Gaia: Proceso Histórico de la Pedagogía Social y sus precursores

Documento sobre Gaia: Proceso Histórico de la Pedagogía Social. El Pdf, de nivel universitario, explora la evolución de la Pedagogía Social, analizando sus orígenes, precursores y desarrollo en Europa y España, con un enfoque en conceptos clave y figuras influyentes.

Ver más

15 páginas

1. GAIA: GIZARTE PEDAGOGIAREN PROZESU HISTORIKOA
1
1.1 GIZARTE PEDAGOGIAREN AITZINDARIAK: PEDAGOGIA KLASIKOA ETA GIZARTE PEDAGOGIA
MODERNOA.
Lehenengo gai hau hobeto ulertzeko, konparaketa bat egin dezagun. Pentsatu Gizarte Pedagogia
familia zehatz batean jaiotako alaba bat dela. Neska hau heldua izatean bere bizitzari eta bere
jatorriari buruz jakin nahi badugu, familiaren ezaugarrietan jarri beharko dugu arreta: bizitokia,
auzoaren ezaugarriak, estatusa, balioak, zegoen hezkuntzari buruzko ideia, zein zen partaideen
maila intelektuala, kultura, lana, etab.
Gai honetan, lehenengo, gizarte pedagogiaren aitzindariak ikasiko ditugu. Bigarren, Gizarte
Pedagogiaren garapena islatzen dituzten datu historikoak eta aldiak ikusiko ditugu (batez ere
Alemanian). Azkenik, Espainian Gizarte Pedagogiak izandako garapen historikoa aztertuko dugu.
Gai honen helburua nork bere buruan zientzia gazte honen bizitzari buruzko mapa historiko bat
egituratzea da.
Gizarte Pedagogia XIX. mendean jaio zen, Erdialdeko Europan (Alemanian,hain zuzen ere),
aldaketa sozial eta intelektual gogorren eskutik. Hala ere, esan beharra dago hezkuntza- eta
gizarte-alderdien gaineko ardura askoz ere zaharragoa dela. Horregatik, gizarte pedagogiaren
jaiotzan pedagogoek, giza- pedagogoek, hezitzaileek eta filosofoek izan zuten eragina ulertzeko,
antzinaroan jarri behar dugu arreta. Garai horretan zeuden arazo sozialak gainditzeko irtenbide
edota hausnarketa ildo hezigarritik posiblea zela pentsatzen zuten filosofo eta pedagogo
nabargarriak daude. Pérez Serrano (2004) jarraituz, desberdindu dezakegu:
- Gizarte Pedagogiaren aitzindariak (Platonetik Pestolozzira): Gizarte-ardura zegoen, eta
gizarte-hezkuntzaren eta hezkuntzaren giza funtzioen inguruan hausnarketak egiten
zituzten, baina izaera teoriko edo zientifikorik gabe.
- Gizarte Pedagogiaren fundatzaileak edo sortzaileak (Natorp-tik gaur egunera): Gizarte
Pedagogiak izaera zientifiko- teorikoa hartzen du (hurrengo atalean ikusiko dugu).
A) PEDAGOGIA KLASIKOA
Pedagogiak, beste zientzi askok lez, filosofiarekin harreman estua du, eta bere autonomia orain
dela hamarkada batzuk lortu zuen.
“Pedagogia klasikoan”, Sofistak eta Platon agertzen dira aitzindari (428/428 k.a- 347 k.a). Gizarte
Hezkuntzaren ulermen klasikoa garai honetatik hasten da, momentu honetan Komunitate-
1. GAIA: GIZARTE PEDAGOGIAREN PROZESU HISTORIKOA
2
hezkuntza aldarrikatzen baitzuten. Platonen aburuz, gizakia komunitatean eta
komunitatearekiko hezten da. Hau, da, izakiak, izaki izateko, beste izakien beharra dauka
(serrano, 2004, 21.orr). Hala ere, Aristoteles bezala, ez zuen Estatuaren eta gizartearen aldeko
bereizketa zehatzik egin (beraz), ezta gizarte-pedagogia eta politikaren artekoa ere (berarentzat
hezkuntzak hiritarrak hezteko balio du, hirian jardun behar dituzten funtzioak irakatsiz).
Hurrengo arotan eman ziren hezkuntzaren arloko ikuspuntuak laburki islatzen dira hurrengo
lerroetan:
ERDI AROA (VI. m.- XV. m. amaiera): ikuspuntu teozentrikoa.
ERRENAZIMENDUA (XV. eta XVI. m): ikuspuntu estetikoa. Batez ere banakako izaera.
(humanismoaren hedapena).
ARGIEN MENDEA (XVIII-1789, g-g-b, herrialdearen arabera): Ikuspuntu etikoa.
(Intelektualismoaren eta neohumanismoaren hedapena). Gauzen osotasunakontuan
hartu harmonia lortzearren.
Azken aldia, “argien mendea”, Europar mugimendu kultural bat izan zen (batez ere Frantzian eta
Ingalaterran), non ezjakintasunaren, sineskeriaren eta tiranotasunaren aurka giza arrazoimena
defendatzen zuten filosofo, hezitzaile eta pedagogoak agertu ziren, guztiontzako mundu hobea
eraikiz (neoklasizismoa).
Kronologikoki aztertuz, ikusi dezakegu industria-iraultza garai honetan hasten dela. (XVIII.
mendearen 2. erdia- XIX. mendearen hasiera).Alemanian egin behar dugu egonaldia, Gizarte
Pedagogiaren sehaska baita. Garrantzitsua da Alemanian bizi zen garaia eta egoera aztertzea,
hau baita Gizarte Pedagogiak zientzia moduan jaio zen eszenatokia.
Orokorrean, trantsizioan dagoen gizartea topatzen dugu, nekazaritzan oinarritutako gizarte
batetik, (bizi lasaia; sustraitua; gurasoek seme- alabei transmititu ohiturak; familia eta ordena
pisu handia) jaio berria zegoen lan industrialera (industrializazioa izendaturiko fenomenoa).
Honen ezaugarriak ondorengoak dira:
Masa-mugimendua hirietara.
Bizi lasaiaren, landak emandako lasaitasunaren galera.
Familia-egituraren aldaketa.
Egondako ordenaren aldaketa.
Aberastasunaren produkzioa gutxi batzuentzat ,proletarioen eskutik.

