azidotasuna, oxigenazioa, etab.) hautematen dituzte. Egarria, gosea, goragalea, mina edo bestelako barne sentsazio jakin batzuk sortzen direnean bakarrik jabetzen gara hartzaile hauen jardueraz.
Mekanohartzailea Aldaketak energia mekanikoan Entzumena Belarriak Oreka Ukimena: presio eta ukipen santsazioak Termohartzailea Aldaketak energia termikoan Ukimena: hotz eta bero sentsazioak Azala Fotohartzailea Aldaketak energia elektromagnetikoan (argia) Ikusmena Begia Kimiohartzailea Aldaketak substantzia kimikoen kontzentrazioan Usaimena Sudurra Dastamena Mihia 118. ORR. 1.ETA 2. ARIKETAK
-Nerbio ehuna bi zelula motaz osatuta dago: neuronak eta neuroglia. -Neuronak oso espezializatuta daude nerbio bulkadaren sorreran eta transmisioan, eta zatitzeko gaitasuna galdu dute. Neuronak zati hauek ditu: dendritak, soma eta axoia.
· Dendritak. Zelularen luzakin laburrak, adarkatuak eta ugariak dira, somatik ateratzen direnak. Nerbio bulkadaren sarbidea dira. · Soma. Neuronaren gorputz zelularra da. Hantxe daude nukleoa eta zelularen gainerako organuluak. · Axoia. Somatik ateratzen den luzakin luzea da eta muturra adarkatuta dauka. Axoitik irteten da nerbio bulkada. -Neuroglia neuronen artean dauden zelula batzuek osatzen dute. Zelula horiek neuronak babesteaz eta elikatzeaz arduratzen dira. -Hainbat motatako neuroglia zelulak daude, eta horien artean astrozitoak, oligodendrozitoak eta Schwann zelulak nabarmentzen dira.
· Oligodendrozitoak. Nerbio sistema zentraleko neuronen axoien inguruan dagoen mielina zorroa eratzen dute. ● Schwann zelulak. Nerbio sistema periferikoko neuronen axoien inguruan dagoen mielina zorroa eratzen dute. 138.ORR. 1, 2 ETA 4 ARIKETAK
-Estimulu bat jasotakoan, neuronak kitzikatu egiten dira; horren ondorioz, nerbio bulkada bat sortzen da, neuronan zehar transmititzen dena, noranzko bakarreko korronte elektriko baten antzera: dendritetan hasi, eta axoitik irteten da. -Elkarren ondoan dauden neuronak SINAPSI izeneko konexioen bidez komunikatzen dira elkarren artean. Bi sinapsi mota daude: kimikoa eta elektrikoa. Sinapsi kimikoa da gehienetan gertatzen dena eta bitartekari kimiko batzuei esker gertatzen da, hots, neurotransmisoreei esker.
-Sinapsi elektrikoan, nerbio bulkada korronte elektriko gisa igarotzen da neurona batetik bestera. Animalia ornogabeetan gertatzen da, nagusiki, bai eta ornodunen zelula batzuetan ere (erretinan, esate baterako).
-Sinapsi kimikoa hurrengo urratsak ditu:
139.ORR. 5, 6 ETA 7 ARIKETAK
-Nerbio sistemak organismoaren funtzionamendua koordinatzen du. Nerbio ehunak eratzen du, eta, bi osagai ditu: NERBIO SISTEMA ZENTRALA (NSZ) eta NERBIO SISTEMA PERIFERIKOA (NSP).
Nerbio sistema zentrala Nerbio sistema periferikoa Entzefaloa Garuna Nerbio sistema somatikoa Nerbio sistema autonomoa Zerebeloa Nerbio sentsitiboak Sinpatikoa Bizkarrezur erraboila Nerbio motorrak Parasinpatikoa Bizkarrezur muina
-Gizakien funtzio kognitibo nagusiak biltzen dira nerbio sistema zentralean, eta hura arduratzen da koordinazio eta integrazio orokorraz ere. -Nerbio sistema zentralean, bi zona bereiz daitezke: substantzia grisa, neuronen somek eta dendritek osatutakoa; eta substantzia zuria, mielinaz estalitako neurona axoiek osatutakoa. -Nerbio sistema zentrala entzefaloak eta ornomuinak osatzen dute, eta garezurrak, bizkarrezurrak eta meningeek babesten dituzte bi osagai horiek.
