Documento de la Universidad sobre el discurso de Clara Campoamor en las Cortes Constituyentes de 1931. El Pdf analiza este discurso, la Ley Orgánica del Estado de 1967 y el Acuerdo de Bayona de 1945, ofreciendo una estructura esquemática con introducciones, ideas principales, antecedentes y consecuencias históricas para la asignatura de Historia.
Ver más33 páginas


Visualiza gratis el PDF completo
Regístrate para acceder al documento completo y transformarlo con la IA.
Aurreko testua hitzaldi politiko bat da. Clara Campoamorrek idatzia da, abokatua eta emakumeen eskubideen aldeko borrokan ibili zen sozialista. Espainiatik ihes egin behar izan zuen Gerra Zibilaren ondorioz. Testuaren xedea emakumeen sufragioaren onarpena lortzea da eta Kongresuko diputatuei dago zuzenduta dago. Kokapenari dagokionez, Gorteetan (gehiengoak sozialistak eta ezkertiarrak), Madrilen, idatzi zen, 2.errepublika garaian, behin behineko gobernuan, Niceto Alcala Zamora gobernuburu zelarik.
Honako ideia hauek aipatzen dira testuan. Batetik lehenengo parrafoan emakumeearen askatasuna eta eskubideak onar ditzaten azparrimatzen du, hasieran egin ditzaketen hanka-sartzeak errespetzea eskatuz. Bigarren parrafoan berriz, emakumeen sufragioa konstituzioan ezartzeak ekarriko dituen abantailak aipatzen ditu, horien artean lehen nazio latindarra izango litzateke emakumeen askatasuna onartzen zuena eta emakume eta gizonak maila berean egongo lirateke elkarren kide izanez.
Aurrekariei dagokienez, Alfontso XIII.a (1903-1923) zen errege, 1923an Primo de Riverak estatu kolpea eman zuen arte, une hartan Primo de Riveraren diktadurari (1923-1930) hasiera eman zitzaion eta zazpi urtez bera egon zen boterean. Primo de Riveraren diktaduraren ondoren, Euskal Herriak eta Espainiak Errepublika ezartzea aukeratu zuten bide demokratikotik. 1931an Udal Hauteskundeak eman ziren eta errepublikarrak izan ziren garaile. Alfontso Xlll.na erbesteratzeko negoziak egin ziren; Monarkia garaiarekin amaituz, ondorioz Monarkiatik Errepublikarako trantsizio baketsua eman zen. 1931ko apirilaren 14ean Behin-behineko gobernua osatu zuten, Niceto Alcala Zamora gobernuburu eta beste hainbat ordezkarik (Manuel Azaña, Alejandro Lerroux, Indalecio Prieto ... ). Erreforma garaia eman zen honen ondoren, bertan erreforma militarra, nekazaritza erreforma, eta erlijioaren erreforma izan ziren nagusienak. Azken honek hainbat eragin izan zituen. Pedro Segura kardinalak erreforma honen aurkako pastorala idatzi zuen eta honen aurrean jendeak aurkako jokabidea hartu zuen, 1931ko maitzaren 11n ehundaka konbentu eta eliza errez. Azkenik, urte berdineko ekainak 28an konstituzio berria osatzen hasi ziren abenduan 9an onartu zena
Clara Campoamorrek hitzaldian eskubide naturalak aldarrikatzen ditu, gizaki guztiek jaiotzetik dituztenak: askatasuna, bizitza eta eskubide politikoak. Historikoki emakumeei eskubide hauek ukatu zaizkie, eta Campoamorrek sufragioaren aldeko aldarrikapena egiten du. Emakumeen boto-eskubidea eztabaida bizia izan zen Gorteetan. Bi emakume bakarrik ziren diputatu: Clara Campoamor eta Victoria Kent. Gorteetan hiru jarrera zeuden: sufragioaren aurkakoak, berehala onartzearen aldekoak (Campoamor barne), eta unea egokia ez zela uste zutenak (Kent eta beste batzuk), emakumeek Elizaren eragin handia zutelako. Azkenean, sufragioa 161 botorekin onartu zen, 121 kontra eta ia 200 abstenituta. 1933ko hauteskundeetan eskuinak irabazi zuen, eta emaitza emakumeen botoari egotzi zioten askok, nahiz eta errealitatean ezkerraren banaketak eragin zuena izan. Printzipioeneta interes politikoen arteko talka nabarmena izan zen. Campoamorrek eskubideak onartzearen alde egin zuen, eta Espainia Latinoamerikako herrialdeen artean sufragioa onartzen lehena izan zen.
