Dokumentua zelulen ugalketari buruz. Pdf-a zelulen eta organismoen ugalketa aztertzen du, ugalketa sexuala eta asexuala bereiziz. Batxilergoko Biologia ikasleentzat, mitosiaren faseak, ugalketa asexualeko mekanismoak, kromosoma sexualak eta kariotipoa lantzen ditu, ariketa praktikoekin osatuta.
See more18 Pages


Unlock the full PDF for free
Sign up to get full access to the document and start transforming it with AI.
Zelula oro dator beste zelula batetik. Hori posible izateko, zelulak ugaldu egin behar dira. Bestalde, organismo guztiek, bai zelulabakarrek, bai zelulaniztunek, horien espezieak iraunarazteko mekanismoak ere badituzte.
Izaki bizidunek espezie bereko banako berriak sortzeko erabiltzen duten prozesuari ugalketa esaten zaio.
Izaki bizidun berriak zelula bakar batetik sor daitezke, zelula multzoetatik edota jatorrizko organismoetatik bereizitako zatietatik.
Ugalketarako bi modu nagusi daude: asexuala eta sexuala
Ugalketa asexuala oso zabalduta dago izadian, bai izaki zelulabakarretan bai zelulanitzetan. Ugalketa asexualak ez du bi sexuetako izakiek parte hartzea eskatzen, eta izaki baten ondorengo guztiak haren berdin-berdinak dira genetikari dagokionez. Ugalketa asexuala egiteko zenbait modu daude:
2· Zatiketa edo bereizketa: Organismo zelulaniztun bat bi zatitan edo gehiagotan banatzen da eta bakoitzak organismo oso bat eratzen du, adibidez itsas izarretan edo planarietan.
Bi izakik hartzen dute parte, gameto deritzen zelula batzuen bidez. Espezie gehienak sexubakarrak edo dioikoak dira, eta kasu horretan sexu desberdina duten banakoek sortzen dituzte gametoak. Baina, beste kasu batzuetan, bi gameto motak izaki berdinak sor ditzake, horiei hermafrodita edo monoiko deritze.
Honakoak dira sexu bidezko ugalketaren urratsak:
Emea d' Arra S Obuluak Espermatozoideak
Emalketa
Enbrioiaren garapena
Enbrioiaren ondorengo garapena
ASEXUALA SEXUALA
Sinpleagoa da eta populazioaren hazkuntza azkarra bermatzen du
Ondorengoek haien sortzaileen material genetiko ia berdina dute, beraz, populazio guztiaren ezaugarriak berdinak dira. Ingurunea haien aurkako modu batean aldatuko balitz, indibiduo guztiak desagertuko lirateke Konplexuagoa da Aldakortasun genetikoa. eboluzio aldetik abantailatsua, inguruneak modu naturalean hautatzen baititu ezaugarri egokienak dituzten izakiak.
Ziklo zelularrak zelula jaio edo sortzen denetik, bitan zatitzen den arte ematen diren gertakarien multzoa da. Zikloaren iraupena oso aldakorra da, zelula zein motakoa den, eta kanpoko faktoreak ere nolakoak diren. Bakterioen kasuan, zikloak minutu gutxi batzuk irauten ditu, globulu gorrien ama-zelulen kasuan ordu batzuk, eta neuronen kasuan, gure bizitza osoa.
Zelula Eukariotoen ziklo zelularrak bi aldi ditu:
Zatiketa edo M fasea Interfasea
Hor gertatzen da zelularen zatiketa: mitosia edo nukleoaren zatiketa eta zitozinesia edo zitoplasmaren zatiketa.
Zelularen bi zatiketaren arteko aldia da. Zelularen hiru egoera barnebiltzen ditu: G1, S eta G2.
G, fasea Zelula handitu egiten da eta proteinak eta zelularen beste osagai batzuk sintetizatzen ditu. S fasera igarotzeko barneko zein kanpoko baldintzak egokiak diren ala ez jakiteko mekanismoak ditu zelulak.
S fasea G2 fasea Zelulak hazten eta kontrola egiten jarraitzen du, hurrengo zatiketa gertatzeko beharrezkoa baita. Zelulen osagaien sintesia guztiz amaitzen da, hurrengo zatiketetan zelulen artean berdin banatzen dela bermatzeko.
Aldirik garrantzitsuena da, hor material hereditarioa (DNA) bikoiztu egiten baita, ziklo zelularra amaitzean, bi zelulakumeek jatorrizko zelularen informazio bera izan dezaten.
Mitosiaren aurretik eta ondoren ikusten den nukleoari, hau da, zatiketa zelularra gertatzen ari ez den momentuan, nukleo interfasikoa esaten zaio.
