Dokumentua Aro Garaikidea gaiari buruzko Batxilergoko apunteak dira. Pdf-ak Aro Garaikideko gertaera nagusiak aztertzen ditu, Frantziako eta Industria Iraultzak, XIX. eta XX. mendeetako aldaketa politiko eta sozialak, Bigarren Mundu Gerra eta Frankismoa barne, historia ikasgaiaren barruan.
See more8 Pages


Unlock the full PDF for free
Sign up to get full access to the document and start transforming it with AI.
Aro Garaikidea 1789. urtean hasi zen. Frantziako Iraultzarekin, eta ez da oraindik amaitu. Aro honen hasieran, aldaketa politiko, sozial eta ekonomiko handiak izan ziren, bi gertaera hauen eraginez:
1789an, herritar frantsesak matxinatu egin ziren, Askatasuna, Berdintasuna eta Senidetasuna lema goiburu harturik, nobleen eta kleroaren pribilegioak deuseztatzeko eskatuz. Monarkia abolitu zuten, eta errepublika ezarri zen; hau da, erre-erreginarik gabeko gobernu era bat. Konstituzioa idatzi zen eta sistema parlamentarioa ezarri zen haren bidez.
James Wattek lurrun makina asmatu zuen XVIII. mendean, eta erabateko iraultza teknologiko eta industriala ekarri zuen asmakizun hark. Makina hura industriara aplikatu ahala, fabrikak sortu ziren hirietan eta gero eta biztanle gehiago bildu zen hirietan. Hala, nekazaritza gizartea aldatuz joan zen, eta gizarte industriala eta hiritarra sortu zen.
Aldaketa politikoek eta industrializazioak bultzatuta, estamentu gizartea desegin, eta klase gizartea sortu zen. Klase gizartean, burgesia zen klase gailena. Haren kontrako aldean, berriz, langile klasea sortu zen.
Liberalismoa nagusitu zen ideia politiko gisa. Haren arabera, beharrezkoa zen konstituzioa izatea, banakoaren askatasuna eta babesa bermatzeko, eta Estatuaren boterea mugatzea, herritar guztiak legearen aurrean berdinak zirela bermatzeko.
XX. mendearen hasieran gatazkak sortu ziren estatuen artean bi joera hauek zirela eta nazionalismoa eta inperialismoa. Gatazka haietatik sortu ziren mende hartako bi gerra handiak: lehen eta bigarren mundo gerra.
1914an hasi eta 1918an amaitu zen, eta bi bando aritu ziren elkarren kontra borrokan:
1919 eta 1920 urteetan, bake itunak sinatu ziren, eta haien bidez amaitu zen gerra hura. Errusia 1918aren hasieran erretiratu zen gerratik, herrialde hartan 1917ko iraultza piztu zelako, iraultza hartatik sortu zen Sobietar Batasuna, komunismoa deritzon erregimen politikoan oinarritua. Lenin buru zuela.
1939 eta 1945, urteen artean gertatu zen, eta honako bi bando hauek aritu ziren elkarren kontra borrokan:
Hitler buru zela, Alemaniak lortutako lurralde hedapenak gerra sorrarazi zuen. Aliatuek Berlin konkistatu ondoren, Japoniaren kontrako gerran jarraitu zuten, harik eta Estatu Batuek historiako lehen bonba atomikoak jaurti zituzten arte Hiroshima eta Nagasaki hirietan. Gerrak sei urte iraun zuen.
Mundu Gerran, Alemaniako erregimen naziak gizateriaren historiako genozidio handienetako bat egin zuen, juduak desagerrarazteko plan bati jarraituz. Plan hark heriotza ekarri zien ia sel milioi laguni kontzentrazio esparruetan hil zituzten, Holokaustoan. Ana Franken egunerokoa da persona haiek jasandakoa kontatzen duen liburu interesgarri bat.
Zein izan zen Franco? Zer gertatu zen frankismo garaian? Zer gertatu zen beste modu batera pentsatzen zuten pertsonekin? Nola iritsi zen Espainiako buruzagi izatera? Zer esan nahi du diktadore hitzak? Zer gertatu zen euskarekin garai horietan?
Frankismo deituriko garai historikoa, Francok Gerra Zibila irabazi zuenetik (1939) 1975ean hil zen arte zabaldu zen. Baina, gerra zibila hasi aurreko egoera nolakoa izan zen jakin beharra daukagu, ondorengoa ulertzeko.
1936.urteko otsailean, Espainian hauteskundeak antolatu ziren, gaur egun antolatzen diren bezala, demokratikoki, hau da, talde edo erakunde bateko kide guztien iritzia berdintasunez kontuan hartuta eta erabakitzeko eskubidea izanda. Hauteskunde haiek, Fronte Popularrak irabazi zituen. Fronte Popularra ideologia ezkertiarra zeukan eta hauteskundeak irabaztea lortu zuten eskuinaldeko alderdiei irabazita.
1936ko uztailean, Franco generalak estatu-kolpea jo zuen gobernuaren kontra, militarren, boteredunen eta eliza katolikoaren laguntzarekin. Ez zuten gobernua guztiz bereganatzea lortu eta ondorioz, gerra zibila hasi zen Espainian.
Gerra horretan, alde batetik, errepublikanoak zeuden (hauteskundeak demokratikoki irabazi zituztenak) eta bestetik, Frankistak zeuden. Frankoren bandoak irabazi zuen gerratea eta bera ezarri zen Espainiako buruzagi. Bere diktadurak 1975.urtera arte iraun zuen (bera hil arte).
Gerra zibilak iraun zuen bitartean, Franco eta bere erregimenak pertsona asko fusilatu zituzten, etxerik gabe utzi zituzten beste pila bat eta beste pertsona asko gartzelaratu zituzten euren ideologia politikoarengatik.
Euskal Herrian, 1937.urtean, Gernika izeneko herrian, Alemaniako hegazkinen laguntzarekin herria bonbardeatu zuten. Ondorioz zibil asko hil ziren eta herria suntsituta geratu zen.
Euskal Herrian hainbat izan ziren diktadurak utzitako ondorioak eta pertsona askok jasan behar izan zituzten garai gogor haiek. Besteak beste hauek izan ziren ondorio batzuk:
Eugenio R.G. @eugenet343 IPAL DE SAN SEBASTIAN