Visualiza gratis el PDF completo

Regístrate para acceder al documento completo y transformarlo con la IA.

Vista previa

GAIA: GIZARTE PEDAGOGIAREN PROZESU HISTORIKOA

GIZARTE PEDAGOGIAREN AITZINDARIAK: PEDAGOGIA KLASIKOA ETA GIZARTE PEDAGOGIA MODERNOA

Lehenengo gai hau hobeto ulertzeko, konparaketa bat egin dezagun. Pentsatu Gizarte Pedagogia familia zehatz batean jaiotako alaba bat dela. Neska hau heldua izatean bere bizitzari eta bere jatorriari buruz jakin nahi badugu, familiaren ezaugarrietan jarri beharko dugu arreta: bizitokia, auzoaren ezaugarriak, estatusa, balioak, zegoen hezkuntzari buruzko ideia, zein zen partaideen maila intelektuala, kultura, lana, etab.

Gai honetan, lehenengo, gizarte pedagogiaren aitzindariak ikasiko ditugu. Bigarren, Gizarte Pedagogiaren garapena islatzen dituzten datu historikoak eta aldiak ikusiko ditugu (batez ere Alemanian). Azkenik, Espainian Gizarte Pedagogiak izandako garapen historikoa aztertuko dugu. Gai honen helburua nork bere buruan zientzia gazte honen bizitzari buruzko mapa historiko bat egituratzea da.

Gizarte Pedagogia XIX. mendean jaio zen, Erdialdeko Europan (Alemanian,hain zuzen ere), aldaketa sozial eta intelektual gogorren eskutik. Hala ere, esan beharra dago hezkuntza- eta gizarte-alderdien gaineko ardura askoz ere zaharragoa dela. Horregatik, gizarte pedagogiaren jaiotzan pedagogoek, giza- pedagogoek, hezitzaileek eta filosofoek izan zuten eragina ulertzeko, antzinaroan jarri behar dugu arreta. Garai horretan zeuden arazo sozialak gainditzeko irtenbide edota hausnarketa ildo hezigarritik posiblea zela pentsatzen zuten filosofo eta pedagogo nabargarriak daude. Pérez Serrano (2004) jarraituz, desberdindu dezakegu:

  • Gizarte Pedagogiaren aitzindariak (Platonetik Pestolozzira): Gizarte-ardura zegoen, eta gizarte-hezkuntzaren eta hezkuntzaren giza funtzioen inguruan hausnarketak egiten zituzten, baina izaera teoriko edo zientifikorik gabe.
  • Gizarte Pedagogiaren fundatzaileak edo sortzaileak (Natorp-tik gaur egunera): Gizarte Pedagogiak izaera zientifiko- teorikoa hartzen du (hurrengo atalean ikusiko dugu).

