Dokumentua Oriarte Bhi-ko Aro Modernoari buruzko apunteak dira. Pdf-ak Aro Modernoaren hasiera eta garapena jorratzen du, XVI eta XVII mendeetan zentratuz, Errenazimendua, Humanismoa eta Zientzia bezalako gaiak landuz, Batxilergoko Historia ikasgairako.
See more17 Pages


Unlock the full PDF for free
Sign up to get full access to the document and start transforming it with AI.
Europako estatu nazionalen sorrera eta globalizazioaren hastapena.
(1492-1789)
ARO MODERNOA, itsas nabigazioak jasandako aurrerapenei esker itsas bidaiak areagotu eta planetako txoko guztiak -modu batean edo bestean- eskura jarri ziren. Europar nazioek boterea irabazi ahala, planetaren kontrola bereganatu zuten. Gauzak horrela, Europako inperioen hasiera puntua izan zela esan ohi da, ostera XIX. Mendean zehar hedatuko zen boladaren oinarri gisa.
Eztabaidak egon arren, orokorrean, XV. mendearen bigarren erdialdean hasi eta 1789an amaitu zen garai historikoari Aro Modernoa deitzen zaio. Bere ezaugarrien artean, mundu klasikoaren (antzinako Erroma eta Grezia) buelta (errenazimendua), munduaren globalizazioa (esplorazioak eta konkistak) eta Europaren nagusigoa azpimarratuko genituzke. Bestalde, mundu berri hau egituratuko duen Antzinako Erregimena izeneko sistema sozio-politikoa eratu zen.
XVI. mendean Europak errenazimendu kultural eta zientifikoa ezagutu zuen, bertan, artea eta jakintzak bultzatzeaz gain, pentsamolde berriak hedatu ziren. Bestalde, batasun erlijiosoa zeukan kontinentea banatzen hasi zen, izan ere, ideia berriak babesten zituen korronte erlijiosoak (protestantismoa) eliza bitan banatu zuen. Hau gutxi balitz, estatu modernoen garapenak nazio boteretsuak sortu eta euren arteko lehia areagotu zuen, Europa gudu garai handien aroan sartu zen (XVI-XVII mendeak).
Erdi Aroak pentsamolde berriak ekarri zituen, inprentaren sorrerak eta akademien biderkatzeak bultzatuta, humanismoa izeneko korronte filosofiko eta kulturala hedatu zen. Honek, gizakiaren garrantzia azpimarratu, arrazoia eta esperimentazionebestu (metodo zientifikoaren oinarriak ezarriz) eta antzinateko jakintzak (literatura, filosofia eta artea) balioan jarri zituen. Bestalde, humanistek bertako hizkuntzen garrantzia azpimarratu eta euren jakintzak hedatzeko "herriaren hizkuntzan" idatzi zituzten, denek ulertzeko moduan1.
Pentsalari nagusien artean Erasmo Rotterdamgoa (erlijio fanatismoaren aurkaria) eta Tomas Moro (justizia eta bakearen alde, monarkia kritikatzen zuen) aipa genitzake.
Humanismoak burututako metodo zientifikoaren babesak zientzia bera sustatu zuen, era berean, gizakiaren jakiteko nahiak pizgarri gisa funtzionatu zuen. Hori dela eta, froga eta argudio errealetan oinarritutako jakintzaren garapenak esperimentuak biderkatu eta aurrerapen teknologiko eta teoriko ugari ekarri zituen. Zientifikoen artean, ondorengo izenek ospe handia izan zuten:
1 Aro Modernoa hasi arte, latina erabiltzen zen idazteko. Elizak kontrolatzen zuen hizkuntza izanik, jakintzak bere esku uzten zituen. Bertako hizkuntzen aldeko apustuak, jakinduria barreiatzen lagundu zuen eta informazioa demokratizatu zen.
Gizakiak piztu zuen interesak arte-korronte berria sortu zuen: errenazimendua. Horretarako, antzinate klasikoaren inspirazio edo oinarriaren bitartez, edertasuna bilatzen zen. Florentzia eta Erroma izan ziren mugimendu artistiko honen erdigune. XV eta XVI. Mendeetan.
Testuinguru honetan, italiar hiri-estatu oparoetako dirudunek (noble eta burgesak) mezenas papera hartu zuten. Heziketa eta arteari estimu handia hartu zitzaion eta euren indarra edo boterea adierazteko asmoz, eraikin, obra artistiko eta pinturak finantzatu zituzten. Florentzian Medici familia izan zen ezagunena, hauen kasuan Donatello eta Michelangelo ezagunak babestu zituzten. Garai batean langile edo artisau soilak izango zirenak, artista famatu bilakatu ziren eta euren lanak sinatzen hasi ziren.
