ENPRESA KONTZEPTUA LANTZEN
1. GAIA: ZER DA ENPRESA BAT?
EKONOMIA
- Baliabideak
- Urritasuna
- Esleipena/banaketa
- Optimizazioa
Metodoa/zientzia
ENPRESA
- Produkzio unitatea
- Banaketa unitatea
- Unitate juridikoa
- Unitate fisikoa
- Balio sortzailea
- Ekonomia agentea
ENPRESA: Produkzio faktoreak modu eraginkorrean antolatzen + banatzen dituen eragile
ekonomikoa, merkatu beharrak asetzeko + adierazitako helburuak betetzeko produktuak eta
zerbitzuak sortuz.
EKONOMIA: baliabideen (urriak) esleipen eraginkorra aztertzen duen gizarte zientzia.
ENPRESAREN EKONOMIA: Enpresa-erakundeetan baliabideen esleipen eraginkorra aztertzen
duen ekonomiaren adarra.
Misioa, bisioa eta baloreak: Enpresa batek bere burua definitu eta estrategiak abiarazteko
aurrez definitu beharko lituzkeen alderdiak, bere jarduera garatzeko modua, definitzen
dutenak. Misioa enpresak ezartzen duen helburua da, gizarteari eskaini nahi diona, bisioa
gizarteari buruz duen ikuspegi
orokorra, eta baloreak enpresaren eta bere kideen
jokabide-printzipioak.
ENPRESA SISTEMA GISA
- Sistema konplexu eta irekia -> azpisistemak eta elementuak behar bezala erlazionatuta eta
antolatuta dauden.
- Osotasun bakar bat eratu -> enpresaren helburu orokorrak lortzea bilatzen duten funtzio multzo
bat garatu horretarako.
- Jarduera hori guztia ingurunearekin modu iraunkorrean harremanetan egonez -> enpresak,
ingurunearekin, materia, energía eta informazioa trukatzen ditu.
ENPRESAREN FUNTZIOAK
- Oinarrizko funtzio ekonomikoa -> balioa sortzea -> baliabide ekonomikoak (produktu faktoreak)
modu efizientean erabiltzea eskatu.
Ekoizte-prozesua
zuzendu, koordinatu
eta kontrolatu
Gizarte-funtzioa:
gizartearen
aurrerakuntza,
garapen eta
ongizatean lagundu.
Ekoizteko
beharrezkoak diren
lehengai, teknologia,
azpiegitura, ...
kudeaketa.
Jarduera
ekonomikoaren
arriskuak gain hartzea.
AZKEN EMAITZA
- Gizarteak
beharrezkoak
dituen
produktu/zerbitzuak ekoiztu
- Gizartearen ongizate sozioekonomikoan lagundu
Oinarrizko funtzioak betetzeko -> barne funtzioak garatu,
horietako bakoitza azpi-sistema konkretuetan antolatuz.
- Ogasun/Finantza Saila
- Giza baliabideen saila
- Marketing eta Publizitate Saila
- Merkataritza saila
- Erosketa saila
- Logistika saila
- Ekoizpen saila
- Mantentze saila
- Diseinu/Bulego tekniko saila
- Kudeaketa eta Administrazio Saila
- Zuzendaritza Saila
- Informatika saila edo sail teknologikoa
- Berrikuntza eta negozio berrien saila
ENPRESAREN HELBURUAK
Enpresaren oinarrizko helburu klasikoa -> mozkinak handitzea -> helburu horrekin lotuta dauden beste
hainbat xede. Hauen artean garrantzitsuenak ondorengoak dira:
- Bideragarritasun ekonomikoa
- Hazkundea
ZUZENDARITZA-FUNTZIOA:
antolatu, planifikatu eta
ekonomia-jarduera kontrolatu.
LAN-
HARREMANETARAKO
FUNTZIOAK.
FINANTZAKETA-FUNTZIOA:
finantza-baliabideak ahalik
eta kostu txikienarekin eta
une egokian lortu. Inbertsio
proiektuen bideragarritasuna
neurtu.
MERKATARITZA-FUNTZIOAK:
enpresaren produkzio
zikloaren lehen eta azken
pausoak burutu.
HORNIKUNTZA,
EKOIZPEN ETA
BANAKETA-FUNTZIOAK.
- Kalitatea/bikaintasuna
- Bezeroen asebetetzea
- Gizartearen ongizatea
- Biziraupena
ENPRESEN GIZARTE ERANTZUKIZUNA
Enpresak modu iraunkorrean kudeatzean datza ->
- 3 esparru hauetan onurak sortzen dituen kudeaketa bultzatu -> gizartea, ekonomia eta
ingurumena
- Enpresak inguruan dituen interes talde ezberdinen helburu eta eskaerak kontutan izatea ->
hornitzaileak, gobernua, bezeroak, gizartea, langileak, gerenteak, jabeak ...