PEDAGOGIA KLASIKOA

Pedagogiak, beste zientzi askok lez, filosofiarekin harreman estua du, eta bere autonomia orain dela hamarkada batzuk lortu zuen.

"Pedagogia klasikoan", Sofistak eta Platon agertzen dira aitzindari (428/428 k.a- 347 k.a). Gizarte Hezkuntzaren ulermen klasikoa garai honetatik hasten da, momentu honetan Komunitate- 11. GAIA: GIZARTE PEDAGOGIAREN PROZESU HISTORIKOA hezkuntza aldarrikatzen baitzuten.

Platonen aburuz, gizakia komunitatean eta komunitatearekiko hezten da. Hau, da, izakiak, izaki izateko, beste izakien beharra dauka (serrano, 2004, 21.orr). Hala ere, Aristoteles bezala, ez zuen Estatuaren eta gizartearen aldeko bereizketa zehatzik egin (beraz), ezta gizarte-pedagogia eta politikaren artekoa ere (berarentzat hezkuntzak hiritarrak hezteko balio du, hirian jardun behar dituzten funtzioak irakatsiz).

Hurrengo arotan eman ziren hezkuntzaren arloko ikuspuntuak laburki islatzen dira hurrengo lerroetan:

  • ERDI AROA (VI. m .- XV. m. amaiera): ikuspuntu teozentrikoa.
  • ERRENAZIMENDUA (XV. eta XVI. m): ikuspuntu estetikoa. Batez ere banakako izaera. (humanismoaren hedapena).
  • ARGIEN MENDEA (XVIII-1789, g-g-b, herrialdearen arabera): Ikuspuntu etikoa. (Intelektualismoaren eta neohumanismoaren hedapena). Gauzen osotasunakontuan hartu harmonia lortzearren.

Azken aldia, "argien mendea", Europar mugimendu kultural bat izan zen (batez ere Frantzian eta Ingalaterran), non ezjakintasunaren, sineskeriaren eta tiranotasunaren aurka giza arrazoimena defendatzen zuten filosofo, hezitzaile eta pedagogoak agertu ziren, guztiontzako mundu hobea eraikiz (neoklasizismoa).

Kronologikoki aztertuz, ikusi dezakegu industria-iraultza garai honetan hasten dela. (XVIII. mendearen 2. erdia- XIX. mendearen hasiera).Alemanian egin behar dugu egonaldia, Gizarte Pedagogiaren sehaska baita. Garrantzitsua da Alemanian bizi zen garaia eta egoera aztertzea, hau baita Gizarte Pedagogiak zientzia moduan jaio zen eszenatokia.

Orokorrean, trantsizioan dagoen gizartea topatzen dugu, nekazaritzan oinarritutako gizarte batetik, (bizi lasaia; sustraitua; gurasoek seme- alabei transmititu ohiturak; familia eta ordena pisu handia) jaio berria zegoen lan industrialera (industrializazioa izendaturiko fenomenoa). Honen ezaugarriak ondorengoak dira:

  • Masa-mugimendua hirietara.
  • Bizi lasaiaren, landak emandako lasaitasunaren galera.
  • Familia-egituraren aldaketa.
  • Egondako ordenaren aldaketa.
  • Aberastasunaren produkzioa gutxi batzuentzat ,proletarioen eskutik.

21. GAIA: GIZARTE PEDAGOGIAREN PROZESU HISTORIKOA

  • “Ezkutuko ekonomiaren" agerpena.

Ondorioz,segurtasun ezanoinarrituriko giro soziala sortzen da (kasu batzuetan, marjinazio egoera edota prozesuekin, baita inadaptazio babesgabetasuna ere), non jende gehienak laguntza beharrezkoa duen. Aldarrikapenen bidez, segurtasun handiagoa eskatzen dute, batez ere proletarioen eskutik. Krisian dagoen gizartea dela baieztatu dezakegu.

