Aurkezpena naturako indarrei, magnetismoari eta aurora polarrei buruz. Pdf honek Batxilergoko ikasleentzako Fisika gaia jorratzen du, indarrak, newton, magnetismoa, iparrorratza eta aurora borealak eta australak azalduz.
See more43 Pages


Unlock the full PDF for free
Sign up to get full access to the document and start transforming it with AI.
ITSASBEHERA
Indar esaten zaio ondorio hauetako bat eragin dezakeen ekintza orori:
Indarraren unitatea, nazioarteko SI sisteman, newtona (N) da. Magnitude bektorial bat da: indarraren efektua haren intentsitatearen araberakoa da, baina baita indarraren norabidearen eta noranzkoaren araberakoa ere.
20 N MILK MILK 20 N Indar horizontala: ontzia mahai gainean arrastatzen du. Indar bertikala beherantz: bultza egiten dio mahaiaren kontra. 20 N MILK Indar bertikala gorantz: ontzia altxa dezake.
Objektu batek beste bat ukitzen du, eta indar bat eragiten dio hari. Ukipen-indarrek tira, bultza edo deformatu egiten dute.
Gorputzek elkar ukitu gabe ere eragiten dute indarrek batzuetan. Indar magnetikoa dela eta, imanak bereizi egiten dira. Grabitazio-indarra dela eta, baloia lurrera erortzen da.
Atomoak nukleoaz eta azalaz osatuta daude. Nukleoan protoiak eta neutroiak dituzte, eta azalean, elektroiak.
Elektroiak hartzen baditu, atomoa karga negatiboko ioi bihurtzen da: anioi. Azala · Elektroia F atomoa F- ioia · Protoia Neutroia Nukleoa Berezko egoeran, atomoak neutroak dira: protoien kop. = elektroien kop. Mg atomoa Mg2+ ioia Elektroiak galtzen baditu, atomoa karga positiboko ioi bihurtzen da: katioi. Karga elektrikoaren berezko unitatea elektroia da. SI sisteman, karga adierazteko, coulomba (C) erabiltzen da. le =1,6.10-19 ℃ Gogoan izan zeinu desberdineko kargek elkar erakartzen eta zeinu berekoek elkar aldaratzen dutela.
113. orrialdeko 3, 4 eta 5. JARDUERAK
Sagarra nahikoa abiadura horizontalean jaurtitzen badugu, Lurraren erakarpen- indarragatik erori egingo da, baina urrunago. Sagarrak hasieran abiadura handiagoa balu, Lurrari bira osoa egitera iritsiko litzateke. o Lurrak erakartzen duelako erortzen da sagarra zuhaitzetik. Grabitate-indarra da.
Grabitazio unibertsalaren legea Unibertsoko gorputz guztiek elkar erakartzen dute, eta erakarpen-indar horren balioa: · gorputzen masen (M1 eta M2) biderkadurarekiko zuzenki proportzionala da. · gorputzen arteko distantziaren (d) koadroarekiko alderantziz proportzionala da. F = G . M1 . M2 d2 non G Newtonen grabitazio-konstantea den. Indar horren norabidea gorputzen zentroak lotzen dituen lerroa da. Gorputzetako baten masa bikoiztuta, indarra bikoizten da. : d MO- F F M 1 2M 2F 2F M 1 Distantzia bikoiztuta, indarra lau aldiz txikiagoa da. 2d d d . M2 M1 F F M2 4
Grabitazioaren legea unibertsala da, Lurrean dauden gorputzentzat eta espaziokoentzat betetzen delako. Horregatik esaten da lege horrek zeru-lurren arteko hesia hautsi zuela. Bi gorputzen arteko erakarpen- indar grabitatorioa elkarrekikoa da; hots, bi gorputzei eragiten die, nahiz eta masa txikiena duen gorputza higitzen den beti masa handienekorantz (haren inguruan biratu edo harantz erortzen da). 1 Ilargia F V Lurra 1 Lurrak grabitazio-indarra eragiten dio llargiari. Bestalde, Ilargiaren biraketa- abiadura dela eta, Lurraren inguruan orbitatzen du. Abiadura txikiagoa balitz, Ilargia Lurrerantz eroriko litzateke, eta abiadura handiagoa balitz, Lurraren erakarpenetik ihes egingo luke.
