La crisis de la Restauración y las reformas de la Segunda Repùblica

Documento sobre la crisis de la Restauración española (1902-1931) y las reformas de la Segunda Repùblica (1931-1936). El Pdf de Historia para Bachillerato explora los intentos de reforma fallidos, la emergencia de la oposición, la Guerra de Marruecos y las reformas militares, religiosas, territoriales, agrarias, educativas y laborales.

Ver más

13 páginas

Visualiza gratis el PDF completo

Regístrate para acceder al documento completo y transformarlo con la IA.

Vista previa

Nola hasi zen krisia Berrezarkuntzan (1902-1931)?

Multikausalitatea interpretatzea | Informazioa antolatzea | Prozesu historikoak aztertzea Nahikoa ez ziren erreforma-saiakerek ... Alfontso XIII.a tronura heldu zen, 1902an, 1876ko Konstituzioaren babesean, Espainia monarkia parlamentario gisa definitzen baitzuen. Aurreko etapako boterearen txandakatzean oinarritutako alderdi biko sistema mantendu egin zen, lider berriekin: José Canalejas liberala eta Antonio Maura kontserbadorea. 1898ko krisi larriak eragindako erreforma- eta berrikuntza-eskakizunei erantzuteko, kazikismoa eta hauteskunde-iruzurra desagerrarazteko saiakerak egin ziren, baina emaitza oso eskasekin. Horrez gain, Elizak bizi publikoan eta hezkuntzan zuen eragina murrizteko saiakera egin zen (Kandaduaren Legea); babes sozialerako lehen legeak ezarri ziren; oinarrizko produktu batzuen gaineko zergak murriztu ziren, eta Kataluniako Mankomunitatea sortu zen: lehenengo pausoa, estatua deszentralizatzeko. Soldadutzaren erreforma, ordea, ez zen gauzatu. Soldadutza, oro har, klase behartsuenek egiten zuten, ezin baitzioten ordezko bati ordaindu hura saihesteko. Erreforma hori ez egiteak gatazka ugari eragin zituen Marokoko gerrari lotuta.

Oposizioaren protagonismo handiagoa

... eta oposizioaren protagonismo handiagoak ... Turnismoa mantentzen zen arren, oposizioko taldeek indarra hartu zuten, eta protagonismo politiko handiagoa lortu zuten:

  • Errepublikanoek Batasun Errepublikanoa koalizioa sortu zuten, eta, geroago, Alejandro Lerrouxek Alderdi Errepublikano Erradikala sortu zuen.
  • Langileen aldeko taldeetan, sozialismoa (PSOE eta UGT) finkatu zen, baina, 1921ean, militanteen zatiketatik Espainiako Alderdi Komunista (PCE) sortu zen. 1910ean, langile-mugimendu anarkosindikalistak Lanaren Konfederazio Nazionala (CNT) sortu zuen.
  • Nazionalismoek hauteskundeetako gorakada finkatu zuten Kataluniako Lliga Regionalistarekin eta Euzko Alderdi Jeltzalearekin.

Marokoko Gerra

MAROKOKO GERRA Rifen okupazioak Abd el-Krim-ek zuzendutako berebereen oposizioarekin topo egin zuen; gatazka luzea hasi zen, eta ondorio politiko eta sozial garrantzitsuak izan zituen. Gerrak herri-klaseen oposizioa eragin zuen, soldadu beteranoak mobilizatzearen aurka baitzeuden. Armadako sektore batzuetan ere haserrea piztu zen, eta protesta egin zuten Marokoko kanpainetan parte hartzen zuten militarrek (afrikanistek) maila igotzearen aurka.

Sistema estutasunean

estutasunean jarri zuten sistema Hiru krisi-une handi eragin zituzten alderdi dinastikoa sistema politikoa benetan demokratizatzeko gai ez izateak, ezegonkortasun politikoak, gatazka sozialek eta Marokon gerra jarraitzeak:

  • 1909an, Bartzelonako Aste Tragikoa gertatu zen, lizentziatutako soldaduak Marokoko gerrara joateko erreklutatu zituztenean.
  • 1917an, krisi orokorra izan zen. Izan ere, haserre zegoen armadako sektore batek Defentsa Juntak sortu zituen; langileen greba orokorra egin zen prezioen igoeragatik; eta autonomia eskatu zen Katalunian (Parlamentarioen Biltzarra).