ENPRESAREN ELEMENTUAK
2 multzo:
- Pertsona edo faktore aktiboak:
- Kapitalaren jabeak/bazkideak
- Langileak
- Zuzendari, koordinatzaile edo administratzaileak
Ondasun ekonomikoak eta beste elementuak
- Elementu material ukigarriak: makineria, tresneria informatikoa, lurrak eta ondasunak ...
- Elementu ukiezinak: irudia, kapital intelektuala, kultura ...
ENPRESA MOTAK
- Jarduera ekonomikoaren arabera
- 1.
sektorea -> lehengaien erauzketa: prozesatu gabeko produktuen erauzketa
(nekazaritza, meatzaritza, abeltzaintza, arrantza ... )
- 2. sektorea -> lehengaien eraldapena: lehen sektoreko ondasunak produktu berri
bihurtu (artisau eta industria jarduera)
- 3. sektorea -> zerbitzuak: ondasunak kontsumitzaileengana iristea ahalbidetzen duten
jarduerak egin beharrak asetzeko (merkataritza, garraioa, hezkuntza, osasuna, turismoa)
- 4. sektorea -> informazioan eta ezagutzan oinarritua: tradiziozko hiru sektoreen
osagarri diren azken kontzepziokos
sektorea, informazioaren balio ukiezinarekin
lotutako jarduerekin, haren kudeaketa eta banaketa hartzen dituena (ikerketa, garapen
eta berrikuntza informazio jarduera espezializatuak)
- 5. sektorea ->
erabakiak hartzea: Kulturarekin, hezkuntzarekin, artearekin eta
aisialdiarekin lotutako zerbitzuekin lotuta, nahiz eta oraindik ez dagoen akordio
unibertsala bere egile desberdinen artean. Batzuetan osasunarekin lotutako jarduerak
barne daude.
- Tamainaren arabera
- Mikroenpresak -> <10 langile, <= 2M euroko fakturazioa
Txikia -> <50 langile, <= 10M euroko fakturazioa
- Ertaina -> <250 langile, <= 50M euroko fakturazioa
- Jabetza eta aktibitatearen kontrolaren arabera
- Publikoak -> administrazio publikoak (udaletxeak, erkidegoak, estatuak ... )
- Pribatuak -> partikularrenak (pertsona fisikoak/beste enpresa pribatuak)
- Mixtoak -> pertsona/enpresa pribatuen esku dauden administrazio publikoak
- Forma juridikoaren arabera
- Pertsona fisikoa/autonomoa
- Sozietate zibilak/erkidego ondasunak
- Pertsona juridikoa/sozietatea
- Etekin ekonomikoekiko jokabidearen arabera
- Irabazi asmokoak
- Irabazi asmorik gabekoak
ENPRESAREN INGURUNEA
2.2 ENPRESAREN INGURUNEA
Enpresak ingurunetik sarrerak/input desberdinak jaso + ingurune horretara irteerak/outputak bidali
- Jasotako sarrerak -> datuak, dirua, lana, teknologia, energia, ekipo ondasunak, materialak
Sarrera horiek enpresan transformatuz gero:
- Bidalitako irteerak -> produktu/zerbitzuak, emaitzak, dibidendua, zergak, informazioa
Enpresa ekonomi-azpisistema baten barruan -> ekonomiaren agente/eragilea da. Jardueraren arabera
ekoizpen faktore desberdinak behar dira.
Ingurunea etengabe aldatu -> lehiakorra izateko aldaketa hauetara egokitzeko beharra + enpresak
ingurunean komeni zaizkion aldaketak egiteko gaitasuna dauka.
- INGURUNE OROKORRA: Enpresa guztientzako berdina + denetan izaten du eragina -> ez modu
berean. Faktore desberdinak, guztiak mehatxuak/aukerak sor ditzakete:
- Ingurune teknologikoa: azken urteotan aldaketa teknologikoak garapen+berrikuntza
handia (industry 4.0, bioteknologia, adimen artifiziala ... )
- Ingurune sozio-demografikoa: aldagai demografikoak (biztanleriaren ezaugarrien
eboluzioa azken urteotan), lana egiteko+bizitzeko eran eman diren aldaketak, kontsumo
joerak, modak, balioetan aldaketak, konektibitatea, biziera osasuntsua, biztanleriaren
zaharkitzea ...
- Ingurune politiko-legala: administrazio publikoak araudi aldaketekin enpresaren jarduera
mugatu/bultzatu + egoera/erabaki politikoek eragin handia izan dezakete jardueran
- Ingurune ekonomikoa: ziklo ekonomikoen faseak (krisia, geldialdiak, garapen garaiak)
eragin handia baliabideak lortzeko aukeretan/produktu eta zerbitzuen eskaintzan.