Gorputz baten pisua gorputz horri eragiten zaion erakarpen-indar grabita- torioa da. Pisuaren balioa bi aldagairen araberakoa da: gorputzaren masa eta gorputza dagoen lekuko grabitate-indarra (g). P = m · g Gorputz baten pisua kalkulatzeko, biderkatu egin behar ditugu haren masa (kg-tan) eta gorputza dagoen lekuko grabitatea (N/kg-tan).
Kalkulatu zer pisu duen, N-etan, 2 kg-ko masa duen gorputz batek, leku hauetan: A Lurra g = 9,8 N/kg Pourra = m · 9,8 N/kg Pourra = 2 kg · 9,8 N/kg = 19,6 N B Nazioarteko Espazio Estazioa (Lurraren azaletik 400 km-ra) g = 8,7 N/kg PNEE = m · 8,7 N/kg PNEE = 2 kg · 8,7 N/kg = 17,4 N C Ilargia g = 1,6 N/kg Plargia = m · 1,6 N/kg Pilargia = 2 kg · 1,6 N/kg = 3,2 N D Marte g = 3,8 N/kg PMarte = m · 3,8 N/kg PMarte = 2 kg · 3,8 N/kg = 7,6 N
117. orrialdeko 14, 15, 16. JARDUERAK
Bi material mota daude, karga elektrikoekiko nola jokatzen duten kontuan hartuz. Eroaleak. Elektroiei higitzen uzten dieten materialak dira; adibidez, metalak. Isolatzaileak. Elektroiei higitzen uzten ez dieten materialak dira; adibidez, plastikoa, ehunak eta beira.
Hasiera batean, atomoak neutroak dira, elektroi adina protoi baitituzte. Baina atomo batzuek elektroiak hartzera jotzen dute, eta beste batzuek, galtzera; hala, karga negatiboa edo positiboa hartzen dute, hurrenez hurren. Gorputz bat elektrizatu egin dela esaten da neutroa izateari utzi eta karga elektrikoa hartu duenean. Hori zenbait modutan gerta daiteke. Atomoen egituran oinarrituta esplika daiteke gorputz batzuek zergatik hartzen duten karga elektrikoa igurzten ditugunean eta zergatik gerta- tzen den batzuek elkar erakartzea eta besteek elkar aldaratzea. Begira zer gertatzen den beira eta zeta igurzten ditugunean:
1. Hasieran, bai hagaxka eta bai zapia elektrikoki neutroak dira: haien atomoetan, karga positiboen kopurua eta karga negatiboena berdinak dira. Beirazko hagaxkaren atomoa: · 7 elektroi · 7 protoi · 8 neutroi Zetazko zapiaren atomoa: · 5 elektroi · 5 protoi · 6 neutroi 2. Hagaxka igurztean, elektroiak pasatzen dira zapitik hagaxkara. Zapiaren atomoa Hagaxkaren atomoa Elektroi 1 galdu Elektroi 1 hartu Karga elektrikoa: +1 Karga elektrikoa: - 1 Atomoa karga positiboarekin geratzen da. Atomoa karga negatiboarekin geratzen da. 3. Atomoek egoera neutrora itzultzeko joera dute. Karga (-) duen hagaxkak eta karga (+) duen zapiak elkar erakartzen dute. Karga (-) eta (-) duten bi hagaxkak nahiz karga (+) eta (+) duten bi zapik elkar aldatzen dute. Material bat igurtzitakoan, atomoek elektroiak hartu edo gal ditzakete. Elektroiak azalean daude; beraz, nukleoan ez da ezer aldatzen.
Puxika bat ilearen kontra igurzten dugunean, eroankortasun txikieneko gorputzak (plastikozko puxika) ilearen atomoei elektroiak kentzen dizkie. Puxika karga negatiboarekin geratzen da, eta ilea, karga positiboarekin. Horregatik, bi gorputzak elkarrengana hurbildutakoan, elkar erakartzen dute.