Espainiar Protektoratua Marokon

ESPAINIAR PROTEKTORATUA MAROKON · Algeciras · Ceuta x porrot espainiarrak ofentsiba frantsesak Asilah RIF . Tetuan ESPAINIARRA Larache Xauen Alhucemetako lehorreratzea (1925) Melilla Abd al-Krimen ofentsiba espainiarrak Annual (1921) K1919tik 1923ra bitartean, gizarte-gatazkak indarkeriazko espiralean sartu ziren. Langileek eta nekazariek gero eta greba gehiago egiten zituzten lan- baldintza eta soldata hobeak eskatzeko; bitartean, nagusien erakundeek eta gobernuak talde armatuak sortzea erraztu zuten, langileen buruzagien aurka indarkeria erabiltzeko, eta azken horiek ere indarkeriaz erantzuten zuten. 1920ko aldizkari bateko karikatura. Irudiaren oinean idatzita zegoen: 'Noren txanda da gaur?". Hondamendiaren ondoren (hala deitua Marokon 10 000 soldadu baino gehiago hil zirelako) eta Picasso Espedientearekiko beldurragatik, hondamendiaren erantzuleak armadako buruak eta erregea bera zirela esaten baitzuen. Egoera horren aurrean, 1923an, Miguel Primo de Rivera jeneralak estatu-kolpea eman zuen, erregearen baimenarekin eta goi-burgesiako sektoreen eta politikari kontserbadoreen babesarekin. Kolpea sistema parlamentarioaren alternatiba gisa aurkeztu zen, hura ez zelako gai ordena mantentzeko eta iraultza soziala geldiarazteko. Erregimen berriak Konstituzioa bertan behera utzi zuen, Gorteak desegin zituen eta alderdi politikoak eta sindikatu batzuk debekatu zituen, besteak beste CNT. Askatasun-murrizketak eragina izan zuen prentsan eta hezkuntzan, eta diktaduraren aurka zeudenak erreprimitu ziren. Gainera, nazionalismo katalana eta euskalduna jazarri ziren, eta beren hizkuntzak publikoki erabiltzea debekatu. "1920ko hamarkada zoriontsuan" Europan arnasten zen giro onak bultzatuta, diktadurak obra publikoen eta monopolioen programa hasi zuen (CAMPSA, Telefónica ... ), ekonomia berraktibatzeko. Halere, oparotasun horrek ez zuen isilarazi langileen, ikasleen, intelektualen eta nazionalisten oposizioa. 1929ko krisiaren eraginez, diktadorearenganako konfiantza galdu zen, eta erregeak haren lekuan Berenguer jenerala jarri zuen, 1930ean. Bestalde, udal- hauteskundeak deitu ziren 1931ko apirilaren 12rako, normaltasun konstituzionalera itzultzeko lehen pauso gisa. 1923 AZ 1929 Primo de Riveraren diktadurari buruzko horma-irudi satirikoa.

Zergatik aldarrikatu zen Errepublika 1931n?

Iturriak alderatzea | Genero-berdintasunaren alde egitea | Haiek bezala pentsatzea Udal-hauteskundeek Errepublikaekarri zuten ... 1931ko apirilaren 12an, udal-hauteskundeak egin ziren, eta iritzi publikoak monarkiaren eta errepublikaren artean hautatzeko plebiszitu bezala ikusi zituen. Erregimen monarkikoaren oposizioak (errepublikanoek, sozialistek eta ezkerreko nazionalistek) koalizioa sortu zuten hauteskundeetara elkartuta aurkezteko (Donostiako Ituna, 1930). Alderdi monarkikoak, aldiz, banatuta aurkeztu ziren. Hauteskundeetan, alderdi monarkikoek zinegotzi gehiago lortu zituzten. Hala ere, errepublikanoek hiri handietan (41 probintzia-hiriburu) eta eskualde industrialetan lortutako garaipenak agerian utzi zuen aldaketa politikorako nahia. Egoera ikusita, Alfontso XIII.ak errege-ahalmena eten, eta herrialdea utzi zuen, erbestera joateko. Modu espontaneoan, milaka herritar kalera atera ziren, eta, apirilaren 14an, Il. Errepublika aldarrikatu zen. Ondoren, behin-behineko gobernua osatu zen, Niceto Alcalá Zamora presidente zela, eta Gorte konstituziogileak osatzeko hauteskundeak deitu ziren. Ekainean egin ziren, eta alderdi errepublikanoek irabazi zituzten, gehiengo handiarekin. Gobernu berrian ezkerreko alderdiak eta nazionalistak zeuden, eta, Manuel Azaña presidente zela, Konstituzio berria idatzi eta onartu zen, eta 1931ko abenduan jarri zen indarrean.