Michelangelo (Ezk) eta Leonardo Davinci (Esk), Errenazimenduko artista erreferente nagusiak dira; euren lan ezagunenak aipatzearren, Daviden estatua eta Mona Lisa nabarmentzen dira
Aro Modernoaren hasieran, eliza katolikoa krisi sakona jasaten ari zen:
Giro honetan, 1517an Alemaniako Martin Luther monjeak dokumentu bat argitaratu zuen, 95 tesiak. Bertan, eliza katolikoa eta aita santua gogor kritikatzen zituen, erreformarako oinarriak proposatu eta protesta egin zuen. Erromak, Luther eskumikatu (elizatik bota) zuen arren, bere idatziak azkar barreiatu ziren Europan zehar.
Elizarekiko mesfidatienak ziren urruneko lurraldeetan eragin handiagoa izan zuen Protestantismoak: Alemania iparraldea, Eskandinavia eta Ingalaterran. Bestalde, Mediterraneo inguruko herrialdeek eliza katolikoaren esanei men egiten jarraitu zuten: Espainiar inperioa, Portugal eta Austria/Alemania hegoaldea. Frantziaren kasuan, gerra zibilen aroa hasi zen, erlijio gerrak ezizenez ezagunak (1562-1598), azkenean katolikoek garaitu zuten.
Eliza katolikoaren babesle gisa, garaiko inperio boteretsuenaren enperadorea nabarmendu zen, Carlos V. (Espainia eta Alemaniakoa). Hurrengo mende t'erdian Europak gerra ziklo suntsigarria bizi izan zuen, bertan nazio katoliko eta protestanteek euren artean talka egin zuten. Hamarkadek aurrera egin ahala herrialde katolikoek ezin izan zuten erromako elizaren agintea berrezarri, bestalde, protestanteek ezin izan zuten euren erreforma are gehiago hedatu. Azkenean, 1648ko Westfaliako bakea geroztik, erlijio gerren intentsitateak behera egin zuen.
Erreforma nahiei aurre egiteko asmoz, eliza katolikoa 1545 eta 1563 artean Trentoko Kontzilioan bildu zen. Elizak bere doktrinak argitu, ideiak eguneratu eta erreforma nahi oro zanpatzeko asmoa zuen. Inkisizioa indartu (polizia erlijiosoa), ohitura ez katolikoak zanpatu, erlijioa sustatu eta aurka egin zezaken pentsaera edo ikerketen aurka egin zen (ikerketa zientifikoak, adibidez). Era berean, elizaren eta erlijio ordenen boterea areagotu zen, gobernu erakunde eta hezkuntza instituzioen parte gisa.
EUROPA eta ERLIJIOA XVI. MENDEAN: Espainiar monarkiaren inperioak eta bere bizilagunak katolikoak izaten jarraitu arren, Europa iparraldeko nazioek Erromaren gidaritzapetik urruntzeko hautua egin zuten.
Errenazimendua, erlijio afera eta artearen bulkadaz gain, estatu nazionalen sorrera aroa izan zen. Bertan, erregeek beren nagusigoa inposatu eta jauntxo feudalen (nobleak) zein kleroaren gainetik gelditu ziren, euren boterea bermatzeko gobernu mota berria eratu zuten: monarkia autoritarioa.
Hauxek ziren bere ezaugarriak:
Europan Frantzia, Ingalaterra, Portugal Errusia eta "Espainia" izan ziren kasu ezagunenak. Espainiako errege-erregina katolikoen gobernua estatu modernoaren sorrera eredu gisa ikertu izan da. 1469ean ezkondu ziren Fernando Aragoikoa eta Isabel Gaztelakoa, ezkontzari esker penintsulako bi arerio nagusiak aliatu eta koro bakarra osatu zuten. Erresuma bakoitzak bere lege eta gobernu egiturak izan arren, batera funtzionatzen zuten penintsulako potentzia nagusia osatuz. Errege-erreginek, penintsularen konkista amaitzeko (Granada eta Nafarroako erresumak) eta dena batzeko asmoz, euren boterea egonkortu eta erreforma ugari egin zituzten monarkia autoritarioaren ezaugarriak zituen gobernua osatu arte.
Horrela, Gaztela eta Aragoiko koroak ("Espainia") indar armatu handia eta gobernu sendoa lortu zuen. Honi esker, koroak gerra bidezko politika bortitza bultzatu zuen erlijio-batasuna osatu (juduen kanporaketa 1492an eta musulmanena 1502an) eta penintsula bat egin arte (Granadako eta Nafarroako konkistak).
Eliza eta noblezia gobernu berriaren parte izan arren, ez zuten garai bateko botere berbera. Horren ordez, gobernu posizio garrantzitsuak, akademien kontrola eta armada karguak jaso zituzten; bestalde, pribilegio fiskal, politiko eta judizialak bermatuta zituzten. Antolaketa politiko-sozial berriak Antzinako Erregimena izena hartu zuen.
Espainiar Inperioa ezizenez deitua, monarkia hispanikoaren eta Europako hainbat lurren batura izan zen. Gerra eta ezkontzen bidez, Europako potentzia nagusi bilakatu zen ia bi mendez.