Eragina duten aldagaiak: inflazioa, interes-tasak, truke-tasa, garapen ekonomiko maila,
lehiakortasun maila, langabezia-tasa ...
- Ingurune ekologikoa: ingurumenarekiko kezka herrialdeetako eta nazioarteko politika
agendan txertatu -> helburua garapen jasangarri bat lortzea da. Aldaketa garrantzitsuak
eragin enpresen portaeran
- INGURUNE ESPEZIFIKOA: jarduera sektore baten barneko enpresetan du bakarrik eragina
- Hornitzaileak (negoziazio-ahalmena) -> sektore bateko enpresen errentagarritasuna
mugatu dezakete. Negoziazio ahalmena -> salerosketa-eragiketako ezaugarriak (prezioa,
kalitatea, entrega epeak eta ordaintzeko modua eta epeak) ezartzeko/erabakitzeko
ahalmena. Hornitzaile bat boteretsua da baldintza hauek betetzean:
- Hornitzaile gutxik eskaintzen dute produktu edo zerbitzua -> baldintzak beraiek
ezartzen dituzte.
- Hornitzaile-taldeak produktu berdingabea edo aparta eskaintzen du.
- Sektorea ez da hornitzaile-taldearen bezero garrantzitsu bat.
- Hornitzailearen produktua eroslearen negoziorako hornidura garrantzitsua da.
- Hornitzaile-taldearen produktuak bereziak dira edo hornitzailez aldatzeko
kostuak altuak dira.
- Ordezko produktuen mehatxua -> Merkatuan produktu berri bat agertzeak aldaketa
ugari ekar ditzake sektorera, aurretik zeuden produktuen kalitatea eta prezioa hobetzen
baditu. Mehatxu handiagoa aldaketa teknologikoa etengabea + bizkorra den
sektoreetan. Sektore bateko enpresa guztiak ordezko produktu eta zerbitzuak ekoizten
dituzten beste sektore batzuetako enpresekin lehiatzen dira. Ordezko produktuek
sektore batean lor daitezkeen mozkinak mugatu ditzakete. Mehatxu handia baldintza
hauek betetzean:
- Gure produktuaren funtzio berdina betetzean
- Funtzio berdina + kalitate-prezio erlazio hobea eskeini
- Iraunkorragoa
- Produktuz aldatzeko kostua oso txikia
- Lehiakide berrien mehatxua -> merkatu batean posizionatzeko zailtasunak izan ditzakete
- merkatura sartzeko/irtetzeko hesiak badaude, lehiakide berriak sartzeko mehatxua
txikiagoa. Sarrera-hesi iturri nagusiak:
- Eskala-ekonomiak
- Produktua desberdintzeko zailtasunak (sektoreko enpresak oso irudi eta
posizionamendu ona daukatelako)
- Kapital beharra
- Hornitzailez aldatzearen kostua
- Banaketa kanaletako sarbidea
- Lege/araudi zorrotzak
- Bezero eta kontsumitzaileen negoziazio ahalmena -> bezeroek indarra egiteko duten
ahalmena eta salerosketa eragiketako funtsezko aldagaietan baldintzak duten
ahalmenean datza. Bezero bat boteretsua da baldintza hauek betetzean:
- Bezero gutxi, haien erosketak enpresaren salmenten ehuneko handia
- Sektorean saltzen diren produktuak nahiko antzekoak
- Erosleek hornitzailez aldatzeko erraztasuna dute, ez dakarrelako kostu handirik
- Erosleen irabazia edo mozkina txikia da
- Sektoreko produktuak ez dauka garrantzi edo eraginik eroslearen produktuaren
edo zerbitzuaren kalitatean
- Lehiakideen lehia maila -> lehia handiko/lehiakide askoko merkatua izateak negozioaren
arrakastan + etorkizuneko aukeretan eragina, merkatuaren errentagarritasuna murriztu
dezakeelako. Merkatuaren barne konpetentzia hauen araberakoa:
- Lehiakideen egitura: lehiakideak asko eta txikiak badira, konpetentzia handiagoa
- Kostu-finko altuak badaude edo prezioen bidezko lehia bultzatzen bada
Konpetentzia areagotzen duten aldagaiak:
- Ugari/maila berekoak
- Sektorearen hazkunde geldoa -> enpresa guztiak salmentak handitu nahian
- Kostu finko/biltegiratze kostu handiak
- Eskaintza oso antzekoa, produktua beste lehiakideengandik desberdintzeko
zailtasunak
- Sektoreko eskaintza eskaera baino handiagoa
- Irteteko hesi handiak