Alfontso XIII.aren erbesteratzea

ALFONTSO XIII.AREN ERBESTERATZEAIgandean egindako hauteskundeek argi erakutsi didate ez dudala nire herriaren maitasuna. ( ... ) Espainiar guztien erregea naiz, eta, halaber, espainiarra naiz. ( ... ) Baina, argi eta garbi, anaien arteko gerra zibilean herrikide batek bestearen aurka egitea eragin dezakeen orotatik urrundu nahi dut. Ez diet nire eskubideei uko egiten, historian metatutako gordailua baitira nire eskubide baino gehiago ( ... ). Kontzientzia kolektiboaren benetako adierazpena jakin arte itxarongo dut, eta, Nazioak hitz egiten duen bitartean, errege-ahalmena erabiltzeko eskumena eten egiten dut, nahita, eta Espainiatik urrunduko naiz, bere patuaren Jabe bakarra dela aitortuz. Alfontso XIII.aren komunikatua, 1931ko apirilaren 14a.

Gorte berriek Konstituzio berria aldarrikatu zuten

... eta Gorte berriek Konstituzio berriaaldarrikatu zuten 1931ko Konstituzioak izaera demokratikoa eta progresista zuen, baina ez zuen alderdi kontserbadoreen adostasuna lortu, azken horiek ez baitzituzten onartzen gai erlijiosoei eta autonomikoei lotutako zenbait artikulu. Testuak printzipio hauek ezartzen zituen:

  • Espainia estatu integrala zen, baina eskualdeka gobernu autonomoak osatzeko aukera zegoen.
  • Botere legegilea Gorteek (ganbera bakarrekoak) zuten, eta betearazlea Ministroen Kontseiluak eta Errepublikako Presidenteak. Botere judizialaren independentzia finkatu, eta Berme Konstituzionalen Epaitegia sortzen zen. Gainera, lehen aldiz, gizonen eta emakumeen sufragio unibertsala ezartzen zen.
  • Estatuaren ez-konfesionaltasuna aldarrikatzen zen, eta ezkontza zibila eta dibortzioa baimentzen ziren.
  • Eskubide indibidualak aitortzen eta askatasun publiko zabala zehazten zen, berdintasuna bermatuz legearen aurrean, hezkuntzarako eta lanerako. Jabetza pribaturako eskubidea errespetatzen zen, baina gobernuak eskubidea zuen erabilgarritasun publikoko ondasunak desjabetzeko.

Emakumeen berdintasuna

EMAKUMEEN BERDINTASUNA Bigarren Errepublikaren helburuetako bat izan zen gizon-emakumeen arteko berdintasuna bultzatzea, ez soilik emakumeei boto-eskubidea emanez, baita bizitza sozial, politiko eta ekonomikoan parte hartzeko zituzten traba legalak eta sozialak ezabatuz ere. Ezkontza zibila eta dibortzioa baimendu ziren, eta gizonek eta emakumeek lanpostu ofizialetarako aukera berak izatea sustatu zen. Horrez gain, bultzatu zen gizonak eta emakumeak elkarrekin eta berdintasunean heztea (hezkidetza) eta neskatoek hezkuntzara sarbide handiagoa izatea.

Legegintza-hauteskundeetako emaitzak (1931ko ekaina)

LEGEGINTZA-HAUTESKUNDEETAKO EMAITZAK(1931KO EKAINA) Zentroko alderdi errepublikanoak 52 Alderdi Errepublikano Erradikala (PRR) 90 Kataluniako Ezker Errepublikanoa (ERC) 36 Lliga Regionalista 3 Ezkerreko alderdi errepublikanoak 97 Sozialistak (PSOE) 116 Eskuineko beste alderdi batzuk 48 Ezker- muturra 14 D+ Clara Campoamorren mitina emakumeen sufragioa eskatzeko, 1931. Gorteetan, oso polemikoa izan zen emakumeen boto-eskubideari buruzko debatea. Eskuindarrak aurka zeuden, uste zutelako etxean zegoela emakumeek gizartean zuten lekua. Ezkertiarrak alde zeuden, baina diputatu errepublikano batzuk ez zeuden ziur komenigarria ote zen, emakumeen botoa kontserbadorea zela uste baitzuten.