Hezkuntzaren ikuspuntutik, hau transmititzeko arduraduna familia da (elkarbizitza arauak, balioak, sineskeriak eta jarrera egokiak irakasten zuten). Eskolak, gizonei irakurtzen eta idazten irakasten zien. Gizartean indarrean zegoen ideala, Ideal "viktoriarra" da: gizarte orekatua, ordenan eta harmonian, tradizioetan oinarrituta.

Laburbilduz, egoera sozioekonomiko konplexua eta errealitate sozial kontraesankorra sortzen da Alemanian. Egoera honetan, Gizarte Pedagogia agertzeko ardatzak ondorengoak izan ziren (Serrano, 2004, 23.orr):

  • Aldaketa ekonomiko, sozial eta politiko gogorrak jasaten zituen gizartea; ondorioz, gizarte- eta hezkuntza-arloko erantzunak behar zituen gizarte gatazkaduna.
  • Hezkuntzaren dimentsio sozialaren garrantzia eta komunitatearenganako konfiantza (duen indarraren gaineko konfiantza, indibidualismoak sortutako arazoak konpontzeko).
  • Berritutako pedagogia bateko itxaropenak.
  • Gizartea hobetzeko gizarte- eta hezkuntza-arloetako "laguntza" kontzeptuak hartutako garrantzia

Giro honetan, hezkuntza modu kolektiboan ulertzen hasi ziren pedagogo, filosofo (batez ere) eta hezitzaileak agertu ziren (pentsamendu irekia, sentsibilitate soziala eta kontzeptualki adituak). Proletarioen egoeraz gogoeta egiteak asko lagundu zuen (esplotatuak, analfabetoak, despertsonalizatuak eta taldekatuak) komunismoaren agerpenean. (Carlos Marx- Manifestu komunista, 1848). Gizarte hezkuntzaren ideala, Pérez Serrano-ren ustetan (2003), komunitatea bera da.

Behin testuingurua aztertuta, gizarte pedagogiaren sorkuntzan eragina izan zuten bi egile esanguratsuen ideiak deskribatuko ditugu:

  • Kant (1724-1804)(filosofoa): bere hezkuntza - teoria hezkuntza aske baten beharrean oinarritzen da, izakia bera aske bihurtzeko (Rousseau-ren nahikeria). Era berean, 31. GAIA: GIZARTE PEDAGOGIAREN PROZESU HISTORIKOA askatasuna hezkuntzaren aurretikoa bilakatzen da. Hezkuntzaren zeregina bada orain arte gizakiari bere bidetik desbideratzea eragin dion "gaiztakeria" heztea edo indargabetzea. Hezkuntza-morala, bere aburuz, autonomia lortzera bideratuta dago, beraz, berarentzat, hezkuntzak bere osotasuna lortzen du gizarte hezkuntza lez (gizakia gizartean bizitzeko jaioa da). Kantismoak Gizarte Pedagogiaren sorkuntzan izan zuen eragin handienetarikoa sistema filosofikoa izan zen
  • Pestalozzi (1746-1827) (praktikan oinarrituriko pedagogo suitzarra): gizarte hezkuntzaren aita espirituala dela esaten ohi da (nahiz eta Comenio, VII. Mendean, "denontzako hezkuntza" bati buruz mintzatu). Bere bizitza osoa herritarren hezkuntzari bideratu zuen, klase populatuen ilustrazioa eta askatasuna bilatuz. Bere aburuz, hezkuntza familian hasten da, eskola popularretan jarraituz eta etengabekoan luzatuz. Txikitatik, lanbide- heziketari garrantzia handia ematen dio, horrela lortzen baita garapen intelektualaren eta garapen moralaren arteko lotura (garrantzi handia burua- bihotza- eskua formulari). Bere gizarte-hezkuntz teoria errealismo sozialean eta humanismoan oinarritzen da (gizarte- ongizatea eta gizarte- justizia guztiontzat) (Serrano, 2004, 27. orr).