Hauek dira interfasean zehar ikus daitezkeen nukleoren osagaiak:
Zelula M fasean edo zatiketa fasean sartzen denean nukleoak itxura aldatzen du. Lamina nuklearra eta nukleoloak ez dira ikusten eta bilduki nuklearra desantolatzen da. Kromatina zuntzak haien baitan kiribiltzen dira, horrela eratzen dira kromosomak.
Kromosomak DNA molekulak dira, proteinei lotuta daude eta kromatina kondentsatuz eta paketatuz sortzen dira.
S fasean bikoiztutako DNA nukleoplasman nahasita egoteari utzi eta ordenatu egiten da, horri esker, gero errazago bana daiteke bi zelulakumeetan. Gainera DNA hauskaitza egiten da, kromosomak eratuz paketatuta dagoelako,
Organismo eukarioto gehienek bi kromosoma sorta dituzte zeluletan. Guraso zelula bakoitzak zelula sexualen bidez ematen duen kromosoma kopuruari zenbaki haploide (n) deritzo. Sorta bat aitak ematen du eta bestea amak. Kromosomen kopuru osoari diploide deritzo (2n). Gizakiak (Homo sapiens) 2n=46 kromosoma ditu.
Organismo baten zelula somatikoetan kromosomak bikoteetan daude. Hots, zelula horiek bi kromosoma sorta dituzte. Kromosoma homologoa organismo eukarioto diploideetan dagoen kromosoma- bikoteko bakoitza da. Kromosoma homologoek jatorri ezberdina dute; bat amarengandik dator (obulu batetik), eta bestea aitarengandik (espermatozoide batetik) biek itxura eta neurri bera dute eta organismoaren bereizgarri morfologiko eta funtzional berdinentzako informazio hereditarioa ematen dute.
Ugalketan parte hartzen ez duten zelulak somatikoak dira, bi kromosoma sorta dituzte, beraz, diploideak dira. Ugalketan parte hartzen duten zelulei hozi zelula edo zelula sexual deitzen zaie eta horiek gametoak sortzen dituzte. Gametoek kromosoma sorta bakarra dute, eta beraz, haploideak dira.
Kromosoma baten erdi bakoitzari kromatida deritzo. Kromatidak elkarren berdin- berdinak diren DNA molekulak dira; interfaseko bikoizketaren ondorio dira eta kromatida ahizpa esaten zaie.
Kromatida bakoitzean, zentromeroak banantzen dituen zatiak besoak dira.
Zatiketaren hasieran, estugune batek (zentromeroa) elkartzen dituen bastoi bikoitz gisa agertzen dira kromosomak.
Zatiketa amaitzean, kromatida ahizpak banandu egiten dira eta, beraz, zelulakume bakoitzak kromatida bakarraren kromosoma sorta bat jasotzen du.
Kromosomaren muturrak, zentromerotik aldenduen daudenak, telomeroak dira.
Zentromeroaren kokapenaren arabera zenbait kromosoma mota daude:
Metazentrikoa Submetazentrikoa Akrozentrikoa Telozentrikoa
Zentromeroa kromosomaren Zentromeroa erdigunetik hurbil dago eta besoak ez dira berdin- Zentromeroa mutur batetik hurbilago dago eta besoek ez dute luzera bera.
Zentromeroa mutur batean dago; beraz, beso batzuk ia ez dira ikusten edo erdigunean dago eta besoek luzera berdina dute. 7 7 berdinak. desagertu egin dira.
Zenbait organismotan, sexuetako batek kromosoma desberdinen parea izaten du. Pare horretako kromosomak kromosoma sexualak dira, gainerakoak autosomak dira.
Ugaztunen bereizgarri da. Emeak XX dira eta haien gametoek X kromosoma daramate beti; hori dela eta, sexu homogametikoa dira emeak.
Arrak XY dira eta X kromosoma edo Y kromosoma duten gametoak sortzen dituzte; sexu heterogametikoa dira.
Hegaztiek eta tximeletek duten sistema da, besteak beste. Kromosoma sexualak Z eta W hizkien bidez izendatzen dira.
Sexu femeninoa heterogametikoa da (ZW) eta sexu maskulinoa homogametikoa (ZZ).
Arrainek, intsektuek eta anfibioek bereizgarri duten sistema da. Haietan, kromosoma sexual bat galdu izanak zehazten du sexua.
Hala, badira ZO emeak eta X0 arrak.
Kariotipo bat zelula baten kromosoma pareen multzo osoa da, haien formaren eta neurriaren arabera sailkatuta eta ordenatuta.
Kromosoma guztiek oinarrizko egitura komuna izan arren, badituzte horiek identifikatzeko eta sailkatzeko modua ematen duten banakako ezaugarriak: luzera, zentromeroaren kokapena eta tindatzen direnean banda eredu bereizgarria izatea
B D E 2 17 : : F G 20 21 22 11 21 xx XY = 80 9