Emakume aipagarriak

  • Clara Campoamor (1888-1972) eta Victoria Kent (1898-1987), Zuzenbidean lizentziatuak eta Gorte errepublikanoetako diputatuak, Madrilgo Abokatu Elkargoan sartu ziren lehen emakumeak izan ziren.
  • Margarita Nelken (1894-1968), diputatu sozialista, eta Literaturan eta Artean espezializatutako intelektuala.
  • Federica Montseny (1905-1994), politikari eta sindikalista anarkista; lehen emakume ministroa izan zen, Osasun sailean, ez Espainian bakarrik, baizik eta Mendebaldeko Europa osoan.
  • Maruja Mallo (1902-1995), margolari abangoardista; 27ko belaunaldiko kide izan zen, eta parte-hartze handia izan zuen Misio Pedagogikoetan.
  • María Luz Morales (1889-1980), kazetaria; Espainian egunkari bat zuzentzen zuen lehen emakumea izan zen (Bartzelonako La Vanguardia).

Emakumeen botoaren alde eta kontra

EMAKUMEEN BOTOAREN ALDE ETA KONTRA Nahi duzuena erabaki, baina zuen gain hartu gizadiaren erdiari politikara sarbidea ematearen erantzukizuna, politika biren kontua izan dadin, sexu batek bakarrik egiten duen gauza bakarra baitago: erditzea. Gainerakoak denok elkarrekin egiten ditugu, eta ezin zarete zuek hona etorri, legeak egitera, zergak bozkatzera, betebeharrak agintzera, gizakiari buruzko legeak egitera gizakiaren, emakumearen eta haurraren inguruan, isolatuta, gugandik kanpo. Clara Campoamorren hitzaldia Gorteetan, 1931. Guk uste dugu emakumeari, haren izaerari, haren betebeharrei, hark bizitzan duen misioari, berez dagokion lekua etxea dela. Eta gaizki iruditzen zaigu handik ateraraztea eta kalera erakartzen duten bokazioak piztea edo sustatzea. Ziur gaude gizarte bat zorigaiztokoa dela emakumea ez badago gustura emazte eta ama izatearekin. El Debate, egunkari kontserbadorea, 1931.

Zer erreforma bultzatu zituen Errepublikak (1931-1933)?

Espazioan eta denboran kokatzea | Iragana eta oraina lotzea | Prozesu historikoak aztertzea

Biurteko Erreformistan nekazaritzako erreforma bultzatu zen

Biurteko Erreformistan nekazaritzako erreforma bultzatu zen ... Konstituzioa onartu ostean, Alcalá Zamora Errepublikako presidente hautatu zuten; errepublikanoek eta sozialistek osatutako gobernuaren liderra, berriz, Azaña. Aldi horri Biurteko Erreformista deitzen zaio. Gobernuaren lehen ekintzek herrialdearen modernizazioa zuten helburu; hasteko, landa-eremuko arazo kronikoak konpontzea: lur asko latifundisten esku, nekazaritza-ekoizpeneko sistemen atzerapena, soldata baxuak eta jornalarien lan- baldintza gogorrak. Hartutako lehen neurrietako bat izan zen latifundioak eta landu gabeko lurrak desjabetzea eta nekazarien artean banatzea. Horrez gain, nekazaritza-eskolak eraiki ziren, nekazariak teknika eta makina berriez hornitzeko. Prozesu horretan laguntzeko, Nekazaritza Erreformarako Institutua (IRA) sortu zen.

Nekazaritza-jabetza eta mugimendu sozialak 1930 inguruan

NEKAZARITZA-JABETZA ETA MUGIMENDU SOZIALAK 1930 INGURUAN jabetza ertaineko eremua, epe laburreko alokairuekin jabetza ertaineko eremua epe luzeko alokairuekin latifundio handien eremua minifundioen eremua promu industrializatuale

¿Non has encontrado lo que buscabas?

Explora otros temas en la Algor library o crea directamente tus materiales con la IA.