GIZARTE PEDAGOGIA MODERNOA

Orain arte ikusi dugun lez, gizarte hezkuntza (hezkuntzaren funtsezko dimentsiotzat ulertuta) antzinarotik garatua izan da, modu batean edo bestean (indarrean ikuspuntu indibidualista edo komunitarioa zegoen arabera). Hala ere, XIX. mendeko erdira arte itxaron behar dugu gaiaren inguruko espekulazio sistematikoak aurkitzeko. Puntu honetan nabarmentzen diren egileak Diesterwerg eta Kerschensteiner dira.

  • Adolf Diesterwerg (1790-1866):
    • Rousseau eta Pestalozziren ideietan inspiraturiko pedagogoa. Hezkuntza teoria eklektiko bat sortzen du. Ikasketan oinarrituz, eredu naturala defendatzen du.
    • Gizarte Pedagogia eta Gizarte Hezkuntza terminoen aitatzat hartzen da (1850. urtean inguru). Hala ere, terminoak erabiltzen ditu, baina ez modu zientifiko batean. Ordea, herritartasuna azpimarratu egiten du (gizarte hezkuntza herri- hezkuntzatzat ikusten du)
  • Kerschensteiner ( 1854- 1932):
    • Praktikan oinarrituriko pedagogoa.
    • Dilthey-en eta Ricket-en eraginez, hezkuntza orokorrari zentzu soziala ematen dio, batez ere, lan-eskolari.

41. GAIA: GIZARTE PEDAGOGIAREN PROZESU HISTORIKOA

  • Gizarte-hezkuntza ez da ulertu behar hezkuntza-mota baten moduan, baizik eta hezkuntza osoari eman behar zaion norabide edo ikuspuntu moduan

Ondorio moduan, atal honen bidez ikasi dugu nola antzinarotik gizarte- eta- hezkuntza- arazoetaz kezkak egoten zirela pentsalarien artean. Interesa modu desberdinean islatzen eta garatzen joan zen (garaiaren eta pedagogiaren inguruan zegoen ikuspegiaren arabera) industri iraultzara iritsi arte. Garai horretan hiri- masifikazioak, herrietatik hirietara sorturiko itzelezko mugimenduak, nekazarien proletarizazioak, familiaren egituraketaren aldaketak eta txirotasunaren agerpenak, Gizarte Pedagogia zientziatzat jaiotzea erakarri zuten. Bere sorrera, Mollenhauerren ustetan (1959, Serranok aipatua, 2004, 32.orr), krisian zegoen gizarte batean gizarte- eta- hezkuntza - esku-hartzearen beharrari lotuta dago (1874. urtean Alemaniak jasandako krisi ekonomikoaren eraginez).

Hurrengo atalean, Alemanian kokaturik, Gizarte Pedagogiaren aldiak ikasiko ditugu, baita garai bakoitzeko egile esanguratsuenak ere.

ALEMANIAKO GIZARTE PEDAGOGIAREN ALDI HISTORIKOAK

Behin Gizarte Pedagogiaren aitzindariak aztertuta eta XIX. mendean Alemaniak bizi zuen egoeraren mapa orokorra eginda, egile batzuen ustetan (Caride, 2005; Fermoso, 1994; Pérez- Serrano, 2004; Riera, 1988; Sáez, 2007) Gizarte Pedagogiaren garapenari bereizgarritasuna ematen dioten lau aldietan sakonduko dugu, baita aldi horietan egon ziren egile esanguratsuen ideietan ere.

LEHENENGO ALDIA: XIX. MENDEKO 2. ERDIA

Alemanian zegoen egoera gogoaraziz (1.1 atala) eta Carlos Marx-en komunismoaren eraginez (184antza, Manifestu Komunista), garai hartako egileentzat funtsezko elementua komunitatea bilakatu zen. XIX. mendeko erdialdean zegoen egoera soziala zela eta, gizabanakoek jasotzen zuten hezkuntzaren ikuspuntua eta praktika izugarri aldatu zen, batez ere nerabe, ume eta gazteengan.

Lehen etapa honetan Paul Natorp (1854- 1924) filosofo neokantiarra nabarmentzen da. << Alemaniar bateratasun nazionalaren errestaurazioko pedagogia soziala deritzonaren pedagogorik egiazkoena edo puruena da>>. Mugimendu pedagogiko honek kontsideratu zuen tentsio soziopolitikoen jatorria indibidualismoa izan zela, Alemaniako herria bere handitasuna 5

¿Non has encontrado lo que buscabas?

Explora otros temas en la Algor library o crea directamente tus materiales con la IA.