1. Metalezko esfera neutro bat ... + itIt + + + 2. ... negatiboki kargatuta dagoen hagaxka batez ukitzen dugunean, hagaxkatik esferara elektroiak igarotzen dira. 3. Esfera eta hagaxka negatiboki kargatuta geratzen dira.
1 + + + + + + + + + + + 3. Esfera lurrera konektatzen badugu, ordea, elektroiak lurrera igaroko dira. 4. Urruntzen baditugu, hagaxkak karga negatiboarekin jarraituko du, eta esfera positiboki kargatuta egongo da. 1. Metalezko esfera neutro bati ... negatiboki kargatuta dagoen hagaxka bat hurbiltzen diogunean (ukitu gabe), esferako kargak ordenatu egiten dira: positiboak hagaxkatik hurbil jartzen dira, eta negatiboak, urrun. Hagaxka urruntzen dugunean, esfera berriro neutro bihurtzen da. Lurra +
Igurtziz: gorputz batek karga positiboa edo karga negatiboa hartzen du, harekin igurzten den gorputzaren aldean elektroiak hartzeko edo galtzeko duen erraztasunaren arabera. Ukituta: bi gorputzek zeinu bereko karga izango dute. Hasierako karga bi gorputzetan banatzen da. Indukzioz: gorputzak induktorearen kargaren aurkako zeinuko karga hartzen du (induktorea: hasieran kargatuta dagoen gorputza).
125. orrialdeko 26. JARDUERA 133. orrialdeko 46. JARDUERA
Zerbaitek karga elektrikoa duen detektatzeko, zenbait gailu erabil daitezke; adibidez, elektroskopioa eta bertsorioa. Batean nahiz bestean, ukituz edo indukzioz egin daiteke detekzioa.
Nola funtzionatzen du elektroskopioak? Elektroskopioa Bertsorioa Xafla mugikorra Xafla finkoa Metalezko bola Artelazkizko tapoia Metalezko barra Eskala Metalezko xaflak Kargatuta dagoen barra batek elektroskopioko bola ukitzen duenean, barraren karga xafletara iristen da, xaflek barraren zeinu bereko karga hartzen dute, eta elkar aldaratzen dute. Kargatuta dagoen barra bertsorioko xaflara hurbiltzen dugunean (ukitu gabe), haien kargak ordenatu egiten dira, indukzioz. Beheko bi xaflek zeinu bereko karga izango dute, eta elkar aldaratuko dute. Elektroskopioko bola edo bertsorioko xafla finkoa kargatuta daudela ukitzen baditugu, gure hatzek lurrerako konexioa egingo dute, eta xaflen karga neutralizatuko dutenez, xaflak berriro elkartuko dira.
Bertsorioak egingo ditugu zotzak, plastilina eta albala erabilita. https://fq-experimentos.blogspot.com/2008/06/versorio.html Nola funtzionatzen du bertsorioak?
Charles-Augustin de Coulomb frantses fisikariak (1736-1803) esperimentu bidez egiazta- tu zuen karga elektrikoen arteko indarra, indar elektrikoa, are handiagoa dela, gorputzen karga zenbat eta handiagoa eta haien arteko distantzia zenbat eta txikiagoa izan.
Elektrikoki kargatuta dauden bi gorputzek (Q1 eta Q2) elkar erakartzea edo aldaratzea eragiten duen indarraren intentsitatea zuzenki proportzionala da gorputzek duten kargen biderkadurarekiko eta alderantziz proportzionala da gorputzen arteko distantziaren koadroarekiko.
Grabitazio-indarra M1 Mz F F Erakarpena · Gorputz guztietan gertatzen da (denek dute masa). · Beti erakarpenekoa da. · Urrutiko indarra da. Indar elektrikoa F F + Q1 Q2 + Q1 Q2 ₣ F + F F Q1 Q2 Erakarpena Aldarapena · Karga elektrikoa duten gorputzetan soilik gertatzen da. · Erakarpenekoa edo aldarapenekoa izan daiteke. · Urrutiko indarra da.