Ondorengoei dagokienez, 1931-33 urtetan biurteko erreformista eman zen, zeinak Behin-behineko gobernuaren erreformekin jarraitu zuen. Manuel Azaña zuen presidente eta Indar errepublikarrak sozialistak eta nazionalistak biltzen zituen. Erreformen artean, nekazaritzaren erreforma, erlijioaren auzia, autonomia euskal estatuan, erreforma militarra eta hezkuntza erreforma eman ziren. 1933an ordea biurteko eskuindarrak hartu zuen boterea. 1934an ordea, 1934ko Urriako iraultza eman zen eskuindarren eta ezkertiarren arteko tentsioaren gorakadaren ondorioz. Handik aurrera gobernuaren egonkortasun eza nabaria zen eta Lerroux estraperloko auzi batean nahastu zen, honek, kalte handia eragin zion biurteko eskuindarren gobernuari eta ondorioz, biurteko eskuindarrari amaiera eman zitzaion. Azkenik 1936an Fronte Popularra sortzeko erabakia hartu zen ezkertiar errepublikarrak bildu eta 1936ko hauteskundetan parte hartzeko.
Testu honek garrantzi historiko handia du, batez ere emakumeen eskubideen historian. Sufragioaren onarpena lorpen handia izan zen, eta horrekin batera dibortzioa, emakumearen autonomia eta askatasuna ere aurrerapauso handiak izan ziren. Hala ere, II. Errepublikak Gerra Zibila galdu zuen, eta Francoren diktadurak emakumeen eskubideak
Testu mota: Hitzaldi politikoa Egilea: Clara Campoamor, sozialista, feminista, abokatua
Xedea: Emakumeen sufragioa lortzea Kokapena: Gorteetan, Madrilen, 2. errepublika, behin behineko gobernua, gehiengoak sozialistak eta ezkertiarrak
Aurrean dugun testua programa politiko bat da, tesu politikoa. Testu honen egilea kolektiboa da, Fronte Ppularrean parte hartutako alderdi politikoek idatzi baitzuten, (errepublikarrak sozilastak, komunistak, katalanak eta gallegoak) ezkertiarren koalizioa hain zuzen ere. Kokapenari dagoekionez, Madrilen idatzia da, estatuaren hiriburuan, El Socialista aldizkarian argitaratu baitzen. Horrez gain, 1936ko urtarrilen dago idatzita, bigarren errepublika garaian, biurteko eskuindarraren bukaeran eta gerra zibilaren aurretik, Fronte Popularra gobernura iritsi aurretik, otsailean egin baitziren hauteskundeak.
Ideia nagusiei erreparatuz, 6 parrafotan daude banatuta. Lehengoan, alderdiak hauteskunde lehia ikusten duela eta honen aurrean kolisio bat egin dutela dio, horretarako plan politiko komuna adostu dutela esanez. Bigarrenean, irabaziz gero, 1933ko azaroaz geroztik egindako delitu politiko eta sozialen amnistia zabala emango dutela esanten du. Hirugarrenean berriz, konstituzioaren agintea berrezarriko dutela aipatzen da. Laugarrenean, sozialisten neurri iraultzaileak aipatzen dira, lurrak publiko bihurtu eta nekazarien eskutan jartzearena esaterako, ordea errepublikarrak ez dute onartzen. Segidan, bostagarrenean, berriz sozialisten eta erreublikarren arteko desadostasunak ikusten dira, Sozialistak bankuak publiko jarri nahi dituzte, errepublikarrak kontra daude baina hobetzearen alde. Azkenik, seigarrengo parrafoan, langileen baldintza material eta moralak hobetzeaz hitz egiten du, produkzioaren interes orokorrak kontuan hartuta.