-Entzefaloa garezurraren barruan babestuta dago. Entzefaloan, hiru atal bereizten dira: garuna, zerebeloa eta enbor entzefalikoa.
· GARUNA. Garunak bi hemisferio ditu. Garunean, batik bat, borondatezko ekintzak eta estimuluei ematen zaizkien erantzunak kontrolatzen dira. ● ZEREBELOA. Entzefaloaren atzeko aldean dago. Bere funtzioak mugimenduak koordinatzea eta oreka kontrolatzea dira. · ENBOR ENTZEFALIKOA. Entzefaloaren oinarrian kokatuta dago. Funtzio automatikoak kontrolatzen dira (adibidez, arnasaren eta bihotzaren erritmoak, irensketa, eztula, gorakoa, gorputzaren tenperatura eta abar).
-Ornomuina nerbio kate bat da, bizkarrezur erraboiletik abiatu, eta gorputzaren bizkarraldetik doana. -Ornomuina zeharka ebakiz gero, honako atal hauek bereiz daitezke: substantzia zuria eta substantzia grisa. - Bizkarrezur muinak bi funtzio betetzen ditu:
· Funtzio eroalea. Zentzumen korronteak hartzaileetatik entzefaloan dagozkien eremuetara eramaten ditu, eta entzefaloan prestatutako erantzun motorrak organo efektoreetara. ● Funtzio erreflexua. Oharkabeko erantzun motorrako edo ekintza erreflexuak prestatzen ditu, egoera arriskutsuetan automatikoki egiten direnak. 140.orr 12 eta 13
-Nerbio sistema periferikoa nerbioek (mielina zorroaz inguratuta dauden axoi multzoak dira) eta nerbio gongoilek osatzen dute. Nerbio sistema periferikoak organo periferikoekin, hartzaileekin eta efektoreekin lotzen du nerbio sistema zentrala. -Nerbioak beti ateratzen dira nerbio sistema zentraletik. Zer eremutatik datozen, nerbio kranialak edo bizkarrezurreko nerbioak izan daitezke.
Entzefalotik ateratzen dira. 12 pare dira. Betetzen duten funtzioaren arabera, zentzumenezkoak, motorrak edo mistoak izan daitezke. ● Zentzumenezkoak. Nerbio aferenteak dira, zentzumen hartzaileetatik datorren informazioa bideratzen baitute. Horrelakoak dira usaimen nerbioa, nerbio optikoa eta entzumen nerbioa. · Motorrak. Nerbio eferenteak dira, organo efektoreetara bideratzen baitute informazioa. Horrelakoa da, adibidez, nerbio hipoglosoa, mihiaren mugimenduak kontrolatzen dituena. · Mistoak. Zuntz aferenteak eta eferenteak dituztenez, bi eratako informazioak transmititzen dituzte. Nerbio mistoen adibide dira aurpegiko nerbioa eta nerbio glosofaringeoa, mihiaren dastamen bulkadak jaso, eta listu guruinak estimulatzen baitituzte, listua jariatzeko.
-Ornomuinetik ateratzen dira. 31 pare dira. Beti mistoak dira. = Funtzionalki, nerbio sistema periferikoa bi zatitan banatuta dago: nerbio sistema somatikoa (NSS) eta nerbio sistema autonomoa (NSA).
I. Usaimen nerbioa II. Ikusmen nerbioa III. Nerbio okulomotor komuna IV. Troklearra edo patetikoa V. Trigeminoa VI. Kanpoko nerbio okulomotorra VIII. Bestibulo koklearra IX. Glosofaringeoa VII. Aurpegikoa XII. Hipoglosoa X. Pneumogastrikoa edo bagoa XI. Espinala Nerbio zerbikalak (8 pare) Nerbio dortsalak (12 pare) Nerbio lunbarrak (5 pare) Sakroko nerbioak (5 pare) Kokzixeko nerbioak (1 pare)