Aurrekariei dagokienez, Primo de Riveraren diktaduraren ondoren(1923-1930), Euskal Herriak eta Espainiak Errepublika ezartzea aukeratu zuten bide demokratikotik. 1931an Udal Hauteskundeak eman ziren eta errepublikarrak izan ziren garaile. Alfontso Xlll.na erbesteratzeko negoziak egin ziren; Monarkia garaiarekin amaituz, ondorioz Monarkiatik Errepublikarako trantsizio baketsua eman zen. 1931ko apirilaren 14ean Behin-behineko gobernua osatu zuten, Niceto Alcalá Zamora gobernuburu eta beste hainbat ordezkarik (Manuel Azaña, Alejandro Lerroux, Indalecio Prieto ... ) osatua. Erreforma garaia eman zen honen ondoren, bertan erreforma militarra, nekazaritza erreforma, eta erlijioaren erreforma izan ziren. Azken honek hainbat eragin izan zituen. Pedro Segura kardinalak erreforma honen aurkako pastorala idatzi zuen eta honen aurrean jendeak aurkako jokabidea hartu zuen, 1931ko maitzaren 11n ehundaka konbentu eta eliza errez. Urte berdineko ekainak 28an konstituzio berria osatzen hasi ziren abenduan 9an onartu zena. 1931-33 artean bi urteko erreformistak egon ziren boterean, presidente Alcala Zamora eta gobernuburu Manuel Azaña ziren eta erreformekin jarraitu zuten eta aurrekoez gain autonomia eta heziketa erreforma ere egin zituzten. 1933-36 bitartean Biurteko Eskuindarraren garaia izan zen, hauek kontraerreformistak ziren. Gobernu hau Alejandro Lerrouxen Errepublikar Alderdi Erradikalak eta CEDAK, Jose Maria Gil-Robles buru zuenak osatzen zuten. Hauek erreformak deuseztatu zituzten. 1934 ordea Urriko iraultza eman zen eskuindar eta ezkertiarren arteko tentsioen ondorioz. Hortik aurrera gobernuak egonkortasuna galdu zuen eta Lerroux estraperloko auzi batean nahastu zelako dimititu zuen, ondorioz Biurtekoeskuindarraren amaiera iritsi zen. 1936an, berriz ere hauteskunde orokorrak antolatu ziren eta hauek irabazteko ezkertiarrak elkartu ziren Fronte Popularra sortuz.
1936an, hauteskunde orokorrak antolatu ziren eta hauek irabazteko ezkertiarrak elkartu ziren Fronte Popularra sortuz. Fronte Popularrak irabaziz gero, ezarriko lituzketen neurriak aipatzen dira bigarren parrafoan, hau da, programan amnistia ezarriko lukete, atxilotuta dauden ezkerrtiarrak ateratzeko helburuarekin. Hirugarren parrafoan dionez 31ko konstituzioa berrezartzea da helburu, hura ere ezkertiarra baitzen, ordea eskuindarrak konstituzio honen kontra agertuko dira, beraz agintean egon ziren bitarte horretan ez zuten errespetatu. Ondoren lurren banaketa aipatzen da. Lurrak nazionalizatu gabe zeuden. Errepublikarren eta sozioalisten arteko tentsioa areagotu zuen honek. Sozialistak lur pribatuak publikoak egin nahi zituzen nekazariei emateko, ordea, errepublikarrak desados egongo dira honen aurreaan. Banketxeen sistemarekin hartu beharreko erabakien aurrena ere sozilalisten eta errepublikarren arteko tentsioa nabarmena zen. Sozialisak banketxe sistema nazionaliztu nahi zuen baina errepublikarrak ez daude bat horrekin, ordea bai banketxe sistema aldatu eta hobetzearekin. Azkenik interes publiko eta aurrerapen sozialeko arrazoiek bultzatutako askatasun demokratikoko erregimena ezarriko dutela aipatzen da.
Fronte Popularraren hauteskunde garaipenak eta gobernuan egon arren, koalizioaren helburuak ez ziren guztiz betetzen. Hasteko, desadostasunak eta tentsioak zeuden sozialisten eta errepublikanoen artean, eta horrek gobernuaren egonkortasuna kaltetzen zuen. Eskuindarrak ere mugimenduak egiten hasi ziren Errepublikarekin aimaitu nahi baitzuten. Gorteetan Jose Calvo Sotelo eta Jose Maria Gil-Robles izan ziren eskuindarren eledun oldarkorrenak. Errepublikaren aurkako kospirazioa prest zegoenean Calvo Sotelo (eskuindarra) eta Castillo (ezkertierra) hil zituzten eta ondorioz gatazka areagotu zen. Honen aurrean, monarkikoei eta karlistei deitu zitzaien Errepublika eraisteko. 1936 uztailaren 17an Marokon eta 18an Altxamendu nazionala eman zen Francoren gidaritzapean. Altxamenduaren ondorioz Gerra Zibila (1936-39) hasi zen, ondorioz, Errepublika desegin eta ondoren Francok diktadura ezarri zuen (1939-75).
Testu honek garrantzi historiko eta politiko handia du. Batetik, Fronte Popularraren hauteskunde programaren oinarrizko ideiak azaltzen ditu, eta horrek erakusten du nola zen gizarte erreforma eta langileen eskubideen aldeko estrategia. Bestetik, testuak koalizioaren barneko tentsioak eta desadostasunak agerian uzten ditu, eta, azkenik, gobernuaren ahultasuna eta gizartearen egoera latza islatzen ditu. Gerra Zibilak, ordea, testu honetan jasotako helburuak eta erreformak ezinezko bihurtu zituen, eta testua garaiko gizarte-egoera eta politikari buruzko informazio baliotsua